Hika hizketan
-
Hika jarduteko gogoz
Oñati
Eguneroko elkarrizketetan ez dute hika erabiltzen. Hala ere, tarteka sartzen dituzte esaldi solte batzuk. Gustatuko litzaieke hika egiteko beldurra kendu eta normaltasunez hitz egitea.
-
Hikako esaldi solteak
Oñati
Hika esaten dituzten esaldi solteak. Alaine saiatzen da amarekin elkarrizketa osoa hika egiten.
-
Hikako esaldi solteak erabiltzeko ohitura
Oñati
Egunerokotasunean ez dute elkarrizketa osorik hika egite, baina hikako esaldi solteak erabiltzen dituzte. Iñigok "Ze xauk?" eta "Ze habil?" esateko ohitura handia du. Jonek, berriz, esaldiak hika hasteko ohitura duela dio, nahiz eta gero agian hanka sartu edo zukara pasatu.
-
Sagardoa nola egiten den
Jose Bergara Baskaran (1928) Eibar
Sagardoa nola egiten zuten. Prozesua azaltzen du.
-
Txakolina eta ur-sagardoa
Jose Bergara Baskaran (1928) Eibar
Txakolina. Sagardoa egiteko sistemaren oso berdintsua. Hemengo baserrietan txakolina ez zen hainbeste egiten. Gehiago egiten ziren sagardoa ta ur-sagardoa.
-
Sagar klaseak; sagardoa
Jose Bergara Baskaran (1928) Eibar
Sagar klase ugari egon izan da beti. Izenak ematen ditu, bakoitzaren berezitasunak. Sagardoa egiteko sagar egokienak. Lehen egiten zen sagardoa eta orain egiten dena, oso desberdinak.
-
Talo talo txin
IGA-027 Hizlari ezezaguna () Igantzi
-
Auzoko mutikoen "eskopetak" txikitu zituen amak
Miren Uriarte Eizagirre (1934) Oñati
Umeak zirela gertatutako pasadizoa. Auzoko mutikoek erreka ondoko lizar makilei sokak ipini eta "eskopetak" prestatu zituzten, gerra egin behar zutela eta. Mirenen amak makila guztiak txikitu zizkien, ez zuen gerra konturik entzun nahi eta.
-
Dakiten hika apurra euren kontura ikasitakoa
Oñati
Dakiten hika apurra euren kontura ikasitakoa da, eskolan oso gutxi landu dute eta. Esaldi solteak esaten dituzte hika.
-
Sorginak Errotan ipuina
Luisa San Roman Bengoetxea (1905) Altsasu
Errotara doazen sorginei buruzko ipuin bat kontatzen du.
-
Auzoko eta etxeko giroak, udan eta neguan
Extefana Irastorza (1925) Hendaia
Zubernoa auzotegia oso alaia omen zen Extefanaren haurtzaroan. Kalean orgak, idiak, eta zaldi karroak ikusten ziren. Uda aldean, arratsetan, klerona jotzen zuten auzoko mutil gazteek. Mixel Azkubekoa izaten zen hasten lehena, maiz, eta besteek erantzuten zioten, bakoitzak bere etxetik: Agerretik, Dorrondegitik... Neguan, aldiz, etxe barruko giroan kantatzen zen. Extefanaren etxean ohitura handia zuten, bai gurasoek eta bai ahizpek, lanean ari ziren bitartean, kantuan aritzeko.
-
Eskolarako bazkaria: sardina zaharra eta txokolate ontza, arrebarekin erdibana
Imanol Amuriza Sarrionandia (1937) Amorebieta-Etxano
12etatik 12:30era dotrina, egunero, on Luis abadearekin. Arreba eta biak bazkaria hartuta joaten ziren eskolara. Bazkaltzeko sardina zaharra erdibana: egun batean buru aldea eta hurrengoan buztan aldea. Txokolate ontza ere erdibana. Eguerdia errazionamenduko ogiaren bila joaten zen Zornotzara, arreba eskolan utzita, eta sarritan bi ogitxoak berak jaten zituen bidean.
