Hika hizketan

  • Patxi Oliden Embil pilotariaren omenaldian eztabaida, mezaren harira

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Santiago Azurza organistak tiple taldea zuen. Tipleak mutikoak izan ohi ziren. Gizonezkoei 14 urte ingururekin ahotsa aldatzen zaie, baina emakumeei ez. Victor Embil pilotariari omenaldia egin zitzaionean, `Stella Maris´ meza abestu behar zuten. Victorren semeak gizonezkoen ahotsean abestea nahi zuen, bera ere tenorea zen eta. Baina organista ez zegoen ados eta eztabaida horren harira haserretu egin ziren. Jende asko joan zen omenaldira, Iparraldeko jendea ere bai.

  • Patxi Oliden Gerra garaiko oroitzapenak; anaia frontean

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Gerra garaiko oroitzapenak. Kanoia jarri zuten Aldapeko mendian, Mendizorrotzera disparatzeko. Milizianoak etorri ziren handik. Zubiak leherrarazi zituzten eta beraiek Aginagara joan ziren, tropak pasa bitartean. Frontea Bizkaia alderantz joan zen. Anaia soldadutzatik libratu zen arren (aita falta zutelako), gerrara joan beharra izan zuen. Zugaztietatik (La Arboleda) idatzi zien eskutitz bat.

  • Patxi Oliden Anaiak gogor lan egin behar, familia aurrera ateratzeko

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Anaiak bihotzeko gaitza izan zuen, baina aurrera atera zen. Lan asko egin behar izan zuen familia aurrera ateratzeko, aita falta baitzuten. Zortzi lagun bizi ziren etxean, bi izeba ezkongabe ere beraiekin bizi ziren eta. Singer josteko makinak saltzen ibiltzen zenari amak esandakoa.

  • Patxi Oliden Perretxikoen esporak aztertzen mikroskopioarekin

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Behin Donostian perretxikoen inguruko liburu bat ikusi zuen. Beti kuriositate handikoa izan denez, hura hartu eta eskolatik ekarritako mikroskopioarekin perretxikoen esporak aztertzen hasi zen. Esporak zer diren; kolore ezberdinetakoak izaten dira.

  • Patxi Oliden Perretxiko bat sailkatu nahian esporekin izan zituen gorabeherak

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    150 perretxiko mota ezagutuko dituela dio. Perretxiko bat sailkatu nahian haren esporekin nolako buruhausteak izan zituen kontatzen du. Perretxikoen sailkapena: hilgarriak, jangarriak...

  • Patxi Oliden Perretxikotarako filosofia

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Perretxikoekin pixkanaka hasi beharra dago, pixkanaka ezagutzen joan eta argi ibili. Igerian jakitearekin egiten du konparaketa: ez dakiena ez da hiltzen, ez delako ausartzen; zerbait dakienak edo zerbait dakiela uste duenak izaten du arriskua. Perretxikoen mundua oso zabala da.

  • Patxi Oliden Surf-oholak egiten

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Lantegia utzi ostean, Donostian surf-ohol bat ikusi zuen behin erakusleihoan eta orduantxe hasi zen oholak egiten. Bera familia behartsukoa izan denez, ohol merkeak egiten hasi zen hasieran. Gero, gazteek eskatuta, "foam"arekin hasi zen. Nola eta zenbat denboran egiten zituen.

  • Patxi Oliden Kanaberak egiteko, tornua nola prestatu zuen

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Surf-oholak eta kanaberak egiten zituen garai baten, bizimodua ateratzeko. Kanaberako egiteko, berak prestatu zuen tornua, "rotabatorra"ren motorra erabilita.

  • Patxi Oliden Gerra garaian zubi birakaria lehertu zuten

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Gerra garaian zubia apurtu zuten. Zubia biratu egiten zen karga-ontziak pasatzeko. Arozena fabrikara joaten ziren materiala eramatera. Nola leherrarazi zuten zubia biratuta zegoen unean. Leherketaren ondorioak eraikinetan.

  • Patxi Oliden Presoek berregin zuten gerran lehertutako zubia

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Gerra sasoian lehertu zuten zubia nola konpondu zuten. Hasieran egurrezkoa egin zuten, baina gutxi iraun zuen. Gero, preso hartu zituzten milizianoak jarri zituzten zubia berregiten. Beraz, zubia errepublikanoek apurtu zuten eta beraiek berregin behar izan zuten. Zubiaren obren inguruko azalpenak.

  • Patxi Oliden Garai bateko Orio; toponimoak

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Gaur egun Zakilaneko aldapa esaten diotenari Kartzela kalea deitzen zion amak, garai batean kartzela zegoelako. Beraiek Hondartzako aldapa esaten zioten. Garai bateko Orio. Kofradia ondotik hasten zen arrapala. Olatuek gogor jotzen zuten.

  • Patxi Oliden Garai batean arrain gehiago

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Arrantza-kontuak. Garai batean erresakak "amabirjiña" ("jibia") ugari ekartzen zituen. Garai batean batelak arrainez beteta ekartzen zituzten.

  • Errepublikaren aldarrikapena Ermuan

    Pedro Zubizarreta Garro (1925) Ermua

    Gogoan du eskolara zihoala nola ikusi zuen Droget udaletxeko balkoitik txapligua botatzen errepublika aldarrikatu zen egunean. 1933an eman zieten andrazkoei boto eskubidea. Ermuko emakume baten adierazpenak.

  • Hikak gertutasuna ematen du

    Oñati

    Hikak gertutasuna eta lagunarteko konfiantza ematen duela uste dute.

  • Kalean hika egiteko zalantzak

    Oñati

    Kalean hika hasiz gero, euren kezka nagusia zer edo nola erantzun ez jakitea da.

  • Hika gehien erabiltzen dituzten esaldiak

    Oñati

    Eskolan landu arren, oraindik ez dute hartu eguneroko elkarrizketetan hika egiteko ohitura. Gehien erabiltzen dituzten esaldiak ze estilotakoak diren.

  • Hika jarduteko gogoz

    Oñati

    Eguneroko elkarrizketetan ez dute hika erabiltzen. Hala ere, tarteka sartzen dituzte esaldi solte batzuk. Gustatuko litzaieke hika egiteko beldurra kendu eta normaltasunez hitz egitea.

  • Hikako esaldi solteak

    Oñati

    Hika esaten dituzten esaldi solteak. Alaine saiatzen da amarekin elkarrizketa osoa hika egiten.

  • Hikako esaldi solteak erabiltzeko ohitura

    Oñati

    Egunerokotasunean ez dute elkarrizketa osorik hika egite, baina hikako esaldi solteak erabiltzen dituzte. Iñigok "Ze xauk?" eta "Ze habil?" esateko ohitura handia du. Jonek, berriz, esaldiak hika hasteko ohitura duela dio, nahiz eta gero agian hanka sartu edo zukara pasatu.

  • Jose Bergara Sagardoa nola egiten den

    Jose Bergara Baskaran (1928) Eibar

    Sagardoa nola egiten zuten. Prozesua azaltzen du.