Hika hizketan

  • Mandoak, meategiko garraiolariak

    Jokin () Kontxu () Amezketa

    Mandoak erabiltzen zituzten meategietara beharrezkoa zutena garraiatzeko: materialak, elikagaiak, lanabesak... 60. hamarkadan meategia zabalik egon zen arren, aurretik itxita egon zeneko sasoia egon zirela dio; jabe desberdinek ustiatu omen dute.

  • Paper-fabrikaren hastapen apalak

    Jokin () Kontxu () Amezketa

    Paper-fabrika 1935ekoa da. Hastapenetan, oso oinarrizko zerbait zela kontatzen du; egun irudikatzen dugun moduan, 70. hamarkadatik aurrera sortu zen. Herriko abizen nafarrak paper-fabrikara lanera etorritako jendearenak dira.

  • Joxepa Etxeberria Bengoetxea Nobio kontuak dantza ostean

    Joxepa Etxeberria Bengoetxea (1924) Amezketa

    Nahiz eta batzuetan, iluna zetorrelako ez zuten dantzarako denbora nahikoa izaten, abarketa pare bat txikitzeko lain izaten zela kontatzen du. Lagunartean mutil ezberdinen inguruko iritziak elkarbanatzen zituzten. Gustukoa ez zen mutilak laguntzen bazituen, azkar joaten ziren etxera; alderantziz, gustukoa bazen, polikiago ibiltzen zirela dio. Bi ezkongai izan zituen Joxepak.

  • Teeresa Agirrezabala Altuna Herriko jaietan dantza sueltoa plazan

    Teresa Agirrezabala Altuna (1935) Margarita Etxeberria Murua (1935) Amezketa

    Herriko plazan, edo Kontzeju azpian, euria bazen, antolatzen ziren dantzaldiak herriko jaietan. Alegriko (Alegiako) Txanbolin etortzen zen soinua jotzera. Margaritaren senarra ere ibiltzen zen soinujole lanetan. Sueltoan aritzen ziren; Kongregazioko kide izaten jarraitu nahi bazenuen, ezin zen dantza lotua egin.

  • Teeresa Agirrezabala Altuna Azkarateko jaietan ateratako argazkiak

    Teresa Agirrezabala Altuna (1935) Margarita Etxeberria Murua (1935) Amezketa

    Ez ziren kanpora inora ateratzen, uztailaren 7an Azkarateko (Nafarroa) jaietara izan ezik. Han ateratako argazkia erakusten dute. Kartoizko hondo bat jartzen zuen argazkilariak.Irudi desberdinak izaten zituen aukeran, eta momentuan ematen zizun argazkia. Mutilak zirela argazkiak ordaintzen zituztenak: neskek bi kopia eskatzen zituztela kontatzen du, bat mutilari oparitzeko eta bestea beraientzat gordetzeko, horrela ordaintzetik libratuz.

  • Teeresa Agirrezabala Altuna Matematikako etxeko lanak kopiatzen harrapatu zituztenekoa

    Teresa Agirrezabala Altuna (1935) Margarita Etxeberria Murua (1935) Amezketa

    Txikitatik ezagutzen dute elkar. Ezkondu aurretik, haurtzaroa eta gaztaroa elkarrekin igaro dituzte. Neskak eta mutilak aparte ibiltzen ziren eskola banatan. Hala, gogoan dute nola behin mutilen eskolako bat etorri zitzaion irakasleari kontatzera matematikako lanak kopiatzen harrapatu zituela.

  • Teeresa Agirrezabala Altuna Ormaiztegiko maistrari egindako bihurrikeriak

    Teresa Agirrezabala Altuna (1935) Margarita Etxeberria Murua (1935) Amezketa

    Ondo gogoan dute umetan izan zuten Ormaiztegiko maistra. Etxerako lanak elkarrekin egiten edo dotrinako orduan pilotan jolasten harrapatu zitueneko pasadizoak dakartzate gogora. Gaur egun barre egiten duten arren, gorriak ikusitakoak direla kontatzen dute.

