Hitanoari buruzko pasarteak
-
Ez dute hikarik jaso
Oñati
Beraiei inork ez die hika egin izan, esaldi solteren bat esateko ez bada.
-
Hika neskentzat zakarra den ustea
Oñati
Guraso batzuek semeari hika egiten diote baina alabari zuka. Hika zakarra dela uste izan delako izango dela uste du Iratik.
-
Hika baserritarren hizkera?
Oñati
Hika baserritarren hizkeratzat hartzen zen garai batean. Iratiren amama baserrikoa zen eta anai-arrebekin hika egiten zuen. Enaitzen amama, berriz, kaletarra da. Gaur egun jada ez dute hitanoa baserriarekin lotzen.
-
Hitanoaren inguruko iritzia
Oñati
Hitanoaren inguruko iritzia.
-
Hika lantzeko saioak I
Oñati
Hika lagunarterako hizkera informala denez, hika egiteak lagundu dezake gaztelania gutxiago erabiltzen. Eskolan hika ikasteko saioak egin dituzte. Saiatu dira gero praktikan jartzen, baina oraindik ere gutxi erabiltzen dute. Saioak luzeagoak izango balira, hobe. Saio dinamikoak dira euren ustez aproposenak.
-
Sentsazio onak hikarekin
Oñati
Kalean ez dute hika erabiltzen, baina eskolan lantzen dutenean ondo sentitzen dira hika erabilita, erantzuteko gai direla ikusita. Erabilera kalera eramateko, praktika luzatzea komeni.
-
Hika lantzeko saioak II
Oñati
Eskolan egin dituzten saioetan hitanoaren oinarri bat jaso duten arren, oraindik asko dutela ikasteko uste dute. Astean 15 minutuko saioak egitea gutxi iruditzen zaie, praktikarako denbora gutxi geratzen zaielako. Hala ere, kontzientzia pizteko balio duela uste dute. Hitanoko adizkien txuleta eta liburuxka aproposak dira ikasteko, baina egunerokorako, aditzak buruz ikastea komeni.
-
Hika ikasteko, saiatu egin behar
Oñati
Edozein hizkuntzarekin gertatzen den antzera, saiatu egin behar da hika ikasteko. Eskolan egiten dituzten saioetan gustura aritzen dira, entretenigarriak egiten zaizkie.
-
Hikak gertutasuna ematen du
Oñati
Hikak gertutasuna eta lagunarteko konfiantza ematen duela uste dute.
-
Kalean hika egiteko zalantzak
Oñati
Kalean hika hasiz gero, euren kezka nagusia zer edo nola erantzun ez jakitea da.
-
Hika berreskuratzeko, eskolan lantzea garrantzitsua
Oñati
Hika berreskuratzeko eskolan lantzea garrantzitsua iruditzen zaie. Horrez gain, kaleko erabilera normalizatzea ere bai. Euskaraldia Hikan H pegatina hartu dute txapan jartzeko. Ekimen horri esker hika egiteko lotsaz zegoena hika egitera animatu daitekeela uste dute.
-
Hika gehien erabiltzen dituzten esaldiak
Oñati
Eskolan landu arren, oraindik ez dute hartu eguneroko elkarrizketetan hika egiteko ohitura. Gehien erabiltzen dituzten esaldiak ze estilotakoak diren.
-
Hitanoaren egoera Oñatin
Oñati
Garai baten hika gehiago erabiltzen zen Oñatin, baina galduz joan da. Orain lantzen ari diren proiektuarekin biziberritu nahian dabiltza. Mutilen artean gehiago erabiltzen da. Euren inguruan ez dute asko entzuten. Ez dute ohiturarik lagunartean hika egiteko. Eskolan ere ez da entzuten, hika lantzeko saioetatik kanpo.
-
Amarekin hika praktikatzen
Oñati
Alaineren aititak hika egiten du gertukoekin, baina berari ez dio egin izan. Amak egiten dio pixka bat, biek praktikatzearren.
-
Hitanoaren ospe txarra
Oñati
Hitanoa hizkera zakartzat hartu izan da. Iratiri zuka baino zakarragoa iruditzen zaio eta agian horregatik erabili izan dute errazago mutilek. Alaineri, berriz, polita iruditzen zaio eta, izan duen ospe txarraren erruz, ez zaiola duen balioa eman pentsatzen du. Oraindik ere entzuten dituzte hikari buruzko iruzkin ezkorrak.
-
Hika, lagunarterako
Oñati
Gaur egun jada hika egitea ez da baserritar izatearekin lotzen, normalizatuagoa dagoela uste dute. Orain konfiantza izatearekin lotzen dute gehiago. Mutilek erabiltzen dute parranda-giroan.
-
Hitanoaren genero-marka; errespetuz jokatu
Oñati
Hitanoak generoa markatzen du. Hizketakideari toka, noka ala zuka egitea nahi duen galdetuz gero eta errespetuz jokatuz gero, ez litzatekeela arazorik egon behar uste dute.
-
Hitanoaren inguruko iritzia
Oñati
Hitanoaren inguruko iritzia.
-
Hika jakitea, gehigarria
Oñati
Hika jakitearen garrantzia, euskarari dagokionez. Gehigarri bat dela uste dute, nortasuna ematen duena, eta euskara aberatsagoa duela hika dakienak. Antzuolako ikerketan gazteek esandakoaren inguruko iritzia.
-
Oñatin kalean egiten da hikaren transmisioa
Oñati
Oñatin 16-18 urte ingururekin hasten dira gazteak -batez ere mutilak- hika, zaharragoei entzunda, kalean edo parranda-giroan. Horrek dakarren arazoa da batzuetan zuzenak ez diren esaldiak ere zabaltzen direla, adibidez "xaukena xauk". Toka entzuten da batez ere; noka ia batere ez.


