Hika hizketan
-
Bilbon karroarekin esnea banatzen
Jose Gorospe Abasolo (1934) Dima
Jose Bilbora joaten zen esnea saltzera. Bostetan jagi, astoak prestatu, Igorrera eraman, han tranbian kargatu... Bilbon karro bat edukitzen zuen esneak banatzeko. Bilboko udaltzainekin bizitakoak. Han ikasi ei zuen pixka bat gaztelaniaz.
-
Lanik ez zuena eskean edo lapurretan
Aurelio Ikobaltzeta Goiti (1939) Margarita Ikobaltzeta Goiti (1934) Maria Elisa Ikobaltzeta Goiti () Mañaria
Garai batean ez zegoen erretirotik eta hil arte lan egiten zen. Lanik ez zuenak ez zuen diru-iturririk eta jendea txarto ibiltzen zen. Eskeko asko ibiltzen ziren eta ijitoak ere bai. Kaleko jendeak gauez jatekoa lapurtzen zuen.
-
Gabino Arana maisua
Aurelio Ikobaltzeta Goiti (1939) Margarita Ikobaltzeta Goiti (1934) Maria Elisa Ikobaltzeta Goiti () Mañaria
Gabino Arana maisua. Bi seme zituen. Herriko idazkari lana ere egiten zuen. Istripua izan zuen motoarekin Iurretara bidean. Hura erretiratu zenean, beste nafar bat etorri zen: Aranburu.
-
Aitaren poltsikoko erlojua
Aurelio Ikobaltzeta Goiti (1939) Margarita Ikobaltzeta Goiti (1934) Maria Elisa Ikobaltzeta Goiti () Mañaria
Aitita eta aita biak dantzazaleak ziren. Orduan irratian musikarik ez zen egoten ia. Jaietan txistulariak. Goizean zain egoten zen, zer ordu zen jakiteko. Poltsikoko erlojua erabiltzen zuen. Behin galdu egin zitzaion eta sekulakoak egin ei zituen bila.
-
Autobusak Gasteizera eta Durangora
Aurelio Ikobaltzeta Goiti (1939) Margarita Ikobaltzeta Goiti (1934) Maria Elisa Ikobaltzeta Goiti () Mañaria
Aita batzuetan Gasteizera joaten zen osabarengana. Autobusa egoten zen Durangotik. Autobusak postariaren lana egiten zuen. Domeka iluntzeetan autobusa joaten zen Mañarira, jendea Durangora eramateko. Osaba bera ere sarri etortzen zen Mañarira.
-
Eraikuntza lanean; Fonseco-ko injineruarekin harremana
Aurelio Ikobaltzeta Goiti (1939) Mañaria
Izurtza inguruan pabiloi batzuk egiten ibili ziren 25 urte inguru zituela. Sasoi ona zuen eta denetarik egiten zuen. Fonseco enpresako injineruak ea eurekin geratuko zen lanean esan zion eta halaxe hasi zen. Asturiasen arropak bustita injineruarekin bizitako pasadizoa.
-
Udalean zeudenen arteko harremana
Aurelio Ikobaltzeta Goiti (1939) Mañaria
Garai batean Udalean egon zirenak ez ziren politikoak; herriaren alde egitearren sartu ziren. Urtean behin ospakizuna izaten zuten Bilbon. Hilean behin bilera egiten zuten eta bi bileratik behin tripakiak jatera joaten ziren tabernara, idazkariak hala esanda. Ez zen mugimendu handirik egoten Udalean, eta dirurik ere ez zegoen; justu-justu idazkaria ordaintzeko.
-
Emakumeak josten ikastera edo neskame
Aurelio Ikobaltzeta Goiti (1939) Margarita Ikobaltzeta Goiti (1934) Maria Elisa Ikobaltzeta Goiti () Mañaria
Garai bateko emakumeak josten ikastera joaten ziren. Dirua ateratzeko, berriz, neskame.
-
Aste Santuko prozesioen ibilbidea; enkantea
Aurelio Ikobaltzeta Goiti (1939) Margarita Ikobaltzeta Goiti (1934) Maria Elisa Ikobaltzeta Goiti () Mañaria
Aste Santuko prozesioak nondik nora egiten ziren. Prozesioan eraman beharrekoak enkantean jartzen ziren Erramu egunean. Aureliok eta lagunak gurutzetxo bana hartzen zuten. Gero, prozesioan ortozik joan behar. Bekorotzak zapalduta laguna maldizioka ibili zeneko kontuak.
-
Ekaitza zetorrelako prozesiotik arineketan alde
Aurelio Ikobaltzeta Goiti (1939) Margarita Ikobaltzeta Goiti (1934) Maria Elisa Ikobaltzeta Goiti () Mañaria
Aste Santuko prozesioak. Behin ekaitza zetorrela eta batzuek alde egin zuten arineketan, santuak eta bestelakoak bertan lagata, eta besteak busti-busti eginda geratu ziren. Aurelio eta laguna beti bihurrikerietarako prest.
-
Elizako pulpitua sermoietarako
Aurelio Ikobaltzeta Goiti (1939) Margarita Ikobaltzeta Goiti (1934) Maria Elisa Ikobaltzeta Goiti () Mañaria
Elizako pulpitua meza erdiko sermoia egiteko erabiltzen zen. Egun berezietan (Gorpuzti egunean, adibidez) kanpoko abadeak edo fraideak etortzen ziren eta haiek ere pulpitutik. Arrosarioa ere bertatik errezatzen zen. Garai batean Ama birjinari ematen zitzaion indar handia.
