Hitanoari buruzko pasarteak
-
Gazteekin hika erraz, ezezagunekin nekez
Lurdes Badiola Aranguren (1960) Pello Legorburu Ibarguren (1956) Antzuola
Zuka ohitutakoari hika ezin izaten diola egin dio Lurdesek. Pellok, berriz, adinaren arabera: gazteei erraz, adinekoei nekez. Norbaitek gurasoei hika egiten dienean, atzerakada ematen diola dio Pellok. Lurdesek ezezagunei kostata egiten die hika, eta neskei bereziki nekezago.
-
Hika konfidantzan
Lurdes Badiola Aranguren (1960) Pello Legorburu Ibarguren (1956) Antzuola
Kuadrilakoekin eta koinatekin hika egiten du Lurdesek. Bizilagun zaharragoekin ere egin izan du eta errieta egin izan diote. Konfidantzak eragin handia daukala dio Pellok; adibidea jartzen du. Neskei lantokian hika egiten die propio Pellok, eta orokorrean gazteei ere bai.
-
Toka eta noka erraz
Lurdes Badiola Aranguren (1960) Pello Legorburu Ibarguren (1956) Antzuola
Toka eta noka erraz egiten dutela diote. Pellok dio enpresako gerenteari batzuetan hika eta beste batzuetan zuka egiten diola, gaiaren arabera. Andreari lehen baino gehiago egiten dio zuka Pellok. Lurdesek dio berari ere gauza bera gertatzen zaiola senarrarekin.
-
Hika etxetik eta bizilagunengandik
Lurdes Badiola Aranguren (1960) Pello Legorburu Ibarguren (1956) Antzuola
Etxetik jaso dute hika. Lurdesi amak beti egiten zion hika. Bizilagunekin hika egiten zuela dio Pellok. Emakumeei hika ondo egitearena gerora ikasiko zuela uste du Pellok; arrebekin hika egiten du beti. Ohituraz egiten dela hika edo zuka diote.
-
Pelloren emaztearen grina hitanoarekiko
Lurdes Badiola Aranguren (1960) Pello Legorburu Ibarguren (1956) Antzuola
Pelloren andreak euskararekin eta hitanoarekin ardura handia izan duela kontatzen dute. Kuadrilan hika berari esker egiten dutela dio Lurdesek, eta etxean alabei hika egitearena ere haren gogoari esker gertatu dela.
-
Hitanoa berreskuratzeko, transmisioa
Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola
Hitano ikastaroan, gizonezko batek alabei hika ondo egiteko noka ikasi nahi zuela kontatzen du Milak. Norberak nahi izan behar duela dio Milak. Trasmisioa berreskuratzea dela gakoa uste du Joxe Marik.
-
Hika erraz, bereziki inguruak laguntzen badu
Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola
Hika egiteak konfiantza eta gertutasuna ematen duela diote. Edozeini ez diote lehenengoan hika egiten, baina taldean hika ari badira eta norbait sartzen bada, izan daitekeela dio Milak. Joxe Marik dio erraz irteten diola hika egitea edozeini. Besteak hika eginez gero, Milak ere hala egiten duela dio.
-
Norbere buruari hika
Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola
Norbere buruari hika egiteko ohitura dutela diote, bakoitzak bere generoan, baina Milak dio batzuetan toka ere egiten duela.
-
Animaliei beti hika, toka eta noka
Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola
Mila akordatzen da animaliei hika egiten ziela. Joxe Marik ere beti hika egin izan die animaliei. Arrari eta emeari desberdin egiten dietela diote.
-
Hitanoaren transmisioan etena
Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola
Milaren ama eta izebak etxean egoten ziren eta osaba ostera kalera joaten zen, eta hika egiteko aukera gehiago izaten zuen. Joxe Marik azaltzen du elkarte gastronomikoetan gizonak egoten zirela eta haiek hika egiten zutela normalean. Joxe Mari lantokian hasi zenean, haiekin lan egiten zuen emakumearekin hika egiten zuen; gero sartutako neskekin zuka. Transmisioan etena egon dela dio Milak. Norbaitek proposatu zuelako hasi ziren kuadrilako neskak hika egiten eta azkenerako, mutil eta neska, denak hortara ohitu ziren.