-
Gasteizera erdara ikastera, Eibarrera etortzeko
Mari Carmen Agirre Berezibar (1924) Eibar
Aita Elorrioko baserri batekoa zen eta ile-apaintzaile eta abarketagile ofizioak ikasi zituen. Eibarrera lanera joan behar zuela jakin zutenean lagunek gaztelania ikasi gabe ez joateko esaten zioten, Eibarren gaztelaniaz egiten zela eta. Eta Gasteizko baserri batera joan zen gaztelania ikastera.
-
Eskolako bizipenak
Jexux Aizpurua Barandiaran (1951) Jon Aizpurua Barandiaran (1958) Ataun
Urtebete mojekin egon ostean, eskola nazionaletan hasi zen Jexux, Don Antonio Arteaga Zulueta irakaslearekin. Arbela eta tinta erabiltzen zituzten; denak gela berean egoten ziren, zazpi urtetik hamalaura bitarte. Eklipsea ikusi zutenekoa kontatzen du. Espainiako bandera ateratzen zuten egunero, Cara al Sol kantatuz.
-
Eskolako zigorra eta zereginak
Jexux Aizpurua Barandiaran (1951) Jon Aizpurua Barandiaran (1958) Ataun
Eskolan zigor gogorrak jasotzen zituzten. Egurra ekartzeko txandakatu egiten ziren ikasleak. Aldaketa garaia bizi izan zuten: bizimodu aldaketa, industrializazioa, kanpotarren etorrera...
-
Kanpotik etorritakoen bizimodu gogorra
Jexux Aizpurua Barandiaran (1951) Jon Aizpurua Barandiaran (1958) Ataun
Umeek ezizenak izaten zituzten. Kanpotik etorritakoak miseriatik zetozela kontatzen dute; Ataunera etorri eta zein baldintzatan bizi ziren batzuk azaltzen dute. Anekdotak kontatzen ditu Jexuxek.
-
Sakristauaren enkarguak
Jexux Aizpurua Barandiaran (1951) Jon Aizpurua Barandiaran (1958) Ataun
Jonek eskolan bere anaiek baino askatasun gehixeago izan zuela du gogoan. Kanpoko ume batzuekin oso ondo konpontzen ziren baina beste batzuei burla egiten zieten. Sakristauak enkarguak egitera bidaltzen zituen eta igandetan propina ematen zien. Tartean behin bandera handia ipintzen laguntzen zioten udaletxeko balkoian.
-
Zeruko Argia saltzen mutikotan
Jexux Aizpurua Barandiaran (1951) Jon Aizpurua Barandiaran (1958) Ataun
Ataundar batek Zeruko Argia aldizkariak ekartzen zituen eta akolito ari zirenek saldu egiten zituzten elizako sarreran eta plazan; etxez etxe ere joaten ziren, beti erosten zutenen etxeetara. Herriko kronikak idazten hasi ziren gero beraiek.
-
Jexuxen bertsozaletasunaren jatorria
Jexux Aizpurua Barandiaran (1951) Jon Aizpurua Barandiaran (1958) Ataun
Jexuxek idatzitako bertsoa kantatzen du Jonek. Jexuxek bertso horren gaineko kontakizuna egiten du. Jexux Saturraranen egon zen apaizgai; irakasle euskaltzaleak izan zituen eta bertsotarako grina sortu zitzaion.
-
Joxe Miel Barandiarani omenaldia
Jexux Aizpurua Barandiaran (1951) Jon Aizpurua Barandiaran (1958) Ataun
Joxe Miel Barandiarani omenaldia egin ziotenekoa kontatzen du. Kanpoan ibili eta gero herrira itzuli zenean, askok ez omen zuten ikusi ere egin nahi. Horren bueltan, bertso batzuk idatzi eta Zeruko Argian argitaratu zizkioten. Joxe Mielek liburu bi oparitu zizkion.


