Hitanoari buruzko pasarteak

  • 1231 Apaiz eta medikuei berorika

    Rafaela Nazabal Dorronsoro (1929) Ordizia

    Ordizian gehienek gaztelaniaz egiten zuten. Ramoniren senarrak ere halaxe egiten zuen lagunekin. Senideen artean hika egin arren gurasoekin zuka egiten zuten. Kargu handikoei berorika egiten zieten.

  • 1239 Ordiziako euskara eta euskara Ordizian

    Patxi Maiza Urrestarazu (1933) Ordizia

    Ordizian jende gehiagok daki euskara, baina kalean erdaraz hitz egiten da hala ere. Lehen kalean eta etxean euskaraz baina jende artean erdaraz, eta eskolan ere erdaraz. Berak zuka egin izan du beti. Aitak berari hika. Ordiziako euskarak eta Ataungoak badute diferentzia txiki bat.

  • 352 Hika eta zuka tratamendua. Non, noiz eta norekin.

    Ander Alberdi Arregi (1933) Zarautz

    Hika eta zuka tratamendua. Non, noiz eta norekin. Etxean beti zuka egin izan du, eta ezezagunekin ere bai. Lagunartean beti hika. Anaien artean ere zuka egin izan dute, eta semeei ere zuka egin izan die. Aitak ere zuka egiten zion. Amonari berorika egiten zion.

  • Klara Urbieta "Hika" eta "berorri"

    Klara Urbieta Albizu (1924) Zumaia

    Anai-arreben artean eta gurasoek haurrei hika hitz egiten zieten. Mediku eta apaizei berorika egiten zieten. Gaurko Zumaiako euskararen aipamena.

  • Maritxu Rekondo Berorika gurasoei eta osaba-izebei

    Maritxu Rekondo Iribar (1927) Urnieta

    Mariak etxean adinekoei (guraso, aitona-amona, osaba-izeba) berorika egiten ezagutu du beti, eta senarrak ere bai. Berari ere semeak eta erraina berorika egiten diote, eta beste seme-alabek ere bai, txikienak izan ezik. Hark zuka. Berak seme-alabei zuka egin die, eta berari ere gurasoek hala egiten zioten. Anai-arrebekin ere zuka egin izan du. Lagun artean ere gutxi egin du hika. Denbora hartan hika egitea errespetu faltatzat hartzen zen.

  • Kontxita Hika seme-alabei, zuka ilobei

    Kontxita Setien Ezeiza (1926) Urnieta

    Donostiako plazan egoten zenean justu samar ibiltzen erdararekin. Hika beti anai-arrebekin eta seme-alabekin. Ilobei zuka. Lagun artean bietara. Berorika apaizari eta medikuari.

  • Bixente Lizaso Hika, zuka eta berorika, bakoitza bere lekuan

    Bixente Lizaso Itxaso (1931) Urnieta

    Berak hika egiten du ahal duen guztietan. Lagun batekin gertatutako kasua: zuka egiten hasi zaio oraintsu eta Bixenteri ez zaio batere gustatzen. Zukak errespetua adierazten du. Ikusi izan du semea aitari hika egiten, baina lotsagarri samarra iruditzen zaio. Gurasoei berorika egiten zitzaien. Berak ez zuen horrekin jarraitu seme-alabekin, baina arreba batek bai. Apaizari ere berorika.

  • Ines Ibargutxi Hika eta berorika egiteko ohitura gutxi

    Ines Ibargutxi Larrea (1924) Legazpi

    Hika egiteko ohiturarik ez du izan Inesek. Berorika medikuari eta apaizari egiten zioten. Parrokoari "Berori" deitzen zioten, hori bere izena zelakoan.

  • Juli Elizburu Pertsona bat, tratamendu bat

    Juli Elizburu Agirre (1939) Jesus Lizarazu Unanue (1936) Zumarraga

    Jesusen etxean, anai-arreben artean, hika edo zuka egiten zuten; gurasoekin, zuka. Apaizari, medikuari eta albaitariari berorika egiten zieten. "Usted" eginez gero, haserretu egiten ziren.