-
Elkarrizketa gutxiago, hika gutxiago
Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola
Baserriko emakumeek lehen haien artean hika egingo zutela diote eta harreman handia zeukatela haien artean. Hori galtzearekin batera, hika gutxiagotzea eragin zezakeela uste dute. Elkarrizketa gutxiago egiten dela uste du Joxe Marik, eta mugikorretik asko erdaraz sartzen dela dio, eta horrek eragin handia daukala.
-
Denetariko jendea hika
Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola
Orokorrean, hitanoa egiten dute baserritarrek, beraiek baino nagusiagoek batzuek, gazte batzuek... Zer ikasi duen, lanean non dabiltzan, zeinekin harremantzen diren... gorabehera asko dagoela diote. Lantokian gazteagoei hika egiten diete Joxe Marik eta; lantegia handitu zenean, neska batzuei zuka. Kuadrilaka izaten dela dio Milak: batzuek hikarako joera dutela, beste batzuek zukarako eta beste batzuek erdararako.
-
Hika, batzuekin bai, beste batzuekin ezin
Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola
Ilobari hika egitea kosta egiten zaio Milari, hark eskatu arren. Bilobei egitea ere ez zaio ateratzen. Dakitenek egin behar dutela dio. Joxe Marik koinatuekin ere egiten du. Euskalkiei buruzkoak aipatzen dituzte.
-
Hika baserritarrena eta baldarra, batzuentzat
Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola
Institutuan bi lagunekin hika egiten zuen Milak, eta biak ziren baserri girokoak. Joxe Marik kaletarrekin ere egin izan du. Etxean emakumeei hika egitea ez zela fina esaten zioten lagun bati buruz berba eginez, Milak uste du lotuta egon daitezkeela hika baserritarrena den ideia eta gainera baserritarrak baldartzat hartzearena ere bai.
-
Emakumeei hika egitea ez zela fina
Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola
Milak dio etxe batzuetan gertatu dela emakumeei ez zitzaiela gustatzen hika egin ziezaioten, haientzat ez zelako batere fina. Joxe Marik ez dauka argi zergatik gertatzen den hori.
-
Seme-alabei zuka; semeek lagun artean hika
Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola
Seme-alabei zuka egiten die Milak eta Joxe Marik ere semeei zuka egiten die. Ingurukoak seme-alabei zuka egiten entzun izanak eragina izango zuela uste du Joxe Marik. Joxe Mariren amak hika egiten die bilobei; Milaren amak, ostera, zuka. Semeek kuadrilan hika egiten dutela dio.
-
Hitanorik ez adinekoei edo konfidantzarik ez dutenei
Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola
Gurasoei ezingo lieke egin Milak, eta ilobak bere aitari hika egitea gogorra egiten zaio, nahiz eta galtzea baino hobeto iruditzen zaion. Joxe Marik gaztetako pasarte bat kontatzen du. Ez dute hika egiten adinekoekin eta konfidantza handirik ez dutenekin. Hainbat adibide jartzen dituzte.
-
Lagun artean hika, bestela aldakor
Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola
Milak lagunartean egiten du hika. Institutuan batzuekin egiten zuen eta beste batzuekin ez. Joxe Marik orokorrean herrian hika egiten duela dio; lantokian berriz, mutilei hika eta neskei, batzuei bakarrik. Ez dakite zergatik gertatzen zaien hori, batzuen aurrean irteten diela hikak eta beste batzuen aurrean ez. Boladaka ere izaten dela diote.
-
Hika, bata mutikotatik, bestea gaztetxotan hasita
Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola
Joxe Marik mutikotatik egiten du hika, etxetik jaso du eta. Milak, ostera, etxean entzuten zuen baina ez zuen egiten, animaliei ez bazen; hamabost urte ingururekin hasi zen. Auzokoek hika egiten zioten Joxe Mariri. Lagunartean beti hika egin izan du Joxe Marik. Batzuekin hika egiten hasi zen Mila.
-
Hikaren kontrako jarrera gutxi
Jaione Azpiazu Larrañaga (1969) Azkoitia
Nagusiagoei hika egitea gaizki ikusita zegoen garai batean, ez zen errespetuzkoa. Hika baldarra iruditzen zaielako edo beraientzat egokia ez delako hika gustatzen ez zaien gutxi batzuk badaudela dio. Kontrakoak ere bai, hika jakin ez eta gustura egingo luketenak.


