Hika hizketan

  • Mari Karmen Inza Umeei euskaraz egitea da naturala

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Mari Karmenen amaginarreba eta ataginarreba burgoskoak dira, baina umeei euskaraz egiteko konpromisoa hartu zuen Mari Karmenek haiekin, ez baitzitzaion umeei erdaraz egitea ateratzen. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Karmen Inza Euskaraz egiteagatik errieta

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Euskaraz egitea gaizki ikusirik zegoen garaian, justifikaturik zegoen oso euskaraz egiteagatik jendea zigortzea edo errieta egitea. Hala ere, Marijek seme-alabei euskaraz egitea erabaki zuen, senarra erdalduna bazuen ere. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Karmen Inza Laudion bizitza euskaraz egiteko erabakia

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Hizkuntza ohitural aldatzea asko kostatzen da. Bizitza osoan norbaitekin gaztelaniaz egitera ohituta, oso zaila da euskarara pasatzea. Marijek Laudion erosketak euskaraz egitea erabaki zuen. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Karmen Inza Etxeko jauna hildakoan, lehen abisua haren erleei

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Etxeko jaunak zaintzen zituen baserrietan erleak. Jauna hildakoan, erleei ematen zitzaien lehen abisua, zerurako bidean lagun zezaten. Erleei zuka egiten zitzaien. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Karmen Inza Erleen mundua

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Prestigio handikoa zen erleen mundua. Harrigarria egiten zaio Marijeri orain erleak salerostea, izan ere, garai batean harrapatu, eta behin erlauntzak marka izanda, inork ez zuen beste inoren erlerik jasotzen. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Karmen Inza Baserritarren euskara aberatsagoa

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Mari Karmenen iritziz baserritarren euskara aberatsagoa da eta izan da kaletarrena baino. Oñatiko hitanoa.

  • Xeferi Erostarbe Euskararen galera Oñatin

    Xeferi Erostarbe Lazkano (1933) Bittori Goitia Larrañaga (1928) Enkarna Grisaleña Gil (1928) Oñati

    Frankismo garaian euskaraz hitz egiteko ohitura asko galdu zen Oñatin, gaztelania inposatu baitzuten. Euskara baserritarren kontua balitz bezala ikusten zen gizartean, eta Araozgoei burla egiten zitzaien baserritarrak eta euskaldunak izateagatik. Eskolan, gainera, dena gaztelaniaz egiten zen. Gaztelaniarik ez jakitea lotsaz bizi zuten. Oñatiko hitanoa.

  • Jone Arriaran Gaztetan Galarza medikuarenera joan zenekoa

    Jone Arriaran Etxeberria (1937) Mari Karmen Arriaran Etxeberria (1935) Oñati

    Mari Karmenek Garai lantegian lan egin zuen ezkondu arte. Lantegitik irtendakoan larritasuna sentitzen zuen eta amari esan zion. Galarza medikuarenera joan zen eta urdaila erorita zuela esan zioten. Aitarekin etxean izan zuen elkarrizketa.

  • Kontxita Biain Garai bateko eguneroko jakiak; tortilla ogi mamiarekin

    Kontxita Biain Biain (1928) Mari Tere Biain Iñurritegi (1928) Oñati

    Egunero baba lapikoa bazkaltzeko, bakoitzarentzat txorizo zatitxo banarekin eta urdaiarekin. Gauean porru-patatak. Domeketan garbantzua. Taloa eta esnea. Tremesa. Tortilla egiten zenean, ogi mamia botatzen zitzaion, handiagoa irteteko. Aitak banastak eginda diru apur bat ateratzen zuen, baina dirurik ez zen egoten kalean ezer erosteko. Ogia etxean egiten zuten. Gerra sasoian ez zuten goserik pasa.

  • Kontxita Biain Josten norekin ikasi zuten

    Kontxita Biain Biain (1928) Mari Tere Biain Iñurritegi (1928) Oñati

    Josten ondo ikasi zuten. Kontxitak Nati Errekalderekin ikasi zuen eta Mari Terek Maria jostunarekin. Arropak josten zizkieten, gainera. Gerora, Angelitarengana joaten ziren; barruko arropak eta dena josten zituen. Garai bateko kamisoi zuriak.

  • Kontxita Biain Auzokoekin elkartasun eta konfiantza handiagoa

    Kontxita Biain Biain (1928) Mari Tere Biain Iñurritegi (1928) Oñati

    Garai bateko bizimodua tristea zen, nahiz eta denak konforme bizi. Etxean gatza falta baldin bazen, aldekoarengana. Atea zabalik egoten zen etxeetan. Auzkoen artean elkartasun eta konfiantza handiagoa zegoen.

