Hika hizketan

  • Bonbardaketak

    Antonio Izagirre Aranburu (1902) Ermua

    Ermuko bonbardaketak. Bonbak nora bota zituzten kontatzen du.

  • Errebarri etxea

    Antonio Izagirre Aranburu (1902) Ermua

    Errebarri dela Arrabal dio, erretako harriengatik zelako. Baserria zen eta non zegoen esaten du.

  • Leku izenak eta baserriak

    Antonio Izagirre Aranburu (1902) Ermua

    Ermuko erreka Ego da. Eibar beharrean, Ibar omen zen lehen. Elgoibar Egoibar zela dio, errekaren izenetik. Zaldibar, zaldien ibarra zela dio. Urkoko baserriak aipatzen ditu, baita bertako bizilagunak ere. Elorretako baserriak aipatzen ditu, baita bizilagunak ere.

  • Errementaria

    Antonio Izagirre Aranburu (1902) Ermua

    Ermuan ardirik ez da egon izan apenas. Errementaria non zegoen esaten du.

  • Abereak solte kaleetan

    Gregorio Mugerza Buruaga (1918) Ermua

    Okindegia dagoen lekuan, Santukua baserria zegoen, Gregoriorena. Abereak solte erabiltzen zituzten Ermuko kaleetan. Soroak zituzten inguruetan. Bizimodu tristea zeukaten, lan handia egin behar izaten zen.

  • Ermuko baserriak

    Gregorio Mugerza Buruaga (1918) Ermua

    Batak besteari laguntzen zioten auzokoek; pinuak landatzen eta bestelakoetan. Bere gazte garaian asko baina gerora hogeita hamabi baserri egon izan dira Ermuan. Asko izendatzen ditu.

  • Lursailen izenak

    Gregorio Mugerza Buruaga (1918) Ermua

    Lursailek beren izena izaten dute. Batzuk izendatzen ditu eta non dauden azaldu.

  • Mantxibar inguruak

    Gregorio Mugerza Buruaga (1918) Ermua

    Mantxibar eta inguruak izendatzen ditu.

  • Idiekin eta gurdiarekin egurra ekartzen

    Gregorio Mugerza Buruaga (1918) Ermua

    Gurdizain moduan lan egiten zuen. Idiak zituzten baserrian eta pinuak eta egurrak haiekin ekartzen zituzten basotik. Batzuei diru truke eta besteei dohainik egiten zieten lana. Ugaldenera eramaten zituzten pinuak, zerrategira.

  • Komedianteak ikustera

    Gregorio Mugerza Buruaga (1918) Ermua

    Komedianteak kalerik kale ibiltzen ziren, klarinetea jo eta komeriak egiten. Baserrietako bizilagunek aulkiak hartzen zituzten eta plazara joaten ziren ikustera. Herritar gutxi eta denak ezagunak izaten ziren.

  • Taloa, morokila eta perretxikoak

    Gregorio Mugerza Buruaga (1918) Ermua

    Taloa eta morokila jaten zituzten, artoa esnearekin ere bai. Perretxiko asko ekarriz gero, olio asko behar zutela eta kezka sortzen zitzaien. Untzama inguruan pagoak, haritzak eta urkiak zeuden eta onddoak egoten ziren. Lehen segarekin ira batzen aritzen ziren.

  • Errota barria bonbek apurtuta

    Gregorio Mugerza Buruaga (1918) Ermua

    Errota Barria zegoen etxea gerra garaian apurtu zuten, hegazkinetatik bonbak jaurtita, trenbidearen ondoan zegoelako. Bertako bizilaguna, Roman, azpian hartu zuen etxeak, bonbekin apurtu zutenean. Gregorioren emaztea Mallabitik Soraluzeraino, Mendaroraino eta Mendataraino joanda dago errotara, oinez astoarekin.

  • Janaria eta errotak

    Gregorio Mugerza Buruaga (1918) Ermua

    Astero labeko sua egiten zuten ogia egiteko. Okela eta arrautza ez zituzten asko jaten. Errotak izendatzen ditu.

  • San Juanetan Sallabentera

    Gregorio Mugerza Buruaga (1918) Ermua

    San Juanetan Sallabentera joaten ziren. Arto landareak, gereziak, loreak... eramaten zituzten bedeinkatzeko. Ermitetarako joaten ziren letaniak entzunez.

  • Idiekin probalekura

    Gregorio Mugerza Buruaga (1918) Ermua

    San Inazio eguna eta hurrengo domekan idi-demak egoten ziren eta Gregoriok parte hartzen zuen. Sarrera kobratu egiten zuten eta itzain aritzearen afaria ematen zieten. Probalekua zegoen. Oraingo kontuak. Lehen beti abereak egoten ziren baserrietan.

  • Anai-arrebei dotea

    Gregorio Mugerza Buruaga (1918) Ermua

    Aita Santukua baserrikoa eta ama mallabitarra zen. Bi anaiak akabatzaile izan ziren eta arreba ere bai. Gregorio geratu zen etxean amarekin. Etxea zela eskuratu zuten kontatzen du. Etxetik alde egin beharra zuten seme-alabek dotea eskuratzen zuten maiorazgoarengandik.

  • Murgaren jabetza

    Gregorio Mugerza Buruaga (1918) Ermua

    Teresa Murga Markinakoa zen eta baserri askoren jabe zen. Errrenta zaharra zutenez, saldu egin zituzten baserri asko. Lursailak ere bazituen.

  • Larru bikoitzeko pilotak

    Inaxio Onandia Telleria (1912) Ermua

    Pilotan aritzen zen eta finalerdietara heldu zen. Pilotek larru bikoitza izaten zuten eta eskuz egiten zituzten.

  • Palan jokalari profesionala

    Inaxio Onandia Telleria (1912) Ermua

    Eibartarren kontra egindako desafioa kontatzen du. Palan jokatzen profesionala izan zen. Bilbon jokatzen zuen.

  • Astelehenetan pilotan

    Inaxio Onandia Telleria (1912) Ermua

    Astelehenetan lan askorik ez zen egiten, ez baitzen zereginik egoten. Astean hiru egunetan lan eginez gero, nahikoa izaten zela dio. Ermua izenarekin jokatu izan du.