Hitanoari buruzko pasarteak
-
Arrasaten ia denekin erdaraz
Joxepi Letona Badiola (1944) Arrasate
Hamasei urterekin eskola profesionalera joaten hasi zen. Ordurako batera eta bestera ibiltzen zen. Bere auzokoarekin hika egiten zuen baina gainontzeko ikasleekin erdaraz.
-
Kaletik etxera erdara eramaten zuten umeek
Inma Gaztañaga Txintxurreta (1948) Joxepi Letona Badiola (1944) Arrasate
Eskolan eta kalean erdaraz ikasi eta etxera erdaraz joatea ohikoa zen. Inmak pasarte bat kontatzen du.
-
Hika, ondo egiten zuenarekin
Joxepi Letona Badiola (1944) Arrasate
Fagorren lan egin zuten elkarrekin eta han egin ziren lagun. Hika egiten zuen ondo zekienarekin.
-
Neskei eta mutilei hika
Inma Gaztañaga Txintxurreta (1948) Joxepi Letona Badiola (1944) Arrasate
Mutilek neskei hika egiten ez dakitela dio Joxepik. Inmak berak egin izan dio biloba bati hika, mutila izanda, eta besteari zuke, neska izanda.
-
Marin auzoan hika galdu egin da
Inma Gaztañaga Txintxurreta (1948) Joxepi Letona Badiola (1944) Arrasate
Beraien gazte garaian baserri auzoetan hika egiten zuten. Eskoriatzako Marin auzoan hika galdu egin dela dio Joxepik.
-
Mutilekin eta senarrarekin zela hitz egiten duten
Inma Gaztañaga Txintxurreta (1948) Joxepi Letona Badiola (1944) Arrasate
Inma eta bere senarrak hasieran erdaraz egiten zuten elkarrekin. Joxepik hika egin izan die beti bere adineko mutil eta gizonei. Inmak senarrarekin bietara egiten du orain, euskaraz eta erdaraz, nahastean.
-
Hikak konfidantza eta gertutasuna ematen ditu
Inma Gaztañaga Txintxurreta (1948) Joxepi Letona Badiola (1944) Arrasate
Hikak konfidantza edo gertutasuna ematen duela diote, taldetu egiten duela. Euskaraz oso ondo egiten duenarekin hikara pasatzen dira berehala.
-
Etxean hika jaso zuen eta lagun artean berehala egin
Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Arrasate
Mutilduz gero, hika hasten ziren auzotarren artean. Lagun artean ere hika egin izan dute, nahiz eta tarte baten erdaraz ere aritu ziren. Aitak hika egiten zien, amak ez hainbeste. Hitanoa zakarregia zela esaten zien amak, baina berak ere hala egiten zuen ahizpekin eta. Haserretutakoan egiten zien.
-
Emaztearekin eta seme-alabekin hika
Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Arrasate
Noka eta toka berdin egiten duela dio. Emaztearekin, lagun zirela hika egiten zuten eta erabaki zuten, bikote izan arren eta gaizki ikusia egon, transmisioaren onerako, hika egiten jarraitzea. Semeei ere hika egiten diete, baina batzuetan zuka ere bai.
-
Hitano ikastaroak ematen
Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Arrasate
Hitano ikastaroak ematen zela hasi zen kontatzen du.
-
Euskaltegian hitanoa bai ala ez
Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Arrasate
Euskaltegian hitanoa erakutsi ala ez, iritzia ematen du.
-
Gatzagako hitano ikastaroa
Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Arrasate
Gatzagan eman zuen hitano ikastaroari buruzko nondik norakoak kontatzen ditu.
-
Hitanoa berreskuratzeko, euskara indartsu behar
Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Arrasate
Hitanoa berreskuratzeko euskarak indartsu behar duela uste du.
-
Amak eta anai-arrebek hika berari
Amaia Altuna Sagasta (1961) Arrasate
Amak hika egin izan dio berari beti, baita bere anai-arrebei ere. Anai-arrebek hika egiten diote baina berak ez. Hamar urterekin kalera etorri zen bizitzera eta hor erdaraz hasi zen. Erdararik ez zekiela joan zen eskolara.
-
Hika lankideekin
Amaia Altuna Sagasta (1961) Arrasate
Lankideekin egin izan du hika baina ez beste inorekin.
-
Alabak eskatu egin dio hika egin diezaion
Amaia Altuna Sagasta (1961) Arrasate
Alaba gazteenak eskatu izan dio hika egiteko eta hasita daude. Lagun artean, baina, alabak ez dauka hika norekin egin.
-
Euskalkia eta hitanoa gertukoak
Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Arrasate
Euskalkia eta hitanoa gertukoak direla dio. Hizkuntza bati alde informala kentzea akatsa dela uste du.
-
Hitanoa, konfiantza eta hurbiltasuna
Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Amaia Altuna Sagasta (1961) Arrasate
Hitanoak konfiantza eta hurbiltasuna ematen dituela uste dute. Hitanoaren galeran apaizek zerikusia izango zutela uste du Joxerrak, zakarra zela esaten zieten eta. Hitanoa basati izatearekin lotu izan dela diote.
-
Appa Hi! aplikazioa, hitanoa prestigiatzeko
Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Arrasate
Appa Hi! aplikazioa elegantea iruditu zaio Joxerrari eta zorrotza ere bai. Gazteentzat bitarteko ona dela uste du.
-
Familian hitanoa ohikoa
Mireia Arrieta Lete (1979) Aretxabaleta
Etxean betidanik entzun du hika, baina berari sekula ez diote egin. Familian asko entzun izan du beti. Bere ama orain hasi zaio hika egiten, ez dadin galdu.