Hitanoari buruzko pasarteak

  • Esther Learreta Amak egiten zion hika, aitak ez

    Esther Learreta Errarte (1966) Arrasate

    San Andres auzoko Miravalles baserrian jaio zen Esther. Txikitatik entzun du etxean hitanoa. Koxkortzen joan ahala, berari ere hitanoz egiten zion amak. Aitak, ez. Gaztetan ez zuten hika erabiltzen, helduen zerbait zela uste zutelako. Euskaltegian lan egiten du eta lankide bakarrarekin erabiltzen du hika.

  • Esther Learreta Hitanoa norekin erabili

    Esther Learreta Errarte (1966) Arrasate

    Gaur egun, pertsona oso konkretu batzuekin aritzen da hikaz, gehienak emakumeak. Batzuetan, konfiantza asko izan arren, pertsona horrekin ez dute hitanoa erabiltzen. Behin, irakasle bat harritu egin zen, amak koinatekin hika egiten zuela kontatu zuenean.

  • Esther Learreta Alabek amari hika egitea?

    Esther Learreta Errarte (1966) Junkal Perez Lizarralde (1967) Arrasate

    Gaztetan, amarekin joaten zen etxez-etxe barazkiak saltzera, eta atentzioa deitzen zion baserri bateko alabek haien amari hika egiten ziotelako. Arraroa egiten zaio gaur egun ere, baina Juncali ez.

  • Esther Learreta Noka eta toka ez da ondo erabiltzen

    Esther Learreta Errarte (1966) Junkal Perez Lizarralde (1967) Arrasate

    Hitanoz hitz egitearen inguruan entzun dituzten iritziez hitz egiten dute. Jende askok ez daki noka eta toka ezberdintzen. Gizonezkoei gehiago entzuten zaio hitanoz.

  • Esther Learreta Euskara gutxi entzuten da Arrasaten

    Esther Learreta Errarte (1966) Junkal Perez Lizarralde (1967) Arrasate

    Oso gazte gutxik erabiltzen dute hitanoa eta euskararen erabileraren arazoarekin lotuta dago.

  • Esther Learreta Etxean ez diete seme-alabei hika transmititu

    Esther Learreta Errarte (1966) Arrasate

    Etxean ez diete seme-alabei hika transmititu baina ez dakite oso ongi zergatik.

  • Esther Learreta Arrasateko euskalkia ezin ulertu Legazpian

    Esther Learreta Errarte (1966) Junkal Perez Lizarralde (1967) Arrasate

    Alaberi batzuetan hika egiten diete, baina ez da zerbait naturala. Biek ikastolan ikasi dute. Hasiera batean, irakasle gehienak ez ziren herrikoak. Euskara batuari garrantzi handiagoa ematen zitzaion. Juncalek gogoratzen du, umetan Legazpira joaten zenean, bertako haurrek ez ziotela ulertzen, euskalkian hitz egiten zuelako.

  • Esther Learreta Senarrarekin ez du inoiz hitanoz hitz egiten

    Esther Learreta Errarte (1966) Arrasate

    Senarrak hika egiten du baina bikoteak ez du inoiz hika egiten elkarrekin.

  • Esther Learreta Gizonezkoek hitanoz emakumeak baino gehiago

    Esther Learreta Errarte (1966) Junkal Perez Lizarralde (1967) Arrasate

    Emakumeen artean hika gutxiago egiten da eta horren arrazoiak zeintzuk izan daitezkeen pentsatzen dute. Garai batean, sozialitzatzeko modua ezberdina zen, eta emakumeak etxe barruan gehiago harremantzen ziren. Frankismo garaian, emakumeek gaztelania gehiago erabiltzen zuten eta hori ere izan daiteke hitanoaren galeraren arrazoi bat.

  • Esther Learreta Emakumeak beti kritikatuak izan dira

    Esther Learreta Errarte (1966) Arrasate

    Emakumeak beti formak mantendu behar izan ditu eta kritikatuagoa zen beti. Emakumeak galtzak jazten hasi zirenean, kritika asko jaso zituzten. Gaur egun, bikote gazteen artean kontrol gehiago dagoela esaten da.

