Hitanoari buruzko pasarteak

  • Amaia Olañeta Abadeari hika

    Amaia Olañeta Aranburu (1962) 101L - DSS2016

    Anekdota. Uberako elizara joaten zenean abadeari hika egiten zion Carlosek. Abadea kexatzera joan zen baserrira.

  • Carlos Ruiz Hika ere ikasi zuen Carlosek

    Carlos Ruiz Garcés (1942) 101L - DSS2016

    Hika ikasi zuen eta apaizari ere hika egiten zion. Orain semeari hika egiten dio, alaba eta emazteari ez.

  • 643 Hika hitz egiteko joera

    Joxe Mari Mintegi Aiestaran (1929) Ordizia

    Ordiziako kalean erdaraz asko egiten zen. Joseren etxean euskaraz egiten zuten eta gazteenarekin ez beste guztiekin hika. Hika hitz egiteko ohitura handia zuten.

  • Hika-zuka bereizketa hitz egiterakoan

    Francisco Gerriko Goikoetxea (1902) Altsasu

    Senar-emazteen artean nola hitz egin izan den, hika-zuka bereizketa. Franciscok zein bere emazte Agedak (azken hau, etxarriarra) hitz egiten dute pasarte honetan.

  • Garbiñe Izagirre Aitak fruta-arbolak txertatzen zituen

    Jone Garbiñe Izagirre Telleria (1935) Urretxu

    Aitak fruta-arbolak (sagarrak, madariak eta gereziak) txertatzen zituen bera gaztea zela. Hika egiten zien aitak. 

  • ML San Sebastian Hika egiteagatik, zigortuak

    Maria Luisa San Sebastian Larraza (1947) Maribel San Sebastian Larraza (1944) Orio

    Aitak ez zien uzten etxean elkarren artean hika egiten eta zigortu egiten zituen. Amak amonari berorika egiten zion.

  • Hikaren egoera Oñatin

    Oñati

    Hitanoaren ezaugarriez ikasi dutena. Oñatin kalean asko ez, baina entzuten da hika. Hala ere, ez denez umetatik ikasten, erabiltzen den hika ez dela zuzena izango uste dute eta batez ere mutilek erabiltzen dute.

  • Neskek hikarik ez; adineko emakumeek bai

    Oñati

    Neska gazterik ez dute entzun hika, ohikoagoa da mutilen artean. Iratik amama entzun izan du hika ahizpekin, baina berari ez diote transmititu. Enaitzek etxean ez du hikarik entzun.

  • Hika, hizkeraren atala

    Oñati

    Ez daude ados hitanoa hizkera zakarra dela dioen ustearekin. Hika polita eta berezia iruditzen zaie eta euskalkiaren atal moduan ikusten dute.

  • Toka entzunagoa

    Oñati

    Hika tokarekin lotu izan dute. Orain eskolan landu dutenez, badakite toka eta noka egin behar dela. Errazagoa egiten zaie toka, entzunagoa delako, baina ohitzea da kontua.

  • Hika gutxi Txantxiku ikastolan

    Oñati

    Egunerokotasunean ez da hika asko entzuten Txantxiku ikastolan, tarteka hika egiten duen irakasleren bat badago ere. Mutilen artean zertxobait gehiago entzuten da eta batez ere esaldi jakinetan.

  • Ez dute hikarik jaso

    Oñati

    Beraiei inork ez die hika egin izan, esaldi solteren bat esateko ez bada.

  • Hika neskentzat zakarra den ustea

    Oñati

    Guraso batzuek semeari hika egiten diote baina alabari zuka. Hika zakarra dela uste izan delako izango dela uste du Iratik.

  • Hika baserritarren hizkera?

    Oñati

    Hika baserritarren hizkeratzat hartzen zen garai batean. Iratiren amama baserrikoa zen eta anai-arrebekin hika egiten zuen. Enaitzen amama, berriz, kaletarra da. Gaur egun jada ez dute hitanoa baserriarekin lotzen.

  • Hitanoaren inguruko iritzia

    Oñati

    Hitanoaren inguruko iritzia.

  • Hika lantzeko saioak I

    Oñati

    Hika lagunarterako hizkera informala denez, hika egiteak lagundu dezake gaztelania gutxiago erabiltzen. Eskolan hika ikasteko saioak egin dituzte. Saiatu dira gero praktikan jartzen, baina oraindik ere gutxi erabiltzen dute. Saioak luzeagoak izango balira, hobe. Saio dinamikoak dira euren ustez aproposenak.

  • Sentsazio onak hikarekin

    Oñati

    Kalean ez dute hika erabiltzen, baina eskolan lantzen dutenean ondo sentitzen dira hika erabilita, erantzuteko gai direla ikusita. Erabilera kalera eramateko, praktika luzatzea komeni.

  • Hika lantzeko saioak II

    Oñati

    Eskolan egin dituzten saioetan hitanoaren oinarri bat jaso duten arren, oraindik asko dutela ikasteko uste dute. Astean 15 minutuko saioak egitea gutxi iruditzen zaie, praktikarako denbora gutxi geratzen zaielako. Hala ere, kontzientzia pizteko balio duela uste dute. Hitanoko adizkien txuleta eta liburuxka aproposak dira ikasteko, baina egunerokorako, aditzak buruz ikastea komeni.

  • Hika ikasteko, saiatu egin behar

    Oñati

    Edozein hizkuntzarekin gertatzen den antzera, saiatu egin behar da hika ikasteko. Eskolan egiten dituzten saioetan gustura aritzen dira, entretenigarriak egiten zaizkie.

  • Hikak gertutasuna ematen du

    Oñati

    Hikak gertutasuna eta lagunarteko konfiantza ematen duela uste dute.