Hitanoari buruzko pasarteak
-
Hika ikastekoa saioak I
Oñati
Hika ikasteko saioak egin dituzte eskolan. Inork ez zekienez hika, saioak barregarriak iruditu zaizkie. Hikako txuleta eta liburuxka baliagarriak egin zaizkie. Garrantzitsua ikusten dute oinarrizkotik hastea, oso astuna ez egiteko. Hika ondo dakien norbait aldamenean izatea bota dute faltan, zuzen ari diren ala ez ziurtatzeko. Nolako ariketak egin dituzten.
-
Hika ikasteko saioak II
Oñati
Eskolan egin dituzten saioek hitanoaren inguruan gehiago jakiteko eta kontzientzia pizteko ere balio izan diete.
-
Hika ikasteko ahalegina
Oñati
Hika ikastea jarrera kontua dela uste dute. Jende askok nahiago du dakienarekin aurrera egin, esfortzua egin baino. Alaine Appahi-rekin hasi zen. Gero beharrezkoa da praktika. Amarekin praktikatzen du, gurasoei egitea gaizki ikusita egon den arren.
-
Hitanoaren "erabilera-arauak"
Oñati
Hitanoak tradizioz "erabilera-arau" batzuk izan ditu. Arau horiek momentu jakin batean haustea ondo ikusten dute, hika praktikatzeko edo ikasteko baldin bada.
-
Hika jarduteko gogoz
Oñati
Eguneroko elkarrizketetan ez dute hika erabiltzen. Hala ere, tarteka sartzen dituzte esaldi solte batzuk. Gustatuko litzaieke hika egiteko beldurra kendu eta normaltasunez hitz egitea.
-
Noka errazago
Oñati
Eskolan hika ikasteko egin dituzten saioetan toka/noka biak ikasten dituzte. Alaineri toka egitea gehiago kostatu izan zaio, noka errazago ateratzen zaio, nokan interes handiagoa jarri izan duelako. Iratiri biak antzera.
-
Hika ikasteko prozesuan, hanka sartzea zilegi
Oñati
Hika egiterakoan, askotan, okerreko egiturak erabiltzen dira, esaterako, mendeko esaldiko aditzean ere hika-marka jartzea. Garrantzia ematen diote zuzentasunari. Hala ere, ikasteko prozesuan, garrantzitsua ikusten dute hika egiten ausartzea, guztiz ondo egin ez arren eta tarteka hanka sartu arren.
-
Hika biziberritzeko, zer?
Oñati
Hika biziberritzeko zer ikusten duten beharrezko edo garrantzitsu: kontzientziazioa, ikastaroak, Euskaraldia hika, eskoletako saioak... Gazteak kontzientziatzea. Ahalegin bat egin beharra dago ikasteko.
-
Hikako esaldi solteak
Oñati
Hika esaten dituzten esaldi solteak. Alaine saiatzen da amarekin elkarrizketa osoa hika egiten.
-
Hitanoaren berezitasunak
Oñati
Hitanoaren bereizgarriak: lagunarteko elkarrizketan gertutasuna ematen du, generoa bereizten du.
-
Toka nagusi Oñatin; noka gutxi
Oñati
Oñatin hika bizirik dago, baina toka entzuten da nagusiki eta mutilen artean. Parrandan hasten diren sasoian hasten dira elkarrekin hika mutilak. Etxean ez dute hikarik jaso, nahiz eta euren aitek lagunartean hika pixka bat egin. Noka gutxi entzun izan dute, esaldi solteak gehienbat. Ikastetxean ere hika gutxi.
-
Nokaren galeraren arrazoiak
Oñati
Etxe batzuetan semeari hika egin izan diote, baina alabari ez. Ohitura kontua edo noka ez jakitea izan daitekeela arrazoia uste dute. Nokaren galeraren arrazoiak. Emakumeek hika egitea gaizki ikusita zegoela entzuna dute. Emakumeek sozializatzeko aukera gutxiago izatea ere izan daiteke beste arrazoi bat.
-
Hika, baserrian eta kalean
Oñati
Garai batean hika baserritarren hizkeratzat hartzen zen. Gaur egun agian baserrietan gehiago erabiliko dela, baina kalean ere erabiltzen dela eta ez dagoela bereizketa nabarmenik uste dute.
-
Hikaren inguruko iritzia
Oñati
Hikaren inguruko iritzia. Gustatzen zaie, baina ez dute erabiltzen.
-
Hitanoak generoa bereiztea ez dute arazo gisa ikusten
Oñati
Hikak generoa bereizten du eta batzuek horren aurka azaldu daitezke, baina ez dute arazorik ikusten horrekin, elkarrizketa kideak aukeratu baitezake berari noka ala toka egitea nahi duen.
-
Hikaren berezitasuna
Oñati
Hitanoaren berezitasuna euren ikuspuntutik. Hika hizkera tradizionala, herri-nortasuna ematen duena.
-
Hika ez dago galduta Oñatin
Oñati
Hitanoaren egoera Oñatin. Baserri inguruetan badago hika ondo erabiltzen duen jendea. Gazteak ere ari dira erabiltzeko saiakera egiten. Ez da behar beste erabiltzen, baina ez dago galduta. Mutilek erabiltzen dute batez ere. Emakumezkoen kasuan, oso adinekoak bakarrik entzun izan dituzte hika.
-
Hitanoa ikastetxean
Oñati
Ikastetxean irakasle batek hika egiten die. Ikasleen artean izaten dira hika egiteko saiakerak.
-
Futbol entrenamenduetan hika
Oñati
Familian, Jonen aitak eta aitajaunak egiten dute hika. Iñigoren familian, berriz, ez da egiten. Futboleko entrenamenduetan jasotzen duela hika gehien dio Iñigok. Mutilek parranda giroan hasten direnean jasotzen dute hika zaharragoengandik; beraiek oraindik esaldi solteak bakarrik.
-
Hika, zakarra?
Oñati
Gaur egun jada hika egitea ez da lotzen baserritarra izatearekin. Hika polita iruditzen zaie. Nork edo nola erabiltzen duen, batzuetan bortitza egin daiteke, baina elkarrizketan normal erabilita ez da bortitza Jonen ustez. Iñigok uste du hitanoa hizkera zakartzat edo "kasero"tzat hartzeak izango zuela zerikusia nokaren galeran.