-
Emeterio aitajaunak eman zien hasiera baratze-lanei
Emeterio Elkoroberezibar Odriozola (1931) Bergara
Aitajauna, hura ere Emeterio, izan zen Zubikoa baserrian baratze-lanetan jardun zuen lehenengoa. Fruta-arbolekin ere lan egiten zuen. Oso ona ei zen txertaketan; sari bat ere irabazi zuen sagar mentu batekin. Seme zaharrenak jarraitu zuen baratzeko lanekin, baina gazterik hil zen tifusaren ondorioz. Emeterioren aita Donostiako Urbana hoteleko sukaldari nagusia zen. Anaia hil zenean, hotela utzi eta baserrira itzuli zen. Emeteriok familiako jarduerarekin segitu zuen.
-
Zubikoa baserriaren historia
Emeterio Elkoroberezibar Odriozola (1931) Bergara
Zubikoa baserrian jaio zen Emeterio. Zubiaren ertzean zegoen baserri txiki bat zen. Esaten zuten etxe hura abadearena zela garai batean, izan ere zubiaren beste aldean Santo Tomas ermita omen zegoen. Ermita uraldi batek eraman zuela esaten zuten. Abadeak alde egin zuenean, aitajaunaren aita eta familia (Elkoroberezibar familia) joan ziren Zubikoara bizitzera.
-
Elkoroberezibar abizenari herentzia
Emeterio Elkoroberezibar Odriozola (1931) Bergara
Aitajauna eta lau arrebak gazterik geratu ziren aita gabe. Aitajaunak kontatzen zuen gertaera bitxia: Abadiñora azokara joan zen batean, Elgetan geldialdia egin zuen eta lagun batek esan zion Elkoroberezibar abizena zutenentzat deialdi berezi bat zegoela udaletxean. Antza denez, norbaitek herentzia utzi zuen lehen abizena Elkoroberezibar zutenentzat. Aitajaunak 18.000 erreal jaso zituen orduan.
-
Aitajaunak egin zuen Zubikoa baserri berria
Emeterio Elkoroberezibar Odriozola (1931) Bergara
Aitajaunak herentzian jasotako diruarekin lur-sailak erosi zituen eta baserria egin zuen lehengo etxearen aldamenean. Gerra sasoi ingurua izango zen. Emeterio mutikoa zen artean, baina zerbait gogoratzen du.
-
Bergaran ermita ugari
Emeterio Elkoroberezibar Odriozola (1931) Bergara
Bergaran ermita asko egon direla dio: San Blas, San Fausto, San Anton Abad, Santa Engrazia, San Lorentzo, Santa Luzia... Batzuk ez zituen berak ezagutu; beste batzuk moldatu egin ziren (ermitaren ordez santutxoa ipini, adibidez). Auzo bakoitzak bere ermita.
-
Elizak ermitak auzotarrei saldu zizkien
Emeterio Elkoroberezibar Odriozola (1931) Bergara
San Kristobalgo ermitaren eskriturak dauzkala aipatzen du. Antza denez, San Pedro elizak auzotarrei saldu zien ermita, diru truke. Auzo gehiagotan ere auzotarrak ageri dira jabe moduan eskrituretan. Artxiboetan arakatzen ibili izan da eta uste du elizak Mendizabalen desamortizazioaren aurretik salduko zituela ermitok.
-
Barazkiak eta ortuko landareak nora saltzen zituzten
Emeterio Elkoroberezibar Odriozola (1931) Bergara
Zubikoan barazki mota guztiak izaten zituzten ortuan. Bergarako azokaz gain, inguruko herrietara ere eramaten zituzten saltzera: Eibar, Oñati, Elgoibar... Arrasatera ez, bertan ortuzain oso onak zeudelako. Alearekin batera landareak ere saltzen zituzten. Kopuru handia behar zutenak etxera etortzen zitzaizkien erostera. Gerora "rebendedoreak" azaldu zirela dio. Gasteizera landare asko bidaltzen zuten trenean, han saltzeko.
-
Etxekoez gain, bi neskame eta bi morroi lanerako
Emeterio Elkoroberezibar Odriozola (1931) Bergara
Zubikoa baserrian gurasoek lan egiten zuten baratzean eta baita beraiek ere, eskolatik irtendakoan edo asteburuetan. Horrez gain, bi neskame eta bi morroi zituzten. Ingurukoak izaten ziren normalean eta euren etxean egoten ziren bizitzen.
-
Zaldi-karroarekin barazkiak eta landareak saltzera
Emeterio Elkoroberezibar Odriozola (1931) Bergara
Zaldi-karroan eramaten zituzten barazkiak eta landareak saltzera. Soraluzen igande goizean izaten zen azoka. Jendea seietako mezara joaten zen eta gero azokara. Beraiek ordurako han egon behar! Larunbatetan Bergaran eta Oñatin. Oñatira bidean landareak saltzen zituzten. Eibarrera astean hiru bider joaten ziren. Eguenetan (ostegunetan) Elgoibarrera. Astelehena jai hartzen zuten, prestaketetarako. Lehenengo furgoneta ekarri zutenean, aurrerapen handia izan zen.