Hitanoari buruzko pasarteak
-
Euskara gutxi entzuten da Arrasaten
Esther Learreta Errarte (1966) Junkal Perez Lizarralde (1967) Arrasate
Oso gazte gutxik erabiltzen dute hitanoa eta euskararen erabileraren arazoarekin lotuta dago.
-
Etxean ez diete seme-alabei hika transmititu
Esther Learreta Errarte (1966) Arrasate
Etxean ez diete seme-alabei hika transmititu baina ez dakite oso ongi zergatik.
-
Arrasateko euskalkia ezin ulertu Legazpian
Esther Learreta Errarte (1966) Junkal Perez Lizarralde (1967) Arrasate
Alaberi batzuetan hika egiten diete, baina ez da zerbait naturala. Biek ikastolan ikasi dute. Hasiera batean, irakasle gehienak ez ziren herrikoak. Euskara batuari garrantzi handiagoa ematen zitzaion. Juncalek gogoratzen du, umetan Legazpira joaten zenean, bertako haurrek ez ziotela ulertzen, euskalkian hitz egiten zuelako.
-
Senarrarekin ez du inoiz hitanoz hitz egiten
Esther Learreta Errarte (1966) Arrasate
Senarrak hika egiten du baina bikoteak ez du inoiz hika egiten elkarrekin.
-
Gizonezkoek hitanoz emakumeak baino gehiago
Esther Learreta Errarte (1966) Junkal Perez Lizarralde (1967) Arrasate
Emakumeen artean hika gutxiago egiten da eta horren arrazoiak zeintzuk izan daitezkeen pentsatzen dute. Garai batean, sozialitzatzeko modua ezberdina zen, eta emakumeak etxe barruan gehiago harremantzen ziren. Frankismo garaian, emakumeek gaztelania gehiago erabiltzen zuten eta hori ere izan daiteke hitanoaren galeraren arrazoi bat.
-
Emakumeak beti kritikatuak izan dira
Esther Learreta Errarte (1966) Arrasate
Emakumeak beti formak mantendu behar izan ditu eta kritikatuagoa zen beti. Emakumeak galtzak jazten hasi zirenean, kritika asko jaso zituzten. Gaur egun, bikote gazteen artean kontrol gehiago dagoela esaten da.
-
Hitanoa erabilera faltagatik galtzen da
Esther Learreta Errarte (1966) Junkal Perez Lizarralde (1967) Arrasate
Hitanoa sustatzeko ikastaroak egiten badira baina gero ez bada erabiltzen, alperrikakoa da. Berdina pasatzen da euskararen erabilerarekin.
-
Aditz formalen eta hizkeran arteko ezberdintasuna
Esther Learreta Errarte (1966) Junkal Perez Lizarralde (1967) Arrasate
Aditz tauletan agertzen dena eta hitz egiteko modua oso ezberdina da.
-
Hika mutilekin bakarrik egin izan du
Xabier Elkorobarrutia Letona (1966) Arrasate
Nahiz eta gurasoak haien artean eta semeekin zuka egin, etxean beti entzun du zuka egiten amonari eta osabei. Osabek beti hika egiten zieten. Gaztetan, mutilekin hika egiten hasi zen, baina neskekin ez. Gaur egun, jende gutxiagorekin egiten du euskalkiko hika. Hika batua gehiago erabiltzen du, gehienbat lantokian.
-
Lantokian, hika batua erabiltzen du
Xabier Elkorobarrutia Letona (1966) Arrasate
Xabier irakaslea da, eta lankideekin euskara batuan hitz egiten du gehienbat. Hitanoz hitz egiten badu, batuan edo bere lankideen euskalkian egiteko joera dauka.
-
Lagunekin hitanoz egiten noiz hasi ziren
Igor Herrarte Letona (1978) Arrasate
Xabierri gurasoek eta ia familia osoak beti egin diote hika. Umetan, lagunen artean ez zuten hika egiten, nahiz eta jakin. Inguruko herri txikietako ikasleak haiekin eskolara joaten hasi zirenean, eta haiek hika egiten zutela ikustean konturatu zen Xabier beraiek ere bazekitela hika eta horrela komunikatzeko aukera zutela. Gaur egun, 20 bat pertsonekin egiten du hika Arrasaten. Lantokian ere egiten dute.
