Hitanoari buruzko pasarteak

  • Jesus Mari Astigarraga Hika egiteko joera

    Jesus Mari Astigarraga Zubiaurre (1951) Elgoibar

    Hika egiteko ohitura du. Arrasatera ikastera joan zenean esan zioten hika egiten zuela; konturatzeke irteten zitzaion. 12-14 urtera arte denbora asko pasatzen zuen Errotatxo baserrian eta ziurrenik osaba-izebek egingo zioten hika. Umetan ere izebarenean pasa zuen denbora asko, arreba bikiak gaixotasun bat izan zuelako.

  • Markos Gabilondo Lagunekin beti hika

    Markos Gabilondo Irala (1942) Bergara

    Euskaraz hitz egiteko ohitura jendearen araberakoa da. Lagunekin hika egiten du.

  • Maritxu Loiola Hika gertukoekin, berorika apaizari eta medikuari

    Maritxu Loiola Ugarteburu (1948) Elgoibar

    Umetan hika egiten zuten mutilekin. Neskei, ostera, zuka gehiago. Etxean esaten zieten hika ez egiteko, hurbilekoei ez bazen. Apaizei eta medikuei berori esaten zieten. Mediku gehienak oinez ibiltzen ziren etxerik etxe. Elur handia zegoenean, aita bila joaten zitzaion, elkarrekin joateko.

  • Pello Arrieta Hika zeinekin egiten duen

    Pello Arrieta Soraiz (1950) Elgoibar

    Aitak semeei hika egiten zien, alabei zuka. Amak denei zuka egiten zien. Berak anaiari hika egiten dio. Hika norekin egiten duen kontatzen du.

  • Agurtzane Epelde Hitanoa ia galdu da

    Agurtzane Epelde Iriarte (1960) Elgoibar

    Euskara baserritarrei esker mantenduko dela uste du. Azpeitiko lehengusinekin hango hizkeran hika egiten saiatzen da. Elgoibarren hitanoa erabat galdu dela dio.

  • Barbara Olaizola Mutilengandik urrun

    Barbara Olaizola Mitxelena (1941) Lezo

    Hika desagertzeak pena ematen dio. Ikasi zutena da. Mutilei hika entzutea ohikoagoa zen. Hilekoa izan eta hurrengo udaran, mutilekin jolastea gaizki zegoela eta jostera bidali zuten. Dantzara joaten zirenean ere, mutilak urrunarazi egiten zituen.

  • Barbara Olaizola Anai-arrebekin eta seme zaharrenarekin hika

    Barbara Olaizola Mitxelena (1941) Lezo

    Anai-arreben artean hika egiten dute. Seme zaharrenarekin ere hika aritzen da; beste hiruei zuka egiten die. Ez dauka gogoan gurasoek hika egiten ote zioten.

  • Eugenio Salaberria Etxean beti euskaraz

    Eugenio Salaberria Lazkano (1948) Lezo

    Etxean gurasoekin dena euskaraz egiten zuten. Aitak errietan egiten zien erdaraz entzundakoan. Aitak zuka egiten zien. Anai batzuekin hika egiten zuen eta lagun artean ere bai.

  • Ines Olaizola Anai-arreben artean hika

    Ines Olaizola Mitxelena (1949) Lezo

    Anai-arreben artean hika egiten dute. Aitak anaiekin hika egiten zuela uste du; neskekin, ordea, zuka. Bi ahizpen artean gazteleraz egiten zuten, baita lagun artean ere. Aitari esker jarraitu zuen euskaraz. Kuadrilan bi-hiru lagunekin egiten du hika.

  • Andres Alberdi Elgoibarko eta Getariako hitanoa

    Andres Alberdi Gorostiaga (1950) Getaria

    Elgoibarrera bizitzera joan zenean, hika pertsona helduek bakarrik egiten zuten. Emakumeko heldu batzuei lehenengoz "ikusiko jonau" entzun zienekoa.

