Hika hizketan
-
Nobio kontuak dantza ostean
Joxepa Etxeberria Bengoetxea (1924) Amezketa
Nahiz eta batzuetan, iluna zetorrelako ez zuten dantzarako denbora nahikoa izaten, abarketa pare bat txikitzeko lain izaten zela kontatzen du. Lagunartean mutil ezberdinen inguruko iritziak elkarbanatzen zituzten. Gustukoa ez zen mutilak laguntzen bazituen, azkar joaten ziren etxera; alderantziz, gustukoa bazen, polikiago ibiltzen zirela dio. Bi ezkongai izan zituen Joxepak.
-
Herriko jaietan dantza sueltoa plazan
Teresa Agirrezabala Altuna (1935) Margarita Etxeberria Murua (1935) Amezketa
Herriko plazan, edo Kontzeju azpian, euria bazen, antolatzen ziren dantzaldiak herriko jaietan. Alegriko (Alegiako) Txanbolin etortzen zen soinua jotzera. Margaritaren senarra ere ibiltzen zen soinujole lanetan. Sueltoan aritzen ziren; Kongregazioko kide izaten jarraitu nahi bazenuen, ezin zen dantza lotua egin.
-
Azkarateko jaietan ateratako argazkiak
Teresa Agirrezabala Altuna (1935) Margarita Etxeberria Murua (1935) Amezketa
Ez ziren kanpora inora ateratzen, uztailaren 7an Azkarateko (Nafarroa) jaietara izan ezik. Han ateratako argazkia erakusten dute. Kartoizko hondo bat jartzen zuen argazkilariak.Irudi desberdinak izaten zituen aukeran, eta momentuan ematen zizun argazkia. Mutilak zirela argazkiak ordaintzen zituztenak: neskek bi kopia eskatzen zituztela kontatzen du, bat mutilari oparitzeko eta bestea beraientzat gordetzeko, horrela ordaintzetik libratuz.
-
Matematikako etxeko lanak kopiatzen harrapatu zituztenekoa
Teresa Agirrezabala Altuna (1935) Margarita Etxeberria Murua (1935) Amezketa
Txikitatik ezagutzen dute elkar. Ezkondu aurretik, haurtzaroa eta gaztaroa elkarrekin igaro dituzte. Neskak eta mutilak aparte ibiltzen ziren eskola banatan. Hala, gogoan dute nola behin mutilen eskolako bat etorri zitzaion irakasleari kontatzera matematikako lanak kopiatzen harrapatu zituela.
-
Ormaiztegiko maistrari egindako bihurrikeriak
Teresa Agirrezabala Altuna (1935) Margarita Etxeberria Murua (1935) Amezketa
Ondo gogoan dute umetan izan zuten Ormaiztegiko maistra. Etxerako lanak elkarrekin egiten edo dotrinako orduan pilotan jolasten harrapatu zitueneko pasadizoak dakartzate gogora. Gaur egun barre egiten duten arren, gorriak ikusitakoak direla kontatzen dute.
-
Ormaiztegiko maistraren jaka granatea
Teresa Agirrezabala Altuna (1935) Margarita Etxeberria Murua (1935) Amezketa
Ormaiztegiko maistra zuten eskolan. Trenez etortzen zen astelehen goizetan. Irakaslearen umorea zein zen jakiteko, nahikoa zuten zein jaka zeraman ikustea. Granate kolorekoa zekarrenean, seinale txarra izaten zen. Ez zuten asko maite irakasle hura.
-
Gurutze Bideko gaiztakeria
Margarita Etxeberria Murua (1935) Amezketa
Gurutze Bidean, mutiko batek apaizari sotana altxatu zionekoa kontatzen du, uste baitzuen aurrenekoak irteten Margarita eta haren laguna izango.
-
Neska-laguntzea apaizaren aurretik
Teresa Agirrezabala Altuna (1935) Margarita Etxeberria Murua (1935) Amezketa
Neska-laguntzeari buruz dihardute. Apaizen etxea zuen aldamenean Margaritak eta zaila zuen senargaiarekin kontu batzuk esatea antza. Etxera iritsi orduko, "ondo lo egin" esan eta alde egin behar izaten zuen honek. Teresak bazuen atzeko bidetik joatea baina, hura egitea ere gaizki ikusia zegoenez, apaizaren etxe aurretik pasatzen zela kontatzen du.
-
Ostazuriaren hostoa tabakotarako eta txurikina paperatarako
Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza
Errazionamenduaren garaian, tabakoa bukatzen zitzaienean hostoz eta txurikinez egiten zituzten zigarroak orduko gizonek.
-
Gesalibar auzoan bizimodua, umetan
Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate
Uribarri auzoko baserri batean jaioa, Baztargain Azpin, baina Gesalibarrerako joera zuten. Aita bertakoa zuen eta ama Eskoriatzakoa. 11 urtera arte Gesalibarko eskolan ibili zen eta bertakoak ditu lagunak. Gero Almenen ikasi zuen, Eskoriatzan.
-
Ameriketatik itzultzean, Olotza erosi zuen aitak
Fernando Aranbarri Oiartzabal (1947) Azkoitia
Aita Ameriketara joan zen artzain. Hogeita hamar urte inguru pasatu ostean, Azkoitira itzuli eta Olotza baserria erosi zuen. Baserri txikia zen eta lur-sail gutxikoa. Ez dira baserritik bizi izan, baina amak bazituen bere baratze txikia, oiloak... Ogia eta xaboia egiten ziren etxean.
-
Artzain Ameriketan
Pedro Longarte Gerenabarrena () Mallabia
Ameriketan artzain egon zenean, lehenengo urtean, "kanpero" lanak egin behar izan zituen. Biren artean zaintzen zuten artaldea.
-
Artzain Ameriketan
Pedro Longarte Gerenabarrena () Mallabia
Ameriketan artzain zegoela gertatutakoak.
-
Artzain Ameriketan
Pedro Longarte Gerenabarrena () Mallabia
Abenduaren 12an oso eguraldi txarra egin zuen eta Pedro galdu egin zen. Artzainen bizimodua Ameriketan.
-
Artzain Ameriketan
Pedro Longarte Gerenabarrena () Mallabia
Pedrok nahiago izan zuen artaldea bakarrik gobernatu; bost urtean bakarrik jardun zuen artalde osoa zaintzen, laguntzarik gabe.
-
Artzain Ameriketan
Pedro Longarte Gerenabarrena () Mallabia
Ameriketan arrtzain egon zeneko bizipenak. Hainbat egoera desberdin bizi izan zituen.
-
Artzain Ameriketan
Pedro Longarte Gerenabarrena () Mallabia
Denbora librea zertan ematen zuen.
-
Artzain Ameriketan
Pedro Longarte Gerenabarrena () Mallabia
Ikusi zuen gauza ikaragarria.
-
Artzain Ameriketan
Pedro Longarte Gerenabarrena () Mallabia
Ugazabarekin harremana nolakoa zen. Artzainaren bizimodua; une garratz asko. Ardi eta bildotsen inguruko azalpenak.
-
Artzain Ameriketan; kontakizunak
Pedro Longarte Gerenabarrena () Mallabia
Ameriketan artzain egon zeneko kontuak. Kamioia izorratu zitzaieneko eguna.


