Hika hizketan
-
Eibar, mugimendua zuen herria; azoka garrantzitsua
Emeterio Elkoroberezibar Odriozola (1931) Bergara
Garai batean Eibarkoa zen inguruetako azokarik garrantzitsuena. Ondarroatik egunero arrain freskoa eramaten zuten kamioian eta 6-7 emakumek saltzen zuten plazan. Industriak indarra zuen Eibarren eta inguruetako jendea hara joaten zen lanera. Eibarren baserri txikiak eta lur aldapatsuak zeudenez, bertakoek ez zeukaten baratzetik bizitzerik. Kanpoko jende ugari joaten zen plazara saltzera. Kortezubi inguruko baserritarrak Eibarren ostatu hartuta egoten ziren tomate sasoian, denboraldia bukatu arte.
-
Negutegiaren abantailak eta alde txarrak
Emeterio Elkoroberezibar Odriozola (1931) Bergara
Negutegiak aurrerapen handia izan ziren. Jendeak uste du epelak direla, baina ez da hala. Han barruan ere izotza egiten du neguan. Euri eta haize hotzetik babesteko dira onak. Horrez gain, barruan euririk ez duenez egiten, lurra beti dago prest lanerako. Alde txarrak ere baditu, ordea: zomorroak eta bakteriak gehiago ugaltzen dira barruan.
-
Lurra azidotzea; zergatia eta konponbideak
Emeterio Elkoroberezibar Odriozola (1931) Bergara
Esaten dute negutegiko lurra azidotu egiten dela. Kanpoan ere gauza bera gertatzen da, lur berean barazki bera ereiten baduzu urtero. Kanpoan sasoiaren arabera ereiten duzu barazkia; negutegian, berriz, urte osoan erein dezakezu. Beti lur berean ereinez gero, azkenean barazkia ez da egiten. Ongarria botata, lurra aberastu daitekeela dio, baina bere ustez azkenerako gaixoak sortzen dira. Hori konpontzeko, lurra desinfektatu behar da. Ur baporea lur azpira sartuta egin zuen desinfektatzea bere lagun batek. Beste aukera: negutegia lekuz aldatu eta lur hari arnasa hartzen utzi.
-
Lurra lantzeko idiak eta zaldia
Emeterio Elkoroberezibar Odriozola (1931) Bergara
Idi onak izaten zituzten etxean, lurra goldatzeko. Zaldia azkarragoa izaten zen eta area edo tresna txikientzako zaldia erabiltzen zuten. Idiak motelago ibiltzen ziren eta, gainera, lurra zapaltzen zuten.
-
Barazkiak eta zerealak txandakatuta
Emeterio Elkoroberezibar Odriozola (1931) Bergara
Ortuan barazkiak txandaka landatzen zituzten, ez beti landare bera leku berean. Lau urteko zikloak. Hori egiteko, lur-sail handiak behar dira. Lur-sailen banaketa egokia zein izango litzatekeen. Zerealek lurra elikatzen dute; artoak, esaterako, nitrogenoa ematen dio lurrari.
-
Umetan Antzuolara; gerra sasoian Heredian
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara
Aita bergararra zuen eta ama Antzuolakoa. Bera Bergaran jaio zen, baina 3 urte zituela, Antzuolara joan ziren, amandrearen etxera, aitak lan-kontuengatik denbora asko kanpoan pasatzen zuelako. Gerraren hasierak Heredian (Araba) harrapatu zuen.
-
Maristekin, marianistekin eta dominikoekin eskolan
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara
Eskolan Antzuolan ibili zen, maristetan. Gero, Bergaran, lehenengo marianistekin ibili zen eta batxilerra seminarioan amaitu zuen dominikoekin. Ordena bakoitzeko irakasleen inguruko kontuak.
-
Eskola guztiak gaztelaniaz jaso zituen
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara
Hiru urterekin hasi zen eskolan Antzuolan maistra batekin. Gero, lau urterekin, maristekin. Gerra sasoian erre egin zuten komentua eta, horregatik, gerra ostean Bergaran jarraitu zituen ikasketak. Eskola guztiak gaztelaniaz jaso izan dituela dio, bai Antzuolan eta bai Bergaran. Hala ere, dotrina euskaraz. Garai hartan ba omen zen ikastola bat ere San Pedro kalean, Bergaran.
-
Antzuolako Batzokia; kalean euskaraz, eskolan gaztelaniaz
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara
Bere aitona Antzuolako lehenengo alkate nazionalista izan zen. Antzuolako Batzokia. Txikia izan arren, jende asko biltzen zen, antzerkia ikusteko. Kalean denek euskaraz egin arren, eskolak gaztelaniaz izaten ziren. Maistrak dotrina bakarrik ematen zien euskaraz. Maistraren senarra, Ramirez, postari moduan etorri zen Arabatik.
