Hitanoari buruzko pasarteak
-
Lehengusuekin toka; nokarik ez du erabiltzen
Jaione Azpiazu Larrañaga (1969) Araitz Etxaniz Azpiazu (2004) Azkoitia
Hika badaki, erabili ez arren, eta egingo lukeela iruditzen zaio. Hala ere, ahizparekin baino errazago hasiko litzateke lagunekin. Lehengusuei toka egiten die, nahiz eta haiek zuka erantzun.
-
Hika bizitzen ohituta
Jaione Azpiazu Larrañaga (1969) Azkoitia
Gurasoek hika egiten zioten eta anai-arreben artean hala egin izan dute beti. Ume-umetatik egin izan du hika eta horixe iruditzen zaio ohikoena. Bere alabek edo herriko gazteek elkarrekin zuka egitea xelebrea iruditzen zaio.
-
Hika edo zuka nori egiten zioten
Maria Lezeta Errasti (1933) Maritxu Romaratezabala Badiola (1935) Eskoriatza
Euskararen erabilera: hika nori egiten dioten. Ohituraren arabera, batzuei hika eta beste batzuei zuka. Hika egitea oso gauza polita dela uste dute. Zuka, konfiantza gutxiago dutenekin egiten dute.
-
Neska batzuekin hika eta beste batzuekin zuka
Javier Zubizarreta Zubizarreta (1955) Azkoitia
Anai-arreben artean hika hitz egiten zuten umetatik. Gurasoekin zuka. Mutilek hika jarduten zuten elkarrekin. Geroago, neskekin harremanetan hasi zirenean, neska batzuekin hika eta beste batzuekin zuka. Ez daki zein den horretarako arrazoia; lehen hitza nola egiten den edo. Eta hizketa-ohitura hori urteetan mantentzen da gero.
-
Inguruko herrietako euskarak doinu desberdina
Juanita Isasti Otamendi (1918) Getaria
Zarauztarrek eta zumaiarrek desberdin hitz egiten omen dute, eta erraz antzematen omen da nongoak diren. Getariako baserritar eta kaletarren artean ez dute alderik somatzen. Beraiek beti hika egiteko ohitura izan dute. Nagusiagoei hika egitea errespetu falta. Lehen berorika ere egiten zen, baina Juanitak ez zuen erabiltzen. Senar-emazteek hika egitea ez zaio gustatzen.
-
Lagunartean, hika
Pello Garaikoetxea Gibelalde (1930) Lizartza
Lagunartean hika hitz egiten izan du. Guraso eta senideekin, berriz, zuka.
-
Hitanoa kantetan
Ainara Elortza Izagirre (1979) Azkoitia
Kantei dagokienez, badira hitanoa erabiltzen dutenak, baita noka darabiltenak ere. Oskorriren bilduma aipatzen du. Kanta batzuen bertsio berrienetan hika-tik zuka-rako aldaketa egin da. Kantetan azaltzen diren hika arrasto txikiek umeak hitanora ohitzeko balio dute.
-
Neskei gehienetan "zuka" egiten zieten
Bitoriano Apalategi Aranburu (1921) Jose Usabiaga Etxeberria (1923) Juan Bautista Usabiaga Etxeberria (1923) Beasain
Berorika; zuka; hiIka. Lagunartean edo familian nola egiten zuten. Neskei gehienetan zuka. Emakumeak beraien artean hika egiten zuten sarritan.
-
Nondik dator nokaren beherakada?
Leire Larrañaga Sudupe (1981) Azkoitia
Ez du entzun inoiz hikaren aurkako hitz txarrik, baina nokaren beherakadaren atzean zerbait egon behar dela iruditzen zaio. Bere etxean, esaterako, anaiari hika eta berari zuka egin izan diete eta berak normaltasunez jaso du hori. Berari hika hasteko kontzientzia piztu zitzaion, baina beste askok ez dute pauso hori ematen. Neska gazteagoek gutxik darabilte hika.
