Hitanoari buruzko pasarteak
-
Euskararen erabileraren inguruko azalpenak: hika, zuka, berori
Donato Ibarguren Unanue (1920) Bergara
Berorika zeintzuei egiten zitzaien: abadeei, medikuei, albaitariei, tituludun guztiei. Aitaren eta tituludun baten arteko ipuina. Zuka. Euskal gaiztoa. Hika noiz eta norekin egiten zuten. Berak etxekoekin zelan hitz egiten zuen: anaia eta arreba zaharrenari zuka, besteei hika. Gurasoei beti zuka, eta beraiek umeei hika.
-
Hika; zuka; berorika
Javier Linazisoro Lazpiur (1927) Bergara
Hika egiten noiz hasi ziren, zelan ikasi zuten. Emakumeen artean zuka erabiltzen zen batez ere. Berorika.
-
Gurasoei berorika
Evaristo Garciarena Uzkudun (1923) Maria Angeles Olaetxea Saizar (1930) Berastegi
Evaristok anai-arrebekin hika hitz egin izan du, baina Maria Angelesek ez. Evaristok gurasoei berorika hitz egiteko ohitura zuen. Apaizari, medikuari eta maisuei egiten zitzaien berorika. Senar-emazteek elkarrekin zuka egiten zuten normalean. Emakumeen arteko hitanoa nahiko galduta dagoela herrian dirudi.
-
Etxean, beti zuka
Inaxi Altuna Etxeberria (1941) Donostia
Beti zuka, etxean. Gurasoek senideekin hika. Apaizari berorika. Lagunen artean erdaraz egiten zuten asko.
-
Hika, zuka eta berorika
Paskual Uribe Jaio (1926) Durango
Hika berbeta ez du gustuko Paskualek. Lehenago hika berba egitea astakeria zela uste omen zuten. Abadeari eskuan muin eman eta berorika zuzentzen zitzaien.
-
Etxean eta lagunartean hika
Benigna Sarasketa Maiztegi (1922) Eibar
Amarekin, anaiekin eta baita lagunartean ere euskaraz eta hika hitz egiten zuen. Neskek erdararako joera handiagoa zuten.
-
Nagusiei eta emakumeei, beti "zuka"
Ramon Zabala Arruabarrena (1929) Elgeta
Lagunen artean "hika" egiten zen, baina nagusiei eta emakumeei beti "zuka". Hamar bat urte nagusiagoak zirenei, beti "zuka". Eta abadeei, "berorika". Bere emazteak, gurasoei ere "berorika" egiten zien.
-
Apaizari eta medikuari berorika
Angeles Arantzeta Alberdi (1917) Maria Luisa Arantzeta Alberdi (1919) Elgeta
Apaizari berorika egiten zioten. Pasadizo bat kontatzen dute. Ahizpen artean hika eta gurasoekin zuka hitz egiten zuten. Berorika jende inportanteari egiten zitzaion.
-
Berorika abade eta abogaduei
Jose Aizpurua Murgoitio (1931) Patxi Esteibarlanda Aizpurua (1921) Elorrio
Abadeei-eta, berorika. Albaitariari ez. Anai-arreben artean zuka Josek, eta hika, ostera, Patxik.
-
Bazkaria, Panierren; apaizei berorika
Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria
Panier jatetxean egin zuten ezkontzako bazkaria. 26 entremes mota. Hiru apaiz gonbidatu zituzten, eta beraietako batek amonari zer esan zion. Apaizei berorika. Hika eta berorika gutxi, gehiena zuka.
-
Lagunei hika, apaizei berorika
Esteban Arrieta Gallastegi (1924) Eskoriatza
Eskoriatzan bi lagunei bakarrik hitz egiten die zuka, gainontzekoei "hi" eta emakume denei zuka beti. Lagunartean eta auzoetan dena hika egiten zen eta etxean beti zuka. Seme-alaba gazteenei beti zuka egiten zitzaien. Apaizei berorika egiten zieten.
-
Abadeari berorika egiten zitzaion
Maria Meabebasterretxea () Pedro Sarasua () Mallabia
Abadeari berorika egiten zioten. "Ez don eta bai don...".
-
Arrebagaz hika
Basilio San Anton Baraiazarra (1927) Muxika
Basilioren etxean denek egiten dute hika, baina Basiliok arreba gazte bati baino ez dio egiten hika beste anai-arrebei ez eta gurasoei ezta pentsatu ere.
-
Ohitura, hika
Mari Jose Arana Aranburu (1950) Maillolli Manterola Arrieta (1953) Domi Unsain Iartzabal (1949) Oiartzun
Hikari buruz: zenbat aritzen diren. Nor nori aritzen zaion. Normalean semeei hika errazago egiten diete alabei baino. Hika.
-
Norekin hika eta norekin zuka
Mari Jose Arana Aranburu (1950) Maillolli Manterola Arrieta (1953) Domi Unsain Iartzabal (1949) Oiartzun
Auzokoekin hika aritzen dira: zaharragoekin zuka, eta edadekoekin eta gazteagoekin hika. Hika.
-
Zaharragoei, zuka
Mari Jose Arana Aranburu (1950) Maillolli Manterola Arrieta (1953) Domi Unsain Iartzabal (1949) Oiartzun
Edadeak markatzen du nori egin hika eta nori zuka. Zaharragoari errespetuarengatik zuka egiten zaio. Neskek gutxiago dakite hika mutilek baino. Hika.
-
Auzoan beti hika
Mari Jose Arana Aranburu (1950) Maillolli Manterola Arrieta (1953) Domi Unsain Iartzabal (1949) Oiartzun
Hika: auzoan, lagunen artean denek hika egiten dute. Beste auzokoekin hika hasten dira, eta, ikusten badute ez dakiela, zuka. Konfiantza asko dagoenean, hika. Biek aritu behar dute hika, bestela, zaila da bestea zuka ari bada. Hika.
-
Iturriotz: hikaren tenploa
Mari Jose Arana Aranburu (1950) Maillolli Manterola Arrieta (1953) Domi Unsain Iartzabal (1949) Oiartzun
Gehiena Iturriotzen hitz egiten da hika. "Burla itten zigutenan, zakarkian hitz eingo bagenuke bezala, ziki-zaka ta... Ta hara oain, guk gorde azkenin!". Hika.
-
Hikarako ohiturak aldatzen
Mari Jose Arana Aranburu (1950) Maillolli Manterola Arrieta (1953) Domi Unsain Iartzabal (1949) Oiartzun
Auzoan, neska eta mutilekin hika, baina senar-emazteen artean zuka. Hikarako ohitura hori berreskuratzea zaila da. Hika.
-
Erdara, hika...
Inaxi Retegi Elizegi (1925) Lorentxa Saizar Lopetegi (1927) Oiartzun
Kalean denak erdaraz aritzen ziren, eta baserritar asko ere bai, konplejuarengatik. Hika norekin egiten duten. "Noiz edo noiz".