  • Kontxita Biain Lantegira sartu aurretik, baserriko lanak

    Kontxita Biain Biain (1928) Mari Tere Biain Iñurritegi (1928) Oñati

    Goizean zortzietarako lantegira joaten ziren, baina hara joan aurretik seietan jaiki eta baserriko lanak egin behar. Aitak beti esaten zion Mari Tereri aldamenekoak jada lanean zeudela eta jaikitzeko ohetik. Kontxita zazpi eta erdietan sartzen zen Garai lantegian.

  • Kontxita Biain Lezesarrikoek auzokoei egindako txantxa

    Kontxita Biain Biain (1928) Mari Tere Biain Iñurritegi (1928) Oñati

    Mari Terek Kontzejupetik aldizkarian Lezesarri baserrikoen inguruan irakurritako pasadizo bat kontatzen du. Beraiei gertatzen zitzaien antzera, haiei ere errieta egiten zieten etxean, auzokoak askoz goizago joaten zirelako goizean sorora lanera. Egoera aldatu nahirik auzokoei egin zieten txantxa.

  • Jose Gorospe Ijitoek gazta erdia kendu zioteneko pasadizoa

    Jose Gorospe Abasolo (1934) Antonio Sagarna Ortuondo (1922) Dima

    `Kariño´ gaztak saltzera joaten zen motoan. Behin ijito talde handi baten ondotik pasa zen eta emakume batek gelditzeko esan zion. Ume mordoa inguratu zitzaizkion moto ingurura. Bertan bizitakoak.

  • Antonio Sagarna Maisuak zigortu zueneko pasadizoa

    Antonio Sagarna Ortuondo (1922) Dima

    Artaun auzoko ermitan maisu batek eskolak ematen zituen. Eskola umeen janzkera. Maisuak `Kariño´ zigortu zueneko pasadizoa.

  • Jose Gorospe Bilbora lehenengo aldiz joan zenekoa

    Jose Gorospe Abasolo (1934) Antonio Sagarna Ortuondo (1922) Dima

    21 urterekin soldadu joan zen `Kariño´. Ordura arte birritan zegoen Bilbora joanda. Lehenengoz 15-16 urterekin hango biltegi batera baba eroatera. Igorreraino oinez eta handik tranbian.

  • Jose Gorospe Lemoatxen borroka gogorra

    Jose Gorospe Abasolo (1934) Antonio Sagarna Ortuondo (1922) Dima

    Lemoatxen borroka gogorrak bizi izan ziren gerratean. Jose han ibili zen beharrean gerora eta gerrateko bonba-zuloak zeuden bezala mantentzeko agindu zioten. Dena zuloz beteta geratu zen. Jende asko hil zen bertan.

  • Antonio Sagarna Gorrien kamioiak Diman; bonbardaketak

    Antonio Sagarna Ortuondo (1922) Dima

    `Kariño´astoarekin errotara zihoala, Dimako plazan kamioi txiki pila bat ikusi zituen pasatzen. Gorriak zihoazen bertan, aizkora, pikatxoi eta eskopetekin. Gerra luze joan zen eta pixkanaka gorriak arma gabe geratzen joan zirela dio. Lehenengo bonbardaketa Otxandion. Gero Durango, Elgeta, Gernika... Berak dena ikusi zuen.

  • Jose Gorospe Lorentzo Gorospe zauritu zutenekoa

    Jose Gorospe Abasolo (1934) Antonio Sagarna Ortuondo (1922) Dima

    Gerrateko bizipenak. Igorreko Lorentzo Gorospe zauritu zuteneko kontuak. Zorte handia izan zuen.`Kariño´ren anaiarekin batera zebilen gerratean.

  • Jose Gorospe Bost-sei urterekin Otxandiora artzain

    Jose Gorospe Abasolo (1934) Dima

    Joseren mutikotako bizimodua. Bost-sei urterekin Otxandiora eraman zuen aititak, artzain lanera. Han hegazkinak ikusten zituen eta jan-mina piztu zitzaion. Otxandioko artzain bat ardiekin Sondika aldera jaisten zen eta berak ere hegazkinak lur hartzen ikusi nahi. Ardia errekara bota zueneko pasadizoa. Laugarren egunean maleta hartu eta etxera itzuli zen. Aitak ondo hartu zuen eta pozik.