  • Esther Learreta Hitanoa erabilera faltagatik galtzen da

    Esther Learreta Errarte (1966) Junkal Perez Lizarralde (1967) Arrasate

    Hitanoa sustatzeko ikastaroak egiten badira baina gero ez bada erabiltzen, alperrikakoa da. Berdina pasatzen da euskararen erabilerarekin.

  • Esther Learreta Aditz formalen eta hizkeran arteko ezberdintasuna

    Esther Learreta Errarte (1966) Junkal Perez Lizarralde (1967) Arrasate

    Aditz tauletan agertzen dena eta hitz egiteko modua oso ezberdina da.

  • Xabier Elkorobarrutia Hika mutilekin bakarrik egin izan du

    Xabier Elkorobarrutia Letona (1966) Arrasate

    Nahiz eta gurasoak haien artean eta semeekin zuka egin, etxean beti entzun du zuka egiten amonari eta osabei. Osabek beti hika egiten zieten. Gaztetan, mutilekin hika egiten hasi zen, baina neskekin ez. Gaur egun, jende gutxiagorekin egiten du euskalkiko hika. Hika batua gehiago erabiltzen du, gehienbat lantokian.

  • Xabier Elkorobarrutia Lantokian, hika batua erabiltzen du

    Xabier Elkorobarrutia Letona (1966) Arrasate

    Xabier irakaslea da, eta lankideekin euskara batuan hitz egiten du gehienbat. Hitanoz hitz egiten badu, batuan edo bere lankideen euskalkian egiteko joera dauka.

  • Igor Herrarte Lagunekin hitanoz egiten noiz hasi ziren

    Igor Herrarte Letona (1978) Arrasate

    Xabierri gurasoek eta ia familia osoak beti egin diote hika. Umetan, lagunen artean ez zuten hika egiten, nahiz eta jakin. Inguruko herri txikietako ikasleak haiekin eskolara joaten hasi zirenean, eta haiek hika egiten zutela ikustean konturatu zen Xabier beraiek ere bazekitela hika eta horrela komunikatzeko aukera zutela. Gaur egun, 20 bat pertsonekin egiten du hika Arrasaten. Lantokian ere egiten dute.

  • Igor Herrarte Seme-alabei hika egiten die

    Igor Herrarte Letona (1978) Arrasate

    Alabari hika egiten dio, baina horrez gain mutilekin bakarrik egiten du hika. Arrebak ez du inoiz hika egin, baina badaki.Alabari hasieran ez zion hika egiten, baina seme txikiari bai. Emazteak esanda hasi zen alabari ere hitanoz hitz egiten. Ez zaio kostatzen txip-a aldatzea.

  • Igor Herrarte Hitanoa gizonek gehiago erabiltzen dute

    Igor Herrarte Letona (1978) Arrasate

    Ohitura faltagatik ez die emakumeei hika egiten. Emakumeei ez die inoiz entzuten hitanoz hitz egiten, baina ziur dago egon badaudela. Aurreko belaunaldikoen artean ere, gizonezkoek hitanoa gehiago erabili izan dutela uste du.

  • Xabier Elkorobarrutia Lehengusuen artean betidanik hika

    Xabier Elkorobarrutia Letona (1966) Igor Herrarte Letona (1978) Arrasate

    Lehengusuak dira eta betidanik hitz egin dute hikaz beraien artean. Lehengusinarekin eta arrebarekin ez, ordea.

  • Igor Herrarte Hitanoz lagun taldean

    Igor Herrarte Letona (1978) Arrasate

    Xabier musika-talde baten dabil eta hainbatekin hitanoz egiten du.

  • Xabier Elkorobarrutia Hika egiteagatik burlak jaso

    Xabier Elkorobarrutia Letona (1966) Igor Herrarte Letona (1978) Arrasate

    Xabierrek ez du entzun inoiz hikaren inguruko iritzi txarrik, baina gurasoek gaztetan bai. Igorren kasuan, hamalau bat urte zituenean, mutil batzuek burla egiten zioten hitaniz hitz egiteagatik. Gaur egun, oso zaila da hika hitz egiten duen jendea topatzea kaleetatik.