Hika hizketan

  • Janaria eta errotak

    Gregorio Mugerza Buruaga (1918) Ermua

    Astero labeko sua egiten zuten ogia egiteko. Okela eta arrautza ez zituzten asko jaten. Errotak izendatzen ditu.

  • San Juanetan Sallabentera

    Gregorio Mugerza Buruaga (1918) Ermua

    San Juanetan Sallabentera joaten ziren. Arto landareak, gereziak, loreak... eramaten zituzten bedeinkatzeko. Ermitetarako joaten ziren letaniak entzunez.

  • Idiekin probalekura

    Gregorio Mugerza Buruaga (1918) Ermua

    San Inazio eguna eta hurrengo domekan idi-demak egoten ziren eta Gregoriok parte hartzen zuen. Sarrera kobratu egiten zuten eta itzain aritzearen afaria ematen zieten. Probalekua zegoen. Oraingo kontuak. Lehen beti abereak egoten ziren baserrietan.

  • Anai-arrebei dotea

    Gregorio Mugerza Buruaga (1918) Ermua

    Aita Santukua baserrikoa eta ama mallabitarra zen. Bi anaiak akabatzaile izan ziren eta arreba ere bai. Gregorio geratu zen etxean amarekin. Etxea zela eskuratu zuten kontatzen du. Etxetik alde egin beharra zuten seme-alabek dotea eskuratzen zuten maiorazgoarengandik.

  • Murgaren jabetza

    Gregorio Mugerza Buruaga (1918) Ermua

    Teresa Murga Markinakoa zen eta baserri askoren jabe zen. Errrenta zaharra zutenez, saldu egin zituzten baserri asko. Lursailak ere bazituen.

  • Larru bikoitzeko pilotak

    Inaxio Onandia Telleria (1912) Ermua

    Pilotan aritzen zen eta finalerdietara heldu zen. Pilotek larru bikoitza izaten zuten eta eskuz egiten zituzten.

  • Palan jokalari profesionala

    Inaxio Onandia Telleria (1912) Ermua

    Eibartarren kontra egindako desafioa kontatzen du. Palan jokatzen profesionala izan zen. Bilbon jokatzen zuen.

  • Astelehenetan pilotan

    Inaxio Onandia Telleria (1912) Ermua

    Astelehenetan lan askorik ez zen egiten, ez baitzen zereginik egoten. Astean hiru egunetan lan eginez gero, nahikoa izaten zela dio. Ermua izenarekin jokatu izan du.

  • Pilotan txapelketetan Ermua garaile

    Inaxio Onandia Telleria (1912) Ermua

    Herri arteko lehiaketan Ermua garaile atera zen eta Inaxiok jaso zuen saria. Hainbat lehiaketa irabazi zituen Ermuak.

  • Palan profesionala hogeita lau urtez

    Inaxio Onandia Telleria (1912) Ermua

    "Juego de la pelota" liburuan bere argazkia argitaratu zuten. Hogeita lau urtez profesionala izan zen palaz jokatzen. Frontoirik berriena gaizki egin zutela azaltzen du. Ermuan ikasi, handik Durangora eta ondoren Bergarara joaten ziren pilotan egitera.

  • Hamabost urtez San Ferminetan jokatzen

    Inaxio Onandia Telleria (1912) Ermua

    Bost urte Bartzelonan, bi urte Madrilen eta hamabost Bilbon egin zituen. Hamabost urtez segidan Iruñean San Ferminetan jokatu zuen.

  • Durangora eta Bergarara entrenatzera

    Inaxio Onandia Telleria (1912) Ermua

    Entrenamenduak egitera Durangora eta Bergarara joaten ziren. Frontoi bakoitza zelakoa zen kontatzen du.

  • Maria Teresa Murgaren jabetza

    Inaxio Onandia Telleria (1912) Ermua

    Teresa Murgak eraikin eta lursail asko izan zituen Ermuan. "Murga txikia" ezagutu zuen Inaxiok. Maria Teresa Murgak eskola eraiki zuen. Murgatarren jauregia Markinan non dagoen azaltzen du.

  • Ermuko armarriko kateak

    Inaxio Onandia Telleria (1912) Ermua

    Ermuko armarrian agertzen diren kateak Navas de Tolosan dute jatorria. Nafarroako Antxo VII.a Erregearen agindupean joan ziren ermuarrak gudura eta hango garaipenagatik dituzte kateak armarrian.

  • Txispak pistolentzat

    Inaxio Onandia Telleria (1912) Ermua

    Errotabarrikoak osaba-izebak zituen. Ermuan txispak egiten zituzten pistolentzat.

  • Pistola egileak eta akabatzaileak

    Inaxio Onandia Telleria (1912) Ermua

    Inaxioren gurasoen garaian pistolak egiten zituzten. Akabatzaileak zein lan egiten zuten azaltzen du; disdira ateratzeaz arduratzen ziren.

  • Ermuko baserriak

    Inaxio Onandia Telleria (1912) Ermua

    Armaginak eta baserritarrak ziren Ermuan. Hogeita hamalau baserri zeuden herrian. Izendatu egiten ditu batzuk, baita elkarrizketatzaileak ere.

  • 561 Toribio Etxebarria, jakin-min handiko gizona

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Sarri eta leku askotan ikusten zuen Toribio Etxebarria irakurtzen. Txindurriak ikustea gustatzen omen zitzaion Toribiori; jakin-min handiko gizona zen. Eskuindarrekin Madrilen izandako harremanaren berri eman zion Toribiok.

  • 906 Damaskinatzaileen hiztegia eta tresnak: bruñidoria

    Serafin Basauri Arteaga (1935) Dunixi Murua Sarasqueta (1931) Eibar

    "Bruñidoria" zer zen azaltzen dute; damaskinatuan, piezari distira emateko erabiltzen den erraminta.

  • 906 Damaskinatzaileen hiztegia eta tresnak: gubilla

    Serafin Basauri Arteaga (1935) Dunixi Murua Sarasqueta (1931) Eibar

    Burila edo gubila, ze erraminta multzo diren azaltzen Damaskinatu aditzaren eratorriak. Damaskinatuaren prozesuan egiten diren lanak zerrendatzen dituzte. Aditzen bukaerak zehazten dihardute. Hainbat tresnaren izenak: ebateko-gubilla, entanaderak...