Hika hizketan

  • 238 Artzain Ameriketan

    Pedro Longarte Gerenabarrena () Mallabia

    Ugazabarekin harremana nolakoa zen. Artzainaren bizimodua; une garratz asko. Ardi eta bildotsen inguruko azalpenak.

  • 238 Artzain Ameriketan; kontakizunak

    Pedro Longarte Gerenabarrena () Mallabia

    Ameriketan artzain egon zeneko kontuak. Kamioia izorratu zitzaieneko eguna.

  • Pilotarien soldata

    Inaxio Onandia Telleria (1912) Ermua

    Baziren Mexikora eta Kubara joaten ziren pilotariak. Beharginek baino diru gehiago irabazten zuten pilotariek. Langileek 10 pezeta irabazten bazuten egunean, 3.500 pezeta irabazten zituzten partiduko. Irabaziz gero, gehiago jasotzen zuten.

  • Hika-zuka bereizketa hitz egiterakoan

    Francisco Gerriko Goikoetxea (1902) Altsasu

    Senar-emazteen artean nola hitz egin izan den, hika-zuka bereizketa. Franciscok zein bere emazte Agedak (azken hau, etxarriarra) hitz egiten dute pasarte honetan.

  • Jaiegunetako diru-biltzeak Olaztin

    Josefa Ezker Mikelez (1908) Olatzagutia

    Eguberrietan eskean irteten zirenean erabiltzen zuten esaldia: "ogi-pazter, talua janda, ogiya laster". Santa Ageda egunean abesten zuten kanta.

  • 1114 Aita, Luis Aranberri; 18. semea izatearen gorabeherak

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Amatiñoren aita, Luis "Koldo" Aranberri, erradikala zen euskara kontuetan. Hizkuntza kontuetan probokatzaile hutsa zen. Aita Elgoibarko Andikao baserrikoa zuen (eta ama Mallabikoa). 18 anai-arreba izan ziren eta Koldo denetan gazteena. Umetan seminariora bidali zuten eta gero Argentinara joan zen lanera, 1925 inguruan, beste pare bat anaiarekin.

  • Anjel Azkarate Askasua Aitak Argentinatik ekarritako urrezko kazola

    Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara

    Aita Argentinan egona zen, Buenos Aires ondoan. 1914 inguruan urrezko kazola bat erosi ei zuen 25.000 pezeta inguru ordainduta, anaiari oparitzeko. Kazola hura, osaba abadea hil zenean, elizaren esku geratu zen.

  • Sagardoa nola egin

    Manuel Bastida (1923) Azpeitia

    Etxean dolarea zeukaten. Lehenengo sagarra bertan jotzen zuten, gero behera erortzean tina batean estutu eta horrela egiten zuten sagardoa. Ondoren barriketan jartzen zuten, gero handik botiletara pasatzeko.

  • Zenbait anekdota

    Manolo Agirrezabal Izeta (1916) Zarautz

    Behin astoarekin aitaren lursail batzuetara joan zirenean, astoak ihesi egin zien. Sagastia ere bazuten. Sagastiko txabolan ikurrina zeukaten ezkutatuta, eta lapurtu egin zieten.

  • "Lezon sagarra erruz"

    Joxe Miel Treku Azkue (1920) Lezo

    Garai batean, sagardi asko zen Lezon. Sagardiak zer baserritan eta ingurutan zeuden aipatzen du. Gurasoak zer baserritakoak zituen.

  • 1318 Gaztainak bota eta sagarra sartu

    Baxili Txintxurreta Goenaga (1922) Oñati

    Arrautzak eta babarrunak ere saltzen zituen. Babarrun asko eta oso ona egiten omen zen Goienetxen. Udazkenetik aurrera sagarrak ere saltzen zituen. 1934. urtean gaztainadiak bota, lurra landu eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ogerleko bat sagar-landarako emanda, 70 landara sartu zituzten. Garoen zuztarrak ere den-denak atera behar izan zituzten.

