Hika hizketan

  • Piztien ehiza

    Antonio Izagirre Aranburu (1902) Ermua

    Gogoan du aititari entzunda piztiren bat hil zutela etxe inguruan. Ehizarako zaletasuna zegoen eta gerra garaian asko ehizatzen zituzten basurdeak. Erbiak, azeriak eta basurdeak ehizatzen zituzten. Anekdota bat kontatzen du.

  • Arrantzan errekan

    Antonio Izagirre Aranburu (1902) Ermua

    Arrantzan egiten zuten Ermuan eta Eibartik pasiaran etortzen ziren nagusiek erosten zizkieten arrainak. Eskailuak, sarbuak, karramarroak eta beste harrapatzen zuten. Amuarrainak Eitzan egoten ziren.

  • Ermutik Eibarrera bitarteko errotak

    Antonio Izagirre Aranburu (1902) Ermua

    Ermutik Eibarrera zeuden errotak izendatzen ditu. Ola eta errota gauza bera direla dio.

  • Droget nor zen

    Antonio Izagirre Aranburu (1902) Ermua

    Droget bere senidea zen, Laureano Aranburu. Pilotan ondo egiten zuen. Arma lantegia zeukan.

  • Astelehenetan lanik ez, pilotan bai

    Antonio Izagirre Aranburu (1902) Ermua

    Pilotan asko egiten zen. Astelehenetan ez zen lanik egiten.

  • Txomin Mallabiren ipuina

    Antonio Izagirre Aranburu (1902) Ermua

    Sorginen ipuin bat kontatzen du, Txomin Mallabirena. Mozorrotu eta edozein izan zitekeen sorgina, bestea beldurtzeko.

  • Sorginei buruz kontatzen zietena

    Antonio Izagirre Aranburu (1902) Ermua

    Umeak beldurtzeko erabiltzen ziren sorginak; kobetan bizi zirela esaten zieten. Lezea non dagoen kontatzen du. Pasarte bat kontatzen du. Anbotoko sorginarena zaharrek esaten zituzten ipuinak direla dio.

  • Karlisten kantua

    Antonio Izagirre Aranburu (1902) Ermua

    Herrian bertsolaririk ez dela izan dio. Lehen hizkeragatik zein herritakoa zen erraz jakitzen zela dio. Kanturako zaletasuna egon izan da; gehienetan politikari lotutako kantuak izaten ziren. Karlisten kantu bat abesten du.

  • Bonbardaketak

    Antonio Izagirre Aranburu (1902) Ermua

    Ermuko bonbardaketak. Bonbak nora bota zituzten kontatzen du.

  • Errebarri etxea

    Antonio Izagirre Aranburu (1902) Ermua

    Errebarri dela Arrabal dio, erretako harriengatik zelako. Baserria zen eta non zegoen esaten du.

  • Leku izenak eta baserriak

    Antonio Izagirre Aranburu (1902) Ermua

    Ermuko erreka Ego da. Eibar beharrean, Ibar omen zen lehen. Elgoibar Egoibar zela dio, errekaren izenetik. Zaldibar, zaldien ibarra zela dio. Urkoko baserriak aipatzen ditu, baita bertako bizilagunak ere. Elorretako baserriak aipatzen ditu, baita bizilagunak ere.

  • Errementaria

    Antonio Izagirre Aranburu (1902) Ermua

    Ermuan ardirik ez da egon izan apenas. Errementaria non zegoen esaten du.

  • Abereak solte kaleetan

    Gregorio Mugerza Buruaga (1918) Ermua

    Okindegia dagoen lekuan, Santukua baserria zegoen, Gregoriorena. Abereak solte erabiltzen zituzten Ermuko kaleetan. Soroak zituzten inguruetan. Bizimodu tristea zeukaten, lan handia egin behar izaten zen.

  • Ermuko baserriak

    Gregorio Mugerza Buruaga (1918) Ermua

    Batak besteari laguntzen zioten auzokoek; pinuak landatzen eta bestelakoetan. Bere gazte garaian asko baina gerora hogeita hamabi baserri egon izan dira Ermuan. Asko izendatzen ditu.

  • Lursailen izenak

    Gregorio Mugerza Buruaga (1918) Ermua

    Lursailek beren izena izaten dute. Batzuk izendatzen ditu eta non dauden azaldu.

  • Mantxibar inguruak

    Gregorio Mugerza Buruaga (1918) Ermua

    Mantxibar eta inguruak izendatzen ditu.

  • Idiekin eta gurdiarekin egurra ekartzen

    Gregorio Mugerza Buruaga (1918) Ermua

    Gurdizain moduan lan egiten zuen. Idiak zituzten baserrian eta pinuak eta egurrak haiekin ekartzen zituzten basotik. Batzuei diru truke eta besteei dohainik egiten zieten lana. Ugaldenera eramaten zituzten pinuak, zerrategira.

  • Komedianteak ikustera

    Gregorio Mugerza Buruaga (1918) Ermua

    Komedianteak kalerik kale ibiltzen ziren, klarinetea jo eta komeriak egiten. Baserrietako bizilagunek aulkiak hartzen zituzten eta plazara joaten ziren ikustera. Herritar gutxi eta denak ezagunak izaten ziren.

  • Taloa, morokila eta perretxikoak

    Gregorio Mugerza Buruaga (1918) Ermua

    Taloa eta morokila jaten zituzten, artoa esnearekin ere bai. Perretxiko asko ekarriz gero, olio asko behar zutela eta kezka sortzen zitzaien. Untzama inguruan pagoak, haritzak eta urkiak zeuden eta onddoak egoten ziren. Lehen segarekin ira batzen aritzen ziren.

  • Errota barria bonbek apurtuta

    Gregorio Mugerza Buruaga (1918) Ermua

    Errota Barria zegoen etxea gerra garaian apurtu zuten, hegazkinetatik bonbak jaurtita, trenbidearen ondoan zegoelako. Bertako bizilaguna, Roman, azpian hartu zuen etxeak, bonbekin apurtu zutenean. Gregorioren emaztea Mallabitik Soraluzeraino, Mendaroraino eta Mendataraino joanda dago errotara, oinez astoarekin.