Hika hizketan
-
Zubikoako landareen barietateak estimuan; haziak kanpotik
Emeterio Elkoroberezibar Odriozola (1931) Bergara
Jendea kalitate bila joaten zen beraiengana landarea erostera. Hazia kanpotik ekartzen zuten, Frantziatik, Italiatik, Holandatik... Gerraostean zaila zen aduanan ezer pasatzea eta kontrabandoan ibiltzen ziren, ezkutuan. Iparraldean senideak zituzten eta haien bitartez lortzen zituzten kontaktuak.
-
Hazien garrantzia
Emeterio Elkoroberezibar Odriozola (1931) Bergara
Kanpotik ekartzen zituzten landare haziak. Han ere denetarik zegoen, baina hazi batzuk hemengo lur eta klimarako aproposak ziren. Etxeko haziarekin landareak ateratzea ez zen hain erraza, jakin egin behar. Gerora asko ikasi ei du. Orduko hazi-etxe inportanteenak: Vilmorin eta Clause. Gaur egun Espainian delegazioa daukatela dio, baina garai batean ez zegoen halakorik.
-
Eibar, mugimendua zuen herria; azoka garrantzitsua
Emeterio Elkoroberezibar Odriozola (1931) Bergara
Garai batean Eibarkoa zen inguruetako azokarik garrantzitsuena. Ondarroatik egunero arrain freskoa eramaten zuten kamioian eta 6-7 emakumek saltzen zuten plazan. Industriak indarra zuen Eibarren eta inguruetako jendea hara joaten zen lanera. Eibarren baserri txikiak eta lur aldapatsuak zeudenez, bertakoek ez zeukaten baratzetik bizitzerik. Kanpoko jende ugari joaten zen plazara saltzera. Kortezubi inguruko baserritarrak Eibarren ostatu hartuta egoten ziren tomate sasoian, denboraldia bukatu arte.
-
Negutegiaren abantailak eta alde txarrak
Emeterio Elkoroberezibar Odriozola (1931) Bergara
Negutegiak aurrerapen handia izan ziren. Jendeak uste du epelak direla, baina ez da hala. Han barruan ere izotza egiten du neguan. Euri eta haize hotzetik babesteko dira onak. Horrez gain, barruan euririk ez duenez egiten, lurra beti dago prest lanerako. Alde txarrak ere baditu, ordea: zomorroak eta bakteriak gehiago ugaltzen dira barruan.
-
Lurra azidotzea; zergatia eta konponbideak
Emeterio Elkoroberezibar Odriozola (1931) Bergara
Esaten dute negutegiko lurra azidotu egiten dela. Kanpoan ere gauza bera gertatzen da, lur berean barazki bera ereiten baduzu urtero. Kanpoan sasoiaren arabera ereiten duzu barazkia; negutegian, berriz, urte osoan erein dezakezu. Beti lur berean ereinez gero, azkenean barazkia ez da egiten. Ongarria botata, lurra aberastu daitekeela dio, baina bere ustez azkenerako gaixoak sortzen dira. Hori konpontzeko, lurra desinfektatu behar da. Ur baporea lur azpira sartuta egin zuen desinfektatzea bere lagun batek. Beste aukera: negutegia lekuz aldatu eta lur hari arnasa hartzen utzi.
-
Lurra lantzeko idiak eta zaldia
Emeterio Elkoroberezibar Odriozola (1931) Bergara
Idi onak izaten zituzten etxean, lurra goldatzeko. Zaldia azkarragoa izaten zen eta area edo tresna txikientzako zaldia erabiltzen zuten. Idiak motelago ibiltzen ziren eta, gainera, lurra zapaltzen zuten.
-
Barazkiak eta zerealak txandakatuta
Emeterio Elkoroberezibar Odriozola (1931) Bergara
Ortuan barazkiak txandaka landatzen zituzten, ez beti landare bera leku berean. Lau urteko zikloak. Hori egiteko, lur-sail handiak behar dira. Lur-sailen banaketa egokia zein izango litzatekeen. Zerealek lurra elikatzen dute; artoak, esaterako, nitrogenoa ematen dio lurrari.
-
Umetan Antzuolara; gerra sasoian Heredian
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara
Aita bergararra zuen eta ama Antzuolakoa. Bera Bergaran jaio zen, baina 3 urte zituela, Antzuolara joan ziren, amandrearen etxera, aitak lan-kontuengatik denbora asko kanpoan pasatzen zuelako. Gerraren hasierak Heredian (Araba) harrapatu zuen.
-
Maristekin, marianistekin eta dominikoekin eskolan
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara
Eskolan Antzuolan ibili zen, maristetan. Gero, Bergaran, lehenengo marianistekin ibili zen eta batxilerra seminarioan amaitu zuen dominikoekin. Ordena bakoitzeko irakasleen inguruko kontuak.