  • Jexux Mari Errekondo Sagardoa nola gozatu; patsa; zipotza

    Jexuxmari Errekondo Aizpurua (1929) Usurbil

    Upelak. Sagardoari gozoa joateko zer egiten zuten. Patsa aitzurtu egiten zuten, sagardoz bete eta upelera. Patsa zer den. Zipotza zer den. Onila lastoarekin, iragazki bezala. Tina.

  • Jexux Mari Errekondo Dolarea goraino betetzen zuten 35 kargarekin

    Jexuxmari Errekondo Aizpurua (1929) Usurbil

    Sagardoaz asko zekitenak, osabaz aparte: Nikanor eta Saltxipikoak. Dolarea puntaraino betetzen zuten 35 kargarekin. Egunean hiru ebakialdi. Jotzeko makina garbitzen. Karga bakoitza sei zaku ziren. Bertsotan ibiltzen ziren.

  • Justo Camino Sagarra nola jotzen zuten

    Justo Camino Ibargoien (1930) Usurbil

    Lehen oso kotxe gutxi zeuden Txoko Alden. Lehen sagar asko zegoen eta Saltxipiko emakumeak sagarra jotzen laguntzeko deitzen zion Justori. Sagarra nola jotzen zuten azaltzen du.

  • 1714 Eguneroko jatekoak

    Isidoro Mugerza San Martin (1927) Mendaro

    Egunero baba jaten zuten. Txerrikia ere jaten zuten. Porruak, azak, lekak, patatak... batzen zituzten. Sagarrak, madariak eta okaranak ere biltzen zituzten.

  • Garbiñe Izagirre Aitak fruta-arbolak txertatzen zituen

    Jone Garbiñe Izagirre Telleria (1935) Urretxu

    Aitak fruta-arbolak (sagarrak, madariak eta gereziak) txertatzen zituen bera gaztea zela. Hika egiten zien aitak. 

  • Damiana Belaustegi Golako errekaren inguruan errota eta sagarrondo ugari

    Damiana Belaustegi Jaio (1924) Mendata

    Errota asko zeuden euren baserri ondotik pasatzen zen Golako errekaren inguruan. Sagarrondoak ere ugari zeuden, errekaren bi aldeetatik.

  • Julian Etxeberria "Ubitxa" Intxaur, gaztaina eta sagar klaseak; erretxina-batzea

    Julian Echeverría Oruna (1913) Eibar

    Intxaur klase desberdinak daude. Gaztaina, sagar, madari eta gerezi klase desberdinen izenak aipatzen ditu. Fruta-arbolak nola mentatzen diren. Umetan, pinuari zuloa egiten zioten eta erretxina batzen zuten; gero saldu egiten zen.

  • Miel Almortza Sagarrak bildu eta sagardotegia gobernatu

    Miel Almortza Leizeaga (1926) Urnieta

    Sagarrak nola biltzen zituzten azaltzen du. Amonaren garaian sagardotegia zeukaten, baina gerora utzi egin zuten. Sagardotegiko komeriak entzunak ditu Mielek.

  • Emeterio Elkoroberezibar Odriozola Emeterio aitajaunak eman zien hasiera baratze-lanei

    Emeterio Elkoroberezibar Odriozola (1931) Bergara

    Aitajauna, hura ere Emeterio, izan zen Zubikoa baserrian baratze-lanetan jardun zuen lehenengoa. Fruta-arbolekin ere lan egiten zuen. Oso ona ei zen txertaketan; sari bat ere irabazi zuen sagar mentu batekin. Seme zaharrenak jarraitu zuen baratzeko lanekin, baina gazterik hil zen tifusaren ondorioz. Emeterioren aita Donostiako Urbana hoteleko sukaldari nagusia zen. Anaia hil zenean, hotela utzi eta baserrira itzuli zen. Emeteriok familiako jarduerarekin segitu zuen.