-
Seme-alabei hika egiten die
Igor Herrarte Letona (1978) Arrasate
Alabari hika egiten dio, baina horrez gain mutilekin bakarrik egiten du hika. Arrebak ez du inoiz hika egin, baina badaki.Alabari hasieran ez zion hika egiten, baina seme txikiari bai. Emazteak esanda hasi zen alabari ere hitanoz hitz egiten. Ez zaio kostatzen txip-a aldatzea.
-
Hitanoa gizonek gehiago erabiltzen dute
Igor Herrarte Letona (1978) Arrasate
Ohitura faltagatik ez die emakumeei hika egiten. Emakumeei ez die inoiz entzuten hitanoz hitz egiten, baina ziur dago egon badaudela. Aurreko belaunaldikoen artean ere, gizonezkoek hitanoa gehiago erabili izan dutela uste du.
-
Lehengusuen artean betidanik hika
Xabier Elkorobarrutia Letona (1966) Igor Herrarte Letona (1978) Arrasate
Lehengusuak dira eta betidanik hitz egin dute hikaz beraien artean. Lehengusinarekin eta arrebarekin ez, ordea.
-
Hitanoz lagun taldean
Igor Herrarte Letona (1978) Arrasate
Xabier musika-talde baten dabil eta hainbatekin hitanoz egiten du.
-
Hika egiteagatik burlak jaso
Xabier Elkorobarrutia Letona (1966) Igor Herrarte Letona (1978) Arrasate
Xabierrek ez du entzun inoiz hikaren inguruko iritzi txarrik, baina gurasoek gaztetan bai. Igorren kasuan, hamalau bat urte zituenean, mutil batzuek burla egiten zioten hitaniz hitz egiteagatik. Gaur egun, oso zaila da hika hitz egiten duen jendea topatzea kaleetatik.
-
Arrasateko hika hiztunaren perfila
Xabier Elkorobarrutia Letona (1966) Igor Herrarte Letona (1978) Arrasate
Arrasateko hika hiztunaren perfila: gizonezkoak, helduak eta gehienbat baserri jatorrikoak.
-
Hizkuntzaren txip-a aldatzea batzuetan zaila da
Xabier Elkorobarrutia Letona (1966) Igor Herrarte Letona (1978) Arrasate
Xabierren emaztea, hikako ikastaroan ibili da, baina berari zaila egiten zaio 20 urtez zuka ibili ondoren, hikara aldatzea.
-
Arrasaten hitanoa bultzatzea ez da lehentasun bat
Xabier Elkorobarrutia Letona (1966) Igor Herrarte Letona (1978) Arrasate
Euskaraz bizitzeko aukera duen norbaitentzat edo gizarte batentzat, erronka bat izan daiteke hitanoa bultzatzea. Baina euskararen egoera txarra den lekuetan, ez. Errezagoa da gaztelaniaz bizitzea, inguruak hori errazten duelako. Errezagoa da Oñatira joan eta hango norbaitekin hika egitea, Arrasaten egitea baino.
-
Hitanoaren inguruko arauak
Xabier Elkorobarrutia Letona (1966) Igor Herrarte Letona (1978) Arrasate
Hitanoaren inguruan dauden idatzi gabeko arauak errespetatzeari buruz hitz egiten dute. Momentu zehatzetan, eta ikasteko bada, ondo ikusten dute. Xabierri behin ikasle batek hika egin zion galdera bat, eta honek hika erantzun. Ikasleak ez zion Xabierri ulertu, eta kontestu horretan adibidez, ez du ikusten hika erabili behar denik, agian beste batzuei ere kostatu egingo zaielako ulertzea. Baina, ulertzen du ere arauetatik kanpo erabili egin behar dela, oso jende gutxik duelako aukera hikaz hitz egiteko familia barruan.


