Hitanoari buruzko pasarteak
-
Hitanoa San Migelen
Jose Manzisidor Iriondo (1913) Amorebieta-Etxano
San Migelen gazteek beti erabili dute toka, baina gurasoei inoiz. Gaur egun ordea, toka eta noka ere erabiltzen da. Abadeari berorika egiten zitzaion. Hitanoa, konfiantza kontua da eta ezin zaio edozeini horrela egin, baina San Migelen normalean "zu" izango balitz bezala erabiltzen da.
-
Boroan hitanoa erabiltzen da
Manu Dudagoitia Mandaluniz (1936) Amorebieta-Etxano
Boroan euskara asko erabiltzen da eta hitanoa egunerokotasunean erabiltzen da, bai toka eta bai noka. Gazte askok hika egiten dute eta ondo dagoela uste du, transmisioa ez eteteko.
-
Soldaduskara joan gaztelania jakin gabe
Iñaki Ibarra Uribeganekoa (1920) Amorebieta-Etxano
Hika asko entzuten da Oromiñon. Euskaraz egin da beti bertan eta soldaduskara joan zenean, ez zekien ia gaztelaniaz eta barre egiten zioten.
-
Zornotzako euskara ezberdinak; hitanoa
Iñaki Intxausti Gallarzagoitia (1917) Amorebieta-Etxano
Zornotzako auzoen artean euskara aldatu egiten da. Hika ez du asko egin Iñakik.
-
Autzaganeko hitanoa
Karmen Dudagoitia Etxebarria (1925) Amorebieta-Etxano
Autzaganen hitanoa erabiltzen da, emakumeen artean ere bai. Hala ere, gizonen artean ohikoagoa da. Gaur egun gazteen artean ez da hikarik entzuten.
-
Berorika eta zuka
Karmen Dudagoitia Etxebarria (1925) Amorebieta-Etxano
Autzaganen beti egin da euskaraz eta ez zekiten gaztelaniaz. Berorika hitz egiteko ohitura zegoen garai batean.
-
Zornotzako gerra aurreko ikastola
Karmen Dudagoitia Etxebarria (1925) Amorebieta-Etxano
Gerra aurretik, Kaitanara joaten zen eskolara. Hamaika urtera arte ibili zen bertan eta gero klase partikularretara joaten hasi zen. Gerraostean eskola utzi zuen. Nahiago zuen neskame bezala joan eskolara joan baino. Zornotzan, gerra aurreko ikastola batean ere ibili zen Karmen eta "escuelas vascas" deitzen zieten. Klaseak euskaraz ziren. Piper egiteko ohitura zegoen, baina berak ez zuen egiten.
-
Hitanoa Zornotzan; berorika
Francisco Abasolo Lazkano (1902) Amorebieta-Etxano
Hitanoaren erabilera Zornotzan. Edozeini ezin zaio egin hika. Amari berorika egiten zion.
-
Hika mutilek bakarrik
Basili Egiguren de la Torre (1909) Igorre
Igorren euskaraz egin izan dute beti. Mutilek egiten zuten hika elkarrekin baina neskek ez, zatarra zela uste zutelako. Umeei ere zuka egiten zieten.
-
Abadeari hika
Amaia Olañeta Aranburu (1962) 101L - DSS2016
Anekdota. Uberako elizara joaten zenean abadeari hika egiten zion Carlosek. Abadea kexatzera joan zen baserrira.
-
Hika ere ikasi zuen Carlosek
Carlos Ruiz Garcés (1942) 101L - DSS2016
Hika ikasi zuen eta apaizari ere hika egiten zion. Orain semeari hika egiten dio, alaba eta emazteari ez.
-
Hika hitz egiteko joera
Joxe Mari Mintegi Aiestaran (1929) Ordizia
Ordiziako kalean erdaraz asko egiten zen. Joseren etxean euskaraz egiten zuten eta gazteenarekin ez beste guztiekin hika. Hika hitz egiteko ohitura handia zuten.
-
Hika-zuka bereizketa hitz egiterakoan
Francisco Gerriko Goikoetxea (1902) Altsasu
Senar-emazteen artean nola hitz egin izan den, hika-zuka bereizketa. Franciscok zein bere emazte Agedak (azken hau, etxarriarra) hitz egiten dute pasarte honetan.
-
Aitak fruta-arbolak txertatzen zituen
Jone Garbiñe Izagirre Telleria (1935) Urretxu
Aitak fruta-arbolak (sagarrak, madariak eta gereziak) txertatzen zituen bera gaztea zela. Hika egiten zien aitak.
-
Hika egiteagatik, zigortuak
Maria Luisa San Sebastian Larraza (1947) Maribel San Sebastian Larraza (1944) Orio
Aitak ez zien uzten etxean elkarren artean hika egiten eta zigortu egiten zituen. Amak amonari berorika egiten zion.
-
Hikaren egoera Oñatin
Oñati
Hitanoaren ezaugarriez ikasi dutena. Oñatin kalean asko ez, baina entzuten da hika. Hala ere, ez denez umetatik ikasten, erabiltzen den hika ez dela zuzena izango uste dute eta batez ere mutilek erabiltzen dute.
-
Neskek hikarik ez; adineko emakumeek bai
Oñati
Neska gazterik ez dute entzun hika, ohikoagoa da mutilen artean. Iratik amama entzun izan du hika ahizpekin, baina berari ez diote transmititu. Enaitzek etxean ez du hikarik entzun.
-
Hika, hizkeraren atala
Oñati
Ez daude ados hitanoa hizkera zakarra dela dioen ustearekin. Hika polita eta berezia iruditzen zaie eta euskalkiaren atal moduan ikusten dute.
-
Toka entzunagoa
Oñati
Hika tokarekin lotu izan dute. Orain eskolan landu dutenez, badakite toka eta noka egin behar dela. Errazagoa egiten zaie toka, entzunagoa delako, baina ohitzea da kontua.
-
Hika gutxi Txantxiku ikastolan
Oñati
Egunerokotasunean ez da hika asko entzuten Txantxiku ikastolan, tarteka hika egiten duen irakasleren bat badago ere. Mutilen artean zertxobait gehiago entzuten da eta batez ere esaldi jakinetan.


