Hika hizketan
-
Sexua, bekatu
Pili Irazabal Gorosabel (1953) Beatriz Irizar Elortza (1948) Oñati
Bekatua zen ezkondu aurretik sexua izatea. Larriena ezkondu aurretik haurdun gelditzea zen, eta hauek ezkutatuta egoten ziren etxean. Oñatiko hitanoa.
-
Gizonak lehenago atera, beranduago bueltatu
Pili Irazabal Gorosabel (1953) Beatriz Irizar Elortza (1948) Oñati
Gizonek askatasun gehiago izan dute orokorrean, adibidez, gauez etxera bueltatzeko garaian, kanpoko herrietara parrandan joatean... Oñatiko hitanoa.
-
Erromeriak: mutilak dantza eske
Pili Irazabal Gorosabel (1953) Beatriz Irizar Elortza (1948) Oñati
Erromerietan mutilak joaten ziren neskei dantzan egiteko eskatzera. Bestela, neskek neskekin dantzatzen zuten. Dantzalekuan, ordea, neskak ez ziren mutilen gonbitearen zain egoten. Oñatiko hitanoa.
-
Umeak umeak zaintzen
Pili Irazabal Gorosabel (1953) Beatriz Irizar Elortza (1948) Oñati
Ume-zaintza handia egon da anai-arreben artean, batez ere alaben artean. Oso ohikoa zen alaba zaharrenak haren anai-arrebak zaintzea. Oñatiko hitanoa.
-
Neskame lana, ohikoa
Pili Irazabal Gorosabel (1953) Beatriz Irizar Elortza (1948) Oñati
Neskame lanak egitea oso arrunta zen garai batean. Pilik neskameak ezagutu izan ditu etxean, tripa-trukean. Oñatiko hitanoa.
-
Ezkondutakoan lana utzi
Pili Irazabal Gorosabel (1953) Beatriz Irizar Elortza (1948) Oñati
Beatrizen lankide askok lana utzi zuten ezkondutakoan. Lan eskaintza handiagoa zen garai batean gaur egun baino. Oñatiko hitanoa.
-
Abadeak Zubillagara gustura joaten ziren
Eli Igarzabal Erostegi (1947) Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Sara Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1944) Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati
Elizaren indarra. Astean behin joaten zen apaiza Zubillagara meza ematera. "Eibar txiki" esaten zioten Zubillagari, jende askok kale egiten baitzuen mezan. Oñatiko hitanoa.
-
Emakumeak eta galtzak
Eli Igarzabal Erostegi (1947) Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Sara Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1944) Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati
Elik hogei bat urterekin erosi zituen galtzak lehen aldiz, lanerako behar zituen eta. Iratan ibiltzeko galtzak erabiltzen hasi zen, zauriz betetzen baitzen bestela. Oñatiko hitanoa.
-
Hotza pasatzen zuten neskek kalean
Eli Igarzabal Erostegi (1947) Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Sara Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1944) Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati
Urtean hirutan egoten zen berbena herrian. Neguan kalean gora eta behera egoten ziren neskak, eta hotz handia pasatzen zuten, ezin baitziren tabernara sartu. Umetz kafetegia irekitzea asko eskertu zuten. Oñatiko hitanoa.
-
Josten ikasi behar
Eli Igarzabal Erostegi (1947) Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Sara Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1944) Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati
Etxeko lanez gain, josten ere ikasi behar