  • Txomin Mujika Aitak zuka egiten zien

    Txomin Mujika Latxa (1952) Elgoibar

    Aitak eguerdietan euskaraz irakasten zion etxean zuen liburu batekin. Ez du gogoan liburuaren izena, baina Julen Zabaletaren marrazkiak zituen. Placido Intxaustiren hiztegia ere bazuten etxean. Osaba-izebekin ere euskaraz egiten zuen. Aitak lagunartean hika egiten zuen, baina semeei beti zuka.

  • Mari Karmen Irazu Batzuek hika, beste batzuek zuka

    Mari Karmen Irazu Treku (1949) Lezo

    Aitak hika egiten zion, amak zuka. Errenterian lokutorioan ordua eskatu eta amak ahizpei deitzen zien; haiek bazeukaten telefono bana etxean. Ama ahizpa zaharrena zen. Lehengusu-lehengusinek zuka egin izan diote. Osabak hika egiten zion.

  • Pili Legorburu Anaiekin eta lagunekin hika

    Pili Legorburu Mitxelena (1945) Lezo

    Hika egiten du anaiarekin eta oso lagun direnekin. Gurasoek senideekin hika egiten zuten, baita seme-alabei ere.

  • Lurdes Badiola Hitanoa berreskuratzeko, esaldi batzuk modan jarri

    Lurdes Badiola Aranguren (1960) Pello Legorburu Ibarguren (1956) Antzuola

    Gazteek hitanoa erabil dezaten lanketa handia egin beharko litzatekeela uste du Lurdesek. Hika esaldi batzuk erabiltzeko modak lagundu dezakeela uste du Pellok.

  • Lurdes Badiola Animaliei haserre egiteko hika, erakartzeko zuka

    Lurdes Badiola Aranguren (1960) Pello Legorburu Ibarguren (1956) Antzuola

    Pellok dio animaliei hika egin izan diela beti. Animaliak erakartzeko zuka eta haserre egiteko hika egiten zaiela diote.

  • Lurdes Badiola Hitanoaren, eta bereziki nokaren, galera

    Lurdes Badiola Aranguren (1960) Pello Legorburu Ibarguren (1956) Antzuola

    Beren gurasoen garaian, emakumeek zein gizonek hika egiten zutela diote. Erdara nagusitu izanari egozten dio hitanoaren galera Pellok. Lurdesek uste du gizonek mantendu egin dutela harreman gehiago izan dutelako elkarrekin, emakumeek baino.

  • Lurdes Badiola Hika jarduteko, euskara ondo jakin behar

    Lurdes Badiola Aranguren (1960) Pello Legorburu Ibarguren (1956) Antzuola

    Lurdesen erraina hika ikasten dabil, baina hari ere alabarekin ez dio irtetzen. Hika egiteko, euskara ondo menperatu behar dela dio Pellok; bertsolaritza eredutzat jartzen du.

  • Lurdes Badiola Elizak zuka hobesten zuen

    Lurdes Badiola Aranguren (1960) Pello Legorburu Ibarguren (1956) Antzuola

    Lehen hitanoa baserritarren kontua zela diote, kaletarrek erdaraz egiten zutela gehien bat. Eliza inguruan zuka egitea hobesten zela dio Lurdesek.

  • Lurdes Badiola Seme-alabei hika oso gutxik

    Lurdes Badiola Aranguren (1960) Pello Legorburu Ibarguren (1956) Antzuola

    Lurdesek biei zuka eta Pellok alabei hika egiten diete. Seme-alabei hika oso etxe gutxitan egiten dietela dio Lurdesek.

  • Lurdes Badiola Toka gehiago entzuten da noka baino

    Lurdes Badiola Aranguren (1960) Pello Legorburu Ibarguren (1956) Antzuola

    Antzuolan hika beraiek baino nagusiagoek zein gazteagoek egiten dutela diote, baina gizonezkoek. Neska gazteek ez dutela egiten dio Lurdesek. Pelloren alabek haien artean hika egiten dute, baina ez da joera orokorra. Pellok dio landu beharrekoa dela, aberasgarria delako eta bestela galdu egingo delako.