-
Meza-laguntzaile Antzuolan eta Bergaran
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara
Meza-laguntzaile moduan ibili zen mutikotan Antzuolan. Hiru pezeta ordaintzen zizkieten hilean. Gero, Bergaran, bost urtez lagundu zion osabari, goizeko seietako mezan. Garai hartan, auzoetako abadeak ere kontatuz gero, 25 abade inguru egongo zirela Bergaran dio. Antzuolan bost zeuden. Uzarragako parrokia, Antzuolako zaharrena, ezaguna izan da.
-
Elizako "langileak": abadeak, meza-laguntzaileak, sakristaua...
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara
Meza-laguntzaile lanak Antzuolan: meza nagusia, bezperak, bederatziurrenak... Ordu asko sartzen zituzten. Parrokian hiru abade, hiru meza-laguntzaile eta sakristaua egoten ziren. Bergaran bi meza-laguntzaile, sakristaua, beata eta zazpi abade zeuden parrokian.
-
Hegazkin italiar bat jausi zen Antzuolan
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara
Gerra sasoian hegazkin italiar bat erori zen Antzuolan. Anjel ordurako Antzuolan zegoen, Herediatik bueltatuta. 1937a izango zela dio. Hegazkinaren pieza bat gordeta eduki zuen. Italiar asko ibili zen Antzuolan, konpainia bat bertan egon zelako.
-
Bergaran herri eskolan, marianistetan eta dominikoetan
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara
Hamar urte betetzeko zegoela itzuli zen Bergarara. Lehenengo, herriko eskolan ibili zen urtebetez. Gero marianistekin eta dominikoekin ibili zen. Batxilerra egitera dominikoengana joan zen bera, baina beste batzuk San Viatorrera joan ziren. Bi urtez-edo egon ziren San Viatorrekoak Bergaran.
-
16 urterekin “Banco de Vizcaya”ra lanera
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara
16 urterekin “Banco de Vizcaya”n hasi zen lanean. Bergaran sei hilabete egin zituen eta gero Soraluzen egon zen 24 urte ingurura arte. 300 pezeta irabazten zituen hasieran. 16 urterako mutil eginak zirela dio.
-
16 urterekin Bergarako futbol taldean
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara
16 urterekin Bergarako futbol taldean jokatzen zuen. Lehenengo aldiz jokatu zuenean, botei guata ipini behar izan omen zien puntan, handiegi zituelako. Oñatiko Aloñamendi taldean jokatzen zuen jokalari bat aipatzen du.
-
Soraluzen 4.000 langile eta hiru banketxe 1944an
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara
Anjel bankuan lanean hasi zenean, 1944an, dirua eskuan gutxi erabiltzen zen, baina soldatak ordaintzeko bai. Garai hartan Soraluzeko lantegietan 4.000 pertsona inguruk lan egiten zuten. Antzuolatik trena beteta joaten zen eta Bergaratik ere jende asko. Osintxun orduan ez zegoen lantegirik ia eta Bergaran ehungintzakoak bakarrik. Hiru banketxe zeuden Soraluzen: "Banco de Vizcaya", "Banco Guipuzcoano" eta "Banco San Sebastián". Aurrezki kutxa modukoa Aldundiak eramaten zuen.
-
Miloiak maletan hartuta, trenean lasai
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara
Soraluzen 1944an 4.000 langile inguru zeudenez, diru asko mugitzen zuten bankuan. Donostiara joan-etorria egin izan zuen diru bila trenez eta batzuetan bi miloi edo gehiago ekartzen zituen maletan, lasai asko. Urtean 30 bat aldiz joaten zen. Banketxean hiru langile eta zuzendaria egoten ziren.
-
Langile arruntarentzat oso zaila dirua aurreztea
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara
Berak bankuan lan egin zuen sasoian, bazegoen dirua aurrezten zuen jendea, baina ez asko. Komertzioren bat edo zerbait zuen jendea izaten zen. Langile arruntarentzat oso zaila zen aurreztea. Gainera, normalean seme-alaba asko izaten zituzten etxean mantentzeko.
-
Etxeen errenta soldataren araberakoa
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara
Garai batean etxeen errenta bost ogerleko ordaintzen zela dio. Beraiek, 1938an etorri zirenean, 300 pezeta ordaintzen zuten. Irabazi ere halaxe egiten zen. Berak 300 pezeta irabazten zituen 16 urterekin, bankuan hasi zenean, eta 1953an, hango lana utzi zuenean, 1.200. Handik urte batzuetara Comesa lantegian sartu zenean zenbat irabazten zuen.
-
Soraluzeko Gallastegi lantegiak bizikleta ematen zien langileei
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara
Garai batean jende asko joaten zen bizikletaz lanera. Soraluzeko Gallastegi lantegian bizikletak egiten zituzten eta langile berriren bat hasten zenean, bizikleta ematen zioten. Gero, haren balioa soldatatik kendu. Bizikleta ez zuten denek edukitzen.


