Hitanoari buruzko pasarteak

  • 1342 Eskolan erdaraz, kalean euskaraz

    Jose Pagalday Garro (1927) Eskoriatza

    Eskolak erdaraz izan ziren beti, gerra aurrean ere bai. Etxean eta kalean beti euskaraz. Hika egiten zuten. Apurtxo bat galdu egin da hori. Apaizari berorika egiten zitzaion, medikuari ere bai.

  • Andoni Etxarri Gurasoen jarrera ikasketekiko eta euskararekiko

    Andoni Etxarri (1943) Hendaia

    14 urterekin ikasketa-agiria lortu zuten. Aitaren aldeko familia burgesa zen eta euskararen aldeko jarrera sendoa zuen; amaren aldekoa, aldiz, ez zen burgesa eta ez zuen halako tinkotasuna euskara egiteko. Aitaren familian, anai-arreben artean zuka egiten zuten eta gurasoei eta kanpokoei berorika. Amaren familian hika egiteko ohitura zegoen. Aitak garrantzia handia ematen zien ikasketei eta Andonik ikasketa-agiria ateratzen ez bazuen, soldadutzara bidaliko zuela esan zion.

  • Hiriberri001 Zuketa, Xuketa eta hiketa

    Anjel Antxo Moleres (1931) Hiriberri

    Jende handiari zuketan, haurrei (edo emazteari) xuketan eta lagunei hiketan.

  • mixel sainte-marie Xuka gurasoak, toka eta noka Mixel eta emaztea

    Mixel Sainte-Marie (1926) Landibarre

    Gurasoek elkarrekin "xuka" egiten zuten, gurasoek seme-alabei toka eta noka egiten zieten. Berak gurasoei xuka. Anai-arrebak elkarrekin to eta no. Emaztearekin to eta no. Horretan Amikuzen bezala omen da, baina batenaz beste, Garazitik hurbilago daude.

  • Garbriel Nogues Martikorena Umetan jolas batzuk mutilentzat eta besteak neskentzat

    Gabriel Nogues Martikorena (1920) Lasarte-Oria

    Umetan panpinak beraiek egiten zituzten. Orduan zer jolasetan aritzen ziren azaltzen du: kinkinetan, kaniketan, tabatan, sokasaltoan... Neskak eta mutilak bereizita aritzen ziren jolasean. Mutilek hika egiten zuten beraien artean, baina neskek ez, finagoak, femeninoagoak baitziren.

  • Gregori Ajuriagojeaskoa Berorika eta hika

    Gregori Ajuriagojeaskoa Loroño (1913) Muxika

    Abadeari, maisuari, medikuari... "berori"esaten zitzaion, gaztelaniaz "usted". Hitanoa mutilekin berbetan ikasi zuen, baina ahaztu zaiola dio.

  • Miren Jone Rekondo Izen euskalduna jartzeko trikimailuak

    Miren Jone Rekondo Aizpurua (1926) Usurbil

    Nesken artean hika egiten zuten; gurasoei berorika. Eskolan ezin zuten euskaraz egin, izena ere erdaldundu egin zieten. Anai-arrebek euskarazko izenak zituzten, baina erdaratzeko modukoak, bestela ez zieten eta uzten izen horiek jartzen.

  • Hika

    Antonia Ormaetxea Narbaiza (1927) Ermua

    Ahizparekin hika egin izan du. Gurasoekin-eta, zu. Kalean hika emakumeak ere.

  • jose mari soroa Berorika noiz eta norekin

    Joxe Mari Soroa Berrotaran (1932) Usurbil

    Periko "Markesanekoari" buruzko anekdota kontatzen du. Berorika, zuka eta hika noiz erabiltzen zuten azaltzen du.

  • 1561 Mutil koskorretan hasi ziren txapela janzten

    Asenzio Irizar Goikoetxea (1926) Donostia

    Mutil koskorretan hasten ziren txapela janzten, jendeak 20 urte inguru bete arte erabiltzen zuen txapela. Anaia eta arreba zaharrenei zuka hitz egiten zien, gazteenei eta lagunei hika, eta gurasoei berorika.