-
Eskola guztiak gaztelaniaz jaso zituen
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara
Hiru urterekin hasi zen eskolan Antzuolan maistra batekin. Gero, lau urterekin, maristekin. Gerra sasoian erre egin zuten komentua eta, horregatik, gerra ostean Bergaran jarraitu zituen ikasketak. Eskola guztiak gaztelaniaz jaso izan dituela dio, bai Antzuolan eta bai Bergaran. Hala ere, doktrina euskaraz. Garai hartan ba omen zen ikastola bat ere San Pedro kalean, Bergaran.
-
Antzuolako Batzokia; kalean euskaraz, eskolan gaztelaniaz
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara
Bere aitona Antzuolako lehenengo alkate nazionalista izan zen. Antzuolako Batzokia. Txikia izan arren, jende asko biltzen zen, antzerkia ikusteko. Kalean denek euskaraz egin arren, eskolak gaztelaniaz izaten ziren. Maistrak doktrina bakarrik ematen zien euskaraz. Maistraren senarra, Ramirez, postari moduan etorri zen Arabatik.
-
Meza-laguntzaile Antzuolan eta Bergaran
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara
Meza-laguntzaile moduan ibili zen mutikotan Antzuolan. Hiru pezeta ordaintzen zizkieten hilean. Gero, Bergaran, bost urtez lagundu zion osabari, goizeko seietako mezan. Garai hartan, auzoetako abadeak ere kontatuz gero, 25 abade inguru egongo zirela Bergaran dio. Antzuolan bost zeuden. Uzarragako parrokia, Antzuolako zaharrena, ezaguna izan da.
-
Elizako "langileak": abadeak, meza-laguntzaileak, sakristaua...
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara
Meza-laguntzaile lanak Antzuolan: meza nagusia, bezperak, bederatziurrenak... Ordu asko sartzen zituzten. Parrokian hiru abade, hiru meza-laguntzaile eta sakristaua egoten ziren. Bergaran bi meza-laguntzaile, sakristaua, beata eta zazpi abade zeuden parrokian.
-
Aitak Argentinatik ekarritako urrezko kazola
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara
Aita Argentinan egona zen, Buenos Aires ondoan. 1914 inguruan urrezko kazola bat erosi ei zuen 25.000 pezeta inguru ordainduta, anaiari oparitzeko. Kazola hura, osaba abadea hil zenean, elizaren esku geratu zen.
-
Hegazkin italiar bat jausi zen Antzuolan
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara
Gerra sasoian hegazkin italiar bat erori zen Antzuolan. Anjel ordurako Antzuolan zegoen, Herediatik bueltatuta. 1937a izango zela dio. Hegazkinaren pieza bat gordeta eduki zuen. Italiar asko ibili zen Antzuolan, konpainia bat bertan egon zelako.
-
Bergaran herri eskolan, marianistetan eta dominikoetan
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara
Hamar urte betetzeko zegoela itzuli zen Bergarara. Lehenengo, herriko eskolan ibili zen urtebetez. Gero marianistekin eta dominikoekin ibili zen. Batxilerra egitera dominikoengana joan zen bera, baina beste batzuk San Viatorrera joan ziren. Bi urtez-edo egon ziren San Viatorrekoak Bergaran.
-
16 urterekin “Banco de Vizcaya”ra lanera
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara
16 urterekin “Banco de Vizcaya”n hasi zen lanean. Bergaran sei hilabete egin zituen eta gero Soraluzen egon zen 24 urte ingurura arte. 300 pezeta irabazten zituen hasieran. 16 urterako mutil eginak zirela dio.
-
16 urterekin Bergarako futbol taldean
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara
16 urterekin Bergarako futbol taldean jokatzen zuen. Lehenengo aldiz jokatu zuenean, botei guata ipini behar izan omen zien puntan, handiegi zituelako. Oñatiko Aloñamendi taldean jokatzen zuen jokalari bat aipatzen du.
-
Soraluzen 4.000 langile eta hiru banketxe 1944an
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara
Anjel bankuan lanean hasi zenean, 1944an, dirua eskuan gutxi erabiltzen zen, baina soldatak ordaintzeko bai. Garai hartan Soraluzeko lantegietan 4.000 pertsona inguruk lan egiten zuten. Antzuolatik trena beteta joaten zen eta Bergaratik ere jende asko. Osintxun orduan ez zegoen lantegirik ia eta Bergaran ehungintzakoak bakarrik. Hiru banketxe zeuden Soraluzen: "Banco de Vizcaya", "Banco Guipuzcoano" eta "Banco San Sebastián". Aurrezki kutxa modukoa Aldundiak eramaten zuen.
-
Miloiak maletan hartuta, trenean lasai
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara
Soraluzen 1944an 4.000 langile inguru zeudenez, diru asko mugitzen zuten bankuan. Donostiara joan-etorria egin izan zuen diru bila trenez eta batzuetan bi miloi edo gehiago ekartzen zituen maletan, lasai asko. Urtean 30 bat aldiz joaten zen. Banketxean hiru langile eta zuzendaria egoten ziren.