  • Teeresa Agirrezabala Altuna Ormaiztegiko maistraren jaka granatea

    Teresa Agirrezabala Altuna (1935) Margarita Etxeberria Murua (1935) Amezketa

    Ormaiztegiko maistra zuten eskolan. Trenez etortzen zen astelehen goizetan. Irakaslearen umorea zein zen jakiteko, nahikoa zuten zein jaka zeraman ikustea. Granate kolorekoa zekarrenean, seinale txarra izaten zen. Ez zuten asko maite irakasle hura.

  • Margarita etxeberria Murua Gurutze Bideko gaiztakeria

    Margarita Etxeberria Murua (1935) Amezketa

    Gurutze Bidean, mutiko batek apaizari sotana altxatu zionekoa kontatzen du, uste baitzuen aurrenekoak irteten Margarita eta haren laguna izango.

  • Teeresa Agirrezabala Altuna Neska-laguntzea apaizaren aurretik

    Teresa Agirrezabala Altuna (1935) Margarita Etxeberria Murua (1935) Amezketa

    Neska-laguntzeari buruz dihardute. Apaizen etxea zuen aldamenean Margaritak eta zaila zuen senargaiarekin kontu batzuk esatea antza. Etxera iritsi orduko, "ondo lo egin" esan eta alde egin behar izaten zuen honek. Teresak bazuen atzeko bidetik joatea baina, hura egitea ere gaizki ikusia zegoenez, apaizaren etxe aurretik pasatzen zela kontatzen du.

  • Miel Sukuntza Ostazuriaren hostoa tabakotarako eta txurikina paperatarako

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Errazionamenduaren garaian, tabakoa bukatzen zitzaienean hostoz eta txurikinez egiten zituzten zigarroak orduko gizonek.

  • Amaia Pagaldai Gesalibar auzoan bizimodua, umetan

    Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate

    Uribarri auzoko baserri batean jaioa, Baztargain Azpin, baina Gesalibarrerako joera zuten. Aita bertakoa zuen eta ama Eskoriatzakoa. 11 urtera arte Gesalibarko eskolan ibili zen eta bertakoak ditu lagunak. Gero Almenen ikasi zuen, Eskoriatzan.

  • Fernando Aranbarri Ameriketatik itzultzean, Olotza erosi zuen aitak

    Fernando Aranbarri Oiartzabal (1947) Azkoitia

    Aita Ameriketara joan zen artzain. Hogeita hamar urte inguru pasatu ostean, Azkoitira itzuli eta Olotza baserria erosi zuen. Baserri txikia zen eta lur-sail gutxikoa. Ez dira baserritik bizi izan, baina amak bazituen bere baratze txikia, oiloak... Ogia eta xaboia egiten ziren etxean.

  • 238 Artzain Ameriketan

    Pedro Longarte Gerenabarrena () Mallabia

    Ameriketan artzain egon zenean, lehenengo urtean, "kanpero" lanak egin behar izan zituen. Biren artean zaintzen zuten artaldea.

  • 238 Artzain Ameriketan

    Pedro Longarte Gerenabarrena () Mallabia

    Ameriketan artzain zegoela gertatutakoak.

  • 238 Artzain Ameriketan

    Pedro Longarte Gerenabarrena () Mallabia

    Abenduaren 12an oso eguraldi txarra egin zuen eta Pedro galdu egin zen. Artzainen bizimodua Ameriketan.

  • 238 Artzain Ameriketan

    Pedro Longarte Gerenabarrena () Mallabia

    Pedrok nahiago izan zuen artaldea bakarrik gobernatu; bost urtean bakarrik jardun zuen artalde osoa zaintzen, laguntzarik gabe.

  • 238 Artzain Ameriketan

    Pedro Longarte Gerenabarrena () Mallabia

    Ameriketan arrtzain egon zeneko bizipenak. Hainbat egoera desberdin bizi izan zituen.

  • 238 Artzain Ameriketan

    Pedro Longarte Gerenabarrena () Mallabia

    Denbora librea zertan ematen zuen.

  • 238 Artzain Ameriketan

    Pedro Longarte Gerenabarrena () Mallabia

    Ikusi zuen gauza ikaragarria.