Hitanoari buruzko pasarteak
-
Hitanoaren genero-bereizketa I
Oñati
Hitanoak generoa bereizten du. Horrez gain, desoreka handia dago tokaren eta nokaren artean. Forma bakarra erabiliko balitz hika, ikasteko errazagoa litzateke eta inklusiboagoa. Jonen ustez egokiagoa litzateke aukera hori hitanoa guztiz galtzea baino.
-
Hitanoaren genero-bereizketa II; noka arrotza
Oñati
Hitanoak genero-bereizketa egiten duenez eta toka gehiago entzuten denez, Jonek agian tokaren alde egingo luke, hitanoa gal ez dadin. Eskolan egin dituzten saioetan noka landu dute batez ere eta arrotza egiten zitzaien, ia inoiz entzun gabe zutelako.
-
Noka berreskuratzeko interesik bai?
Oñati
Noka berreskuratzea aberasgarria ikusten dute. Mutilek toka era naturalean ikasten dute Oñatin, baina noka ikasteko, ahalegin berezia egin behar. Norbere gain dago interesa jartzea eta saiatzea. Baina inguruan ez dute ikusten noka ikasteko eta erabiltzeko interes berezirik.
-
Hika gaztetxotatik eskolan landu behar litzateke
Oñati
Hika berreskuratzeko bideak; eskolan lantzea lagungarria litzateke. Hala ere, gaztetxoagotan hasi beharko liratekeela eskolan irakasten iruditzen zaie, jada Batxilergoan hizketa-ohiturak errotuago daudelako eta beste kontu asko izaten dituztelako buruan.
-
Hitanoaren "erabilera-arauak" malgutzearen alde
Oñati
Hitanoaren "erabilera-arauak" malgutzearen alde daude, hikari eusteko baldin bada. Arau horiek sortu ziren garaia eta gaur egungoa ezberdinak direla dio Jonek. Errespetuz jokatzea eta elkarrizketa kidearen oniritzia izatea dela kontua uste du Iñigok.
-
Hikaren erabilerari lehentasuna, ez zuzentasunari
Oñati
Hitanoaren zuzentasuna garrantzitsua da, baina gaur egun hikak duen egoera ikusita, beraiek erabilerari emango liokete lehentasuna eta ez zuzentasunari.
-
Hikako esaldi solteak erabiltzeko ohitura
Oñati
Egunerokotasunean ez dute elkarrizketa osorik hika egite, baina hikako esaldi solteak erabiltzen dituzte. Iñigok "Ze xauk?" eta "Ze habil?" esateko ohitura handia du. Jonek, berriz, esaldiak hika hasteko ohitura duela dio, nahiz eta gero agian hanka sartu edo zukara pasatu.
-
Zuketa, Xuketa eta hiketa
Pedro Iriarte (1937) Abaurregaina
Zuketa, xuketan eta hiketan egiten dute bai Zuberoan eta bai Aezkoan. Berorika ez. Apaizari zuketan, pertsona nagusiei bezalaxe. Haurrei xuketan. Hiketan lagun artean. Xuketan nola egiten den azaltzen du.
-
Auzoko eta etxeko giroak, udan eta neguan
Extefana Irastorza (1925) Hendaia
Zubernoa auzotegia oso alaia omen zen Extefanaren haurtzaroan. Kalean orgak, idiak, eta zaldi karroak ikusten ziren. Uda aldean, arratsetan, klerona jotzen zuten auzoko mutil gazteek. Mixel Azkubekoa izaten zen hasten lehena, maiz, eta besteek erantzuten zioten, bakoitzak bere etxetik: Agerretik, Dorrondegitik... Neguan, aldiz, etxe barruko giroan kantatzen zen. Extefanaren etxean ohitura handia zuten, bai gurasoek eta bai ahizpek, lanean ari ziren bitartean, kantuan aritzeko.
-
Hitanoa Lezon
Agustina Pontesta Garmendia (1950) Lezo
Lezon hika oso gutxi egiten da. Agustinak, anai-arrebekin eta oso gertuko batzuekin erabiltzen du. Hitanoari buruzko iritziak Lezon.
-
Euskara. Hitanoaren erabilera
Mercedes Agirre Elkoroiturbe (1899) Bergara
Euskara. Hitanoaren erabilera. Osintxun azkenaldian zuka asko entzuten da.
-
Hitanoa erabili du beti
Felix Zubia Larrañaga (1950) Bergara
Auzoan, lagunen artean eta anai-arrebekin hika egiten zuten. Transmisioa galdu egin da.
-
Angiozarren, giro euskalduna; hika
Bergara
Eskolan zigortu egiten zituzten euskaraz hitz egiteagatik, nahiz eta errekreo garaian egiten zuten. Lagunekin beti egin du euskaraz eta hika ere (orain gutxiago). Mutil eta gizon askok, ez dakite noka erabiltzen.
-
Euskalkien konplexuak
Mertxe Laskurain Barrutia (1949) Bergara
Etxean bizkaieraz eta gipuzkeraz hitz egin du beti. Ama bergararra zuen eta bere euskalkiarekin konplexua zuen, aitak bere euskera ederragoa zela esaten zuelako. Gerora, konplexua galdu zuen.
-
Bizkaieratik, euskara batuara saltoa
Mertxe Laskurain Barrutia (1949) Bergara
Euskaraz alfabetatzen hasi zenean, bizkaieratik batuarako saltoa zaila egin zitzaion. Aditzekin zailtasunak izan zituen. Gero irakaslea izan denean, nahiz eta euskara batua irakatsi, herriko hizkera ere egiten zuten. Hika irakatsi izan du ere, baina ez du erabiltzen
-
Hika gutxi erabili du
Pedro Garitano Laskurain (1936) Bergara
Mugertza eta San Lorentzo inguruak ziren Bergarako zona euskaldunenak. Ama bertakoa zuen Pedrok eta aita kaletarra zen. Etxean beti egin dute euskaraz eta amak batzuetan hika egiten zion. Lagunen artean, hika erabiltzen zuten jolasetarako. Auzoetan (Angiozarren adibidez), hika gehiago erabili da.
-
Hika eta zuka aritzearen ohiturak
Aitor Arruabarrena Etxeberria (1982) Maider Arruabarrena Etxeberria (1986) Ataun
Zuka eta hika egitearen ohiturak sakonak izaten dira. Ezezagunei hika egitea kosta egiten zaiela diote.
-
Nola ikasi duen hika
Markel Arriolabengoa Martiarena (1990) Arrasate
Aitak hika egin izan dio batzuetan. Arrebak badaki baina ez du egiten. Entzun egin izan du eta lagun zehatz batzuekin egiten du hika. Noka egiteak lotsa ematen dio, ez duelako erabili izan.
-
Aramaioko eta Arrasateko hika
Markel Arriolabengoa Martiarena (1990) Ibai Zubizarreta Pagaldai (1991) Arrasate
Baserritarrengandik jaso du hika. Aurreko belaunaldiekin lotuta dagoela uste du. Aramaioko auzoetako hitanoak zelakoak diren azaltzen du.
-
Hika egiten hasi, laga, berriro ekin...
Markel Arriolabengoa Martiarena (1990) Arrasate
Hika egiten nola hasi zen: norekin egin ez zeukanez, aitari egiten hasi zen baina gero zukara pasatu zen. Barne-gatazka bizi izan zuen hitanoak generoa markatzen duelako, eta urte batzuez hika egiteari laga zion. Azken urteetan berriz ekin dio.