-
Trikiti-giroan hikarako joera
Araitz Etxaniz Azpiazu (2004) Azkoitia
Araitzek dio trikiti-giroan mutil zaharrago batzuek noka hitz egiten diotela. Izan liteke parranda-giroan edo giro alai horretan hikarako joera nagusitzea.
-
Euskaraz hitz egiteko lotsa
Martin Zabala Agirre (1926) Andoain
Baserrikoei gehixeago kostatzen zitzaien gaztelaniaz moldatzea. Gaztetan ez zuten ohiturarik lagunartean erdaraz hitz egiteko. Baina garai hartan erdaraz hitz egitea kategoriaren seinale zen; nesken artean hika hitz egitea lotsagarria zen.
-
Euskararen egoera; hika, zuka, berorika
Carmelo Olano Segurola (1930) Ixabel Olano Segurola (1925) Beasain
Hizkuntzaren egoera. Parrokoak euskaldunak izan arren umeei ez zieten euskaraz hitz egiten. Hika, zuka, berorika.
-
Hitanoaren erabilera senideekin
Maria Lezeta Errasti (1933) Maritxu Romaratezabala Badiola (1935) Eskoriatza
Hitanoaren erabilera etxean. Seme-alaben artean ere desberdintasunak; batzuei hika eta beste batzuei zuka.
-
Eskolan hikako adizkiak irakasten al dira?
Jaione Azpiazu Larrañaga (1969) Araitz Etxaniz Azpiazu (2004) Azkoitia
Araitzek dio mutil gazteek jakingo dutela noka ere badagoela, eskolan landu izan dutelako. Beraiek aditzak ikasterakoan ikasi izan dituzte hitanoko aditzak. Ahizpa gazteagoak, ordea, hikako aditzak ez zituztela ikasi behar esan zion. Jaionek ere entzun izan du ikastetxe batzuetan jada ez direla ikasten hikako formak.
-
Lagunekin beti hika hitz egin izan du
Antonio Zubeldia Olano (1930) Altzaga
Lagunekin beti hika hitz egin du. Etxean berriz, gurasoei zuka eta hika senideen artean. Berorika ez du hitz egin.
-
Berorika, hika eta zuka
Isidro Ugarte Ortuoste (1924) Durango
Abadeei berorikaz hitz egin behar izaten zitzaien; hikaz hitz egitea ez zaio ondo iruditzen. Hika hurbileko jendearekin berba egiteko modua dela dio. Medikuari ere berorikaz hitz egiten zitzaion. Etxean zukaz hitz egiten zuten. Lagun artean zuka edo hika egiterakoan, adina hartzen dute kontuan, gazteagoek nagusiagoei zuka egiten diete. Bere emaztearen etxean neba-arrebek hika egiten zuten.
-
Abadeari, medikuari eta albaitariari "jauna"
Serafin Baraiazarra Albizu (1929) Muxika
Serafinek ez du hitanoa erabili. Abadeari, medikuari eta albaitariari "jauna" esanda egiten zitzaion berba.
-
Aita Larrabetzukoa eta ama azkoitiarra
Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia
Aita Larrabetzukoa zen, basomutila. Arrebarekin eta ilobekin batera joan zen Azkoitira bizitzera eta Zubillaga lantegian hasi zen lanean. Berak bost urte zituela hil zen aita. Gurasoek elkarrekin zuka egingo zutela uste du. Baina amak seme-alabei hika egiten zien eta hiru anai-arrebek halaxe egin izan dute elkarrekin.
-
Mediku eta apaizei berorika
Manuela Oteiza Azpitarte (1938) Azkoitia
Azkoitiko kalean zeuden baserriak izendatzen ditu. Anai-arreben artean hika egiten zuten eta mediku eta apaizei berorika. Gurasoek umeei hika egin arren, beraiek zuka egiten zieten gurasoei, errespetuz. Ogia lurrera eroriz gero, jaso eta muin ematen zioten; aiztoa ere ezin izaten zen ogian sartuta utzi.
-
Euskara
Natalio Juaristi Aranburu (1912) Bergara
Euskara. Hika / zuka. Berori.