  • Javier Zubizarreta Bere buruari hika

    Javier Zubizarreta Zubizarreta (1955) Azkoitia

    Bere buruari hika egiten dio. Beharrezkoa dela tarteka nork bere buruarekin hitz egitea eta animoak ematea dio.

  • Ainara Elortza Hitanoaren genero-marka, errespetuz erabili beharrekoa

    Ainara Elortza Izagirre (1979) Azkoitia

    Hitanoaren genero-markak eztabaida sortu dezake, genero-markak kentzen ari garen garaiotan. Baina bakoitzak hautatu dezake berari toka ala noka zuzentzea nahi duen. Errespetuz erabiliz gero, ez dagoela arazorik iruditzen zaio.

  • Maria Albizu Irizar Berorika, zuka edo hika

    Maria Albizu Irizar (1908) Leaburu

    Gurasoekin berorika hitz egiten zuten. Apaiza eta medikuari ere berdin. Senideen artean hika hitz egiten zuten. Oraindik ere seme-alabekin hika hitz egiten du eta haiek berarekin zuka.

  • Martin Zabala Euskara momentu eta leku bakoitzean

    Martin Zabala Agirre (1926) Andoain

    Gaztetan beti euskaraz egiten zuten lagunartean, hika hain zuzen ere. Berorika gutxi erabiltzen zuten, maila handiko gizonekin bakarrik. Euskara berdina da Tolosatik hasita Donostia aldera. Goierri aldean desberdindu egiten da euskara. Azpeitia eta Zarautz aldean ere euskara desberdindu egiten da.

  • Apin Urreta Neskekin "zu", mutilekin "hi"

    Apin Urreta Solagaistua (1926) Durango

    Neskekin "zu" egiten zuten eta mutilekin "hi", lagun zein neba-arrebekin. Seme eta ilobei. ostera, sekula ez die "hi" egin.

  • Eusebia Etxeberria Hika, zuka ala berorika

    Eusebia Etxeberria Amiano (1920) Gabiria

    Medikuari eta apaizari berorika egiten zieten. Alkateari eta gurasoei zuka. Gurasoek seme-alabei aldiz, hitanoz. Eta anai-arrebekin ala lagun arten ere hika.

  • Kontxita Zaldua Anaiekin hika, baina gurasoei berorika

    Kontxita Zaldua Zabala (1924) Urnieta

    Anaiekin hika egiten du. Bestela, bietara, baina hika kasik gehiago. Aitari eta amari, berriz, berorika egin izan die. Apaizari ere bai.

  • Santos Esnaola Zuka, hika eta berorika: noiz eta norekin

    Santos Esnaola Esnaola (1930) Legorreta

    Lagunartean, mutilek euskaraz eta hika egiten zuten. Etxekoekin, ordea, beti zuka egin izan du. Baziren aitona-amonei berorika egiten zienak. Emakumeei zuka egiteko ohitura du. Herriko apaizari eta medikuari berorika egin behar izaten zitzaien.

  • Ainara Elortza Ikastetxe eta irakasleen jarrera hitanoarekiko

    Ainara Elortza Izagirre (1979) Azkoitia

    Berak Gradu Bukaerako Laneko proposamena Floreaga ikastetxerako egin zuen. Ikastetxean ordurako mahai gainean zuten hitanoaren gaia eta interesa ikusi zuen. Ikastetxeko euskararen erabilera. Ikastetxe publikoetan irakasleak asko aldatzen dira eta irakasle askok ez dakite hika. Alabaren irakasleak hika egiten die. Irakasleen artean interesa piztu beharko litzatekeela uste du.

  • Leire eta Irati Lizarralde `Erlauntza´ filmean noka

    Irati Lizarralde Alberdi (2004) Leire Lizarralde Alberdi (1999) Azkoitia

    Hitanoko erreferentzia gutxi dago eta dauden apurrak toka. Leirek dio berari asko gustatu zitzaiola `Erlauntza´ filmean noka entzutea eta halako erreferentziak behar liratekeela uste dute.