Hika hizketan
-
Juanito Gisasolaren heriotza
Antonio Sarasua Gisasola (1912) Eibar
Kentzekoa.
-
Juanito Etxanizekin musika joten
Antonio Sarasua Gisasola (1912) Eibar
Udan eguenetan eta domeketan izaten zen musika Untzagan. Neguan Astelenan eta Rialtoan antolatzen zituzten. Ezkontzetako elizkizunetan musika jotzen zuen, Juanito Etxanizekin batera. Biolina eta organoa jotzen zituzten. Peña Pedruchorekin ere jotzen zuten, ospitaleko kapilan.Tabernetan musikia eta kantua oso normala zan, Badet
-
Musika Eibarren: dantzaldiak Rialtoan, Untzagan...
Antonio Sarasua Gisasola (1912) Eibar
Argazki bati begira, bertan ageri direnak izendatzen ditu. Rialtoa gerra aurretik inauguratu zuten. Bazkide zen baina ez zen dantzara joaten. Kasinoa zeukan gainekaldean eta azpian zineman. Dantzalekua zelakoa zen kontatzen du.
-
Umetan futbolean, pilotan non egiten zuten
Antonio Sarasua Gisasola (1912) Eibar
Ixiltasuna.
-
Elgoibar eta Eibarren artean lehia handia egoten zen
Antonio Sarasua Gisasola (1912) Eibar
Mende hasierako futbol taldeen eta jokalarien izenak aipatzen ditu. 1915 inguruan Izarra eta Eibar Club futbol taldeak zeuden Eibarren. Gerora, Malos Tratos, Txiri-biri, Altza-praka, eta abar sortu ziren. 1926an Eibar Gipuzkoako Txapeldun izatera iritsi zen. Errepublika garaian beste talde batzuk agertu ziren: Aberri eta beste. Bera Indarra taldekoa zen (1932an desegin zen); taldekoen izenak esaten ditu.
-
Antzinako baloiak nolakoak izaten ziren
Antonio Sarasua Gisasola (1912) Eibar
Errepublika garaian, Elgoibarren eta Durangon jokatzen zuten gehien bat. Entrenamendurik ez zuten egiten. Union Deportiva Eibarresa gelditu zen azkenean bakarrik, eta hortik Eibar FC sortu zen. Gerra ostean Eibar FC taldeari izena aldatu behar izan zioten: Sociedad Deportiva Eibar.
-
Athletic eta Real Union talde onenak eibartarrentzat
Antonio Sarasua Gisasola (1912) Eibar
Gerraostean, futbol talde asko zeuden eta Txaltxa zelain jokatzen zuten. Harriz betetako zelaian jokatzen zuten. Ingurua zelakoa zen azaltzen du. Eibarren futbolean jokatu izan denean, berba inglesak erabili izan dira betidanik: foalla, kornerra, referia...
-
1936ko abuztuaren 29ko bonbardaketa
Antonio Sarasua Gisasola (1912) Eibar
Ibarbe ingurua zelakoa zen. Farmazia, liburudenda, arropa denda... 1936ko abuztuaren 29an gerra zibileko bonbardaketa bizi izan zuen. Bere ondoan zegoenari, Antonia Muruari, bonbak besoa eraman zion. Eguaztena zela gogoratzen du, eta bere osaba Juanito Gisasolaren urtebetetzea.
-
Futbolean putzarekin eta pilotan
Antonio Sarasua Gisasola (1912) Eibar
Umetan Isasi gainean jokatzen zuten, fraideen parean. Markeskoa palazioaren horman pilotan egiten zuten. Baloiaren ordez, putza erabiltzen zuten, gomazkoa. Estazio kalean eta Errebalean jolasten zuten futbolera eta mojen konbentuko hormaren kontra, pilotan.
-
Inguruko herriekin lehian futbolagatik
Antonio Sarasua Gisasola (1912) Eibar
Gerra aurrean, futbola baino pilota zen nagusi. Eibar eta Elgoibar futbol kontuetan beti haserre ibiltzen ziren; lehia handia izaten zuten. Tren bereziak egoten ziren Arrasatera, Debara, Bergarara eta Elgoibarrera joateko.
-
Lehenengo baloiak
Antonio Sarasua Gisasola (1912) Eibar
Lehenengo baloiak zelakoak ziren. Zuloa izaten zuten puzteko eta gero uhalen batekin josi behar izaten zen. Min ematen zuen eta lurra bustia zegoenean, demaseko pisua hartzen zuen lokazturik.
-
Pareta jatetxea eta inguruak
Antonio Sarasua Gisasola (1912) Eibar
Elgeta kalean Pareta jatetxea zegoen. Atletic taldeak beti hantxe bazkaltzen zuen gerra aurrean. Kantuz aritzen ziren han. Aurretik eta inguruan zein denda zeuden kontatzen du.
-
Eibarko futbol jokalari profesionalak
Antonio Sarasua Gisasola (1912) Eibar
Eibarren izan ziren Espainiako selekzioan jokatu zutenak: Ziriako, Ramon Gabilondo, Mugerza, Roberto Etxeberria, Pepe Atxa... Zein taldetan jokatzen zuten kontatzen du. Gerra aurrean eta ondoren zeintzuk ibili ziren kontatzen du.