Hitanoari buruzko pasarteak

  • Inma Gaztañaga Marin auzoan hika galdu egin da

    Inma Gaztañaga Txintxurreta (1948) Joxepi Letona Badiola (1944) Arrasate

    Beraien gazte garaian baserri auzoetan hika egiten zuten. Eskoriatzako Marin auzoan hika galdu egin dela dio Joxepik.

  • Inma Gaztañaga Mutilekin eta senarrarekin zela hitz egiten duten

    Inma Gaztañaga Txintxurreta (1948) Joxepi Letona Badiola (1944) Arrasate

    Inma eta bere senarrak hasieran erdaraz egiten zuten elkarrekin. Joxepik hika egin izan die beti bere adineko mutil eta gizonei. Inmak senarrarekin bietara egiten du orain, euskaraz eta erdaraz, nahastean.

  • Inma Gaztañaga Hikak konfidantza eta gertutasuna ematen ditu

    Inma Gaztañaga Txintxurreta (1948) Joxepi Letona Badiola (1944) Arrasate

    Hikak konfidantza edo gertutasuna ematen duela diote, taldetu egiten duela. Euskaraz oso ondo egiten duenarekin hikara pasatzen dira berehala.

  • Joxerra Agirreurreta Etxean hika jaso zuen eta lagun artean berehala egin

    Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Arrasate

    Mutilduz gero, hika hasten ziren auzotarren artean. Lagun artean ere hika egin izan dute, nahiz eta tarte baten erdaraz ere aritu ziren. Aitak hika egiten zien, amak ez hainbeste. Hitanoa zakarregia zela esaten zien amak, baina berak ere hala egiten zuen ahizpekin eta. Haserretutakoan egiten zien.

  • Joxerra Agirreurreta Emaztearekin eta seme-alabekin hika

    Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Arrasate

    Noka eta toka berdin egiten duela dio. Emaztearekin, lagun zirela hika egiten zuten eta erabaki zuten, bikote izan arren eta gaizki ikusia egon, transmisioaren onerako, hika egiten jarraitzea. Semeei ere hika egiten diete, baina batzuetan zuka ere bai.

  • Joxerra Agirreurreta Hitano ikastaroak ematen

    Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Arrasate

    Hitano ikastaroak ematen zela hasi zen kontatzen du.

  • Joxerra Agirreurreta Euskaltegian hitanoa bai ala ez

    Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Arrasate

    Euskaltegian hitanoa erakutsi ala ez, iritzia ematen du.

  • Joxerra Agirreurreta Gatzagako hitano ikastaroa

    Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Arrasate

    Gatzagan eman zuen hitano ikastaroari buruzko nondik norakoak kontatzen ditu.

  • Joxerra Agirreurreta Hitanoa berreskuratzeko, euskara indartsu behar

    Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Arrasate

    Hitanoa berreskuratzeko euskarak indartsu behar duela uste du.

  • Amaia Altuna Amak eta anai-arrebek hika berari

    Amaia Altuna Sagasta (1961) Arrasate

    Amak hika egin izan dio berari beti, baita bere anai-arrebei ere. Anai-arrebek hika egiten diote baina berak ez. Hamar urterekin kalera etorri zen bizitzera eta hor erdaraz hasi zen. Erdararik ez zekiela joan zen eskolara.

  • Amaia Altuna Hika lankideekin

    Amaia Altuna Sagasta (1961) Arrasate

    Lankideekin egin izan du hika baina ez beste inorekin.

  • Amaia Altuna Alabak eskatu egin dio hika egin diezaion

    Amaia Altuna Sagasta (1961) Arrasate

    Alaba gazteenak eskatu izan dio hika egiteko eta hasita daude. Lagun artean, baina, alabak ez dauka hika norekin egin.

  • Joxerra Agirreurreta Euskalkia eta hitanoa gertukoak

    Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Arrasate

    Euskalkia eta hitanoa gertukoak direla dio. Hizkuntza bati alde informala kentzea akatsa dela uste du.

  • Joxerra Agirreurreta Hitanoa, konfiantza eta hurbiltasuna

    Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Amaia Altuna Sagasta (1961) Arrasate

    Hitanoak konfiantza eta hurbiltasuna ematen dituela uste dute. Hitanoaren galeran apaizek zerikusia izango zutela uste du Joxerrak, zakarra zela esaten zieten eta. Hitanoa basati izatearekin lotu izan dela diote.

  • Joxerra Agirreurreta Appa Hi! aplikazioa, hitanoa prestigiatzeko

    Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Arrasate

    Appa Hi! aplikazioa elegantea iruditu zaio Joxerrari eta zorrotza ere bai. Gazteentzat bitarteko ona dela uste du.

  • Mireia Arrieta Familian hitanoa ohikoa

    Mireia Arrieta Lete (1979) Aretxabaleta

    Etxean betidanik entzun du hika, baina berari sekula ez diote egin. Familian asko entzun izan du beti. Bere ama orain hasi zaio hika egiten, ez dadin galdu.

  • Mireia Arrieta Mutila balitz, hika egingo liokete

    Mireia Arrieta Lete (1979) Aretxabaleta

    Mutilak diren lehengusuei familiakoek hika egin izan diete. Beraz, bera mutila balitz ere egingo ziotela uste du.

  • Mireia Arrieta Baserria, gazteak eta hika

    Mireia Arrieta Lete (1979) Aretxabaleta

    Auzoetan, baserri inguruetan, hika askoz gehiago mantentzen da. Hala ere, gazteen artean gorokorrean galtzen joatea izan da joera.

  • Mireia Arrieta Auzoan eta kalean hitanorik bai?

    Mireia Arrieta Lete (1979) Aretxabaleta

    Familian entzuteaz gainera, auzoan bertan eta kalean ere zertxobait entzun du hitanoa, baina gizonen artean.

  • Mireia Arrieta Norekin hitz egiten duzu hika?

    Mireia Arrieta Lete (1979) Aretxabaleta

    Juxerekin hika egiten du batzuetan, lanean, etxekoekin ere bai (ama, izeba edo ahizparekin) eta kuadrilako lagun batekin ere bai. Batzuetan zaila izaten da elkarrizketa hika jarraitzea. Hala ere, nesken aditz formak ondo kontrolatzen ditu lagunak.