  • Koldo Pildain Hika, zuka edo berorika

    Koldo Pildain Gonzalez de Langarika (1931) Otxandio

    Gurasoei eta adinduei zuka egin behar zaie berba, baina lagun artean hika egiten da. Kuadrillako neskekin ere hika erabiltzen dute. Alkate, mediku eta horrelakoei zuka zuzentzen ikasi zuten, eta abadeei, berriz, berorika.

  • Edurne Ormazabal Mutilzahar kuadrilla batekin hika ikasi

    Edurne Ormazabal Izagirre (1934) Maite Ormazabal Izagirre (1937) Zumarraga

    Hika erabiltzea gauza berria da. Tabernan, mutilzahar kuadrilla batekin ikasi zuten, baina ez zegoen ondo ikusita. Errespetu falta adierazten zuen.

  • Imanol Lazkano Errezilen, gurasoei eta aitona-amonei "berori"

    Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia

    Errezilen, "berori" esaten zieten gurasoei eta aitona-amonei . Apaizari ere berorika egin behar izaten zitzaion. Apaizari hika egiten zion mutil baten pasadizoa kontatzen du.

  • Joxepa Mendiolea Berrizen hika, Gerrikaitzen zuka

    Joxepa Mendiolea Ansotegi (1924) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    "Jatxi" aditza erabiltzen dute, eta "eratxi" ere ezagutzen du. Berrizen, Arratzun..., leku askotan bizita dago. Berrizen hika egiten zen, baina Gerrikaitzen ez, ezta bere aitak ere. Inoiz ikusi ditu gazteak nagusiei hika egiten, eta txarto irizten dio horri.

  • Julio Zabaleta Hitanoa eta erreberentziak

    Julio Zabaleta Yarza (1933) Natividad Zabaleta Yarza (1936) Legazpi

    Lagun artean eta neba arreben artean hika aritzen zirela dio Juliok, Natik dio bera hika trabatu egiten zela, eta zuka gehiago aritzen zela. Gurasoei zuka egiten zieten biek, baita aitona-amonei ere, eta apaizari, berorika. Elizak jakinarazpenik egiten bazuen kalean zehar ibiliko zirela olio santuarekin edo jauna hartzeko deia eginaz, makurtu egin behar izaten zuten elizakoak pasa arte, erreberentzia gisa. Konfesatzera ere sarri joan ohi ziren.

  • 1128 Lagunekin eta anai-arrebekin hika; abadeari eta medikuari berori

    Faustina Lopez Larrea (1908) Eibar

    Lagunekin eta anai-arrebekin hika. Abade eta medikuei berorika egiten zitzaien.

  • Krispin Arregi Hika eta zuka bai, berorika ez

    Krispin Arregi Mendiolagarai (1936) Amorebieta-Etxano

    Aitari zuka egiten zion eta aitak berari hika. Aita-semeak beti ika-mikan aritzen ziren. Aitak hika egiten zien seme-alabei eta beren artean ere hika egin izan dute neba-arreben artean. Alabari beti zu egin izan dio Krispinek. Berorika ez dio inori egin izan berak.

  • Juan Iturriondobeitia Hitano gutxi, fraideen eraginez

    Juan Iturriondobeitia Larruzea (1929) Amorebieta-Etxano

    Berorika, zuka eta hika zeini egiten zien azaltzen du. Hitanoa gutxi egin izan dute; fraideen eraginez izan zitekeela dio.

  • Jesus Zearreta Hika mutilei bakarrik

    Jesus Zearreta Etxabe (1926) Amorebieta-Etxano

    Lagun artean hika egin izan dute, baina emakumeei ez. Abadeei eta medikuei berori esaten zieten.

  • Anastasio Zamalloa Zuka jarduteko ohitura

    Anastasio Zamalloa Zubero (1928) Amorebieta-Etxano

    Neba-arreben artean zuka egiten dute, baita aitak berarekin ere. Lagun artean ikasi zuen hika, baina zuka jarduteko ohitura dauka.

  • Imanol Miner Luma nola egin euskaraz?

    Imanol Miner Aristizabal (1974) Errenteria

    Euskara berandu iritsi zen LGTIBQ+ komunitatera. Bera baino zaharragoak diren kuadrilla euskaldun gay-en erreferenteak ez ditu ezagutu. Beraien artean euskaraz hitz egiteko formak (hika, noka...) bilatu zituzten eta hiztegi propioa sortu (oilategia, marisoinketa, lumatza...).