Mendaron ez zegoen ez argirik eta ez urik
Hizlaria(k): Bartolo Arriola Garate (1912) Herria: Eibar (Gipuzkoa)
Bartolo ume-umetan etorri zen Eibarrera Mendarotik. Garai hartan sekulako aldea zegoen Mendaro eta Eibarren artean. Mendaroko etxeetan urik ere ez zegoen (ezta komunik ere). Bartoloren etxean, esate baterako, bi etxebizitza zeuden eta komunzulo moduko bat denentzat. Argirik ere ia ez zuten (bonbilla bakarra etxe osoan). Kandelekin ibiltzen ziren. Janaria prestatzeko ere ez zuten ekonomikarik, baserrietako beheko sua baizik, laratz eta guzti. Etxeek zenbakirik ere ez zuten; etxearen izena besterik ez. Bartoloren etxea "Errementarinekoa" zen, etxe barruan errementaria bizi zelako (aizkorak, laiak eta igitaiak egiten zituen). Beste etxeak: Franzisnanekua (taberna zen), Simonenekua, Zesterokua, Kotxerokua, Txalkorkua (Linazasororena, irin-fabrika zuena)... Kale-izenik ere ez zegoen, bi auzo besterik ez: Azpilgoeta (Mutriku) eta Garagartza (Elgoibar). Farmaziarik ere ez zegoen eta medikua ere ez beti.
Pasartearen kokapena
Informazio gehiago: Mendaron ez zegoen ez argirik eta ez urik
Hitanoari buruzko pasarteak
-
Mutilekin dantza egiteagatik eskolatik bota
Mari Tere Azkoitia Guridi (1948) Maria Angeles Zelaia Zubia (1946) Jesusa Zumalde Barrena (1947)
Oñati
-
Euskal burgesiaren defentsa
Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945)
Eibar
-
Antzerki-taldearen amaiera; telebistak etxeetan
Itziar Ajuria Garate (1924)
Elgoibar
-
`Aitona eta biloba´, euskarazko lehen antzezlana
Patxi Lizarralde Iriondo (1936)
Elgoibar
-
Maristekin, marianistekin eta dominikoekin eskolan
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928)
Bergara
-
Bertsotarako euskara
Imanol Lazkano Uranga (1936)
Azpeitia
-
16 urterekin Bergarako futbol taldean
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928)
Bergara
-
Hikarekin zer harreman?
Aintzane Agirre Urzelai (1981)
Oñati
-
Artzain Ameriketan
Pedro Longarte Gerenabarrena ()
Mallabia
-
Nesken eta mutilen jolasak desberdinak?
None Zumalde Zumalde ahizpak ()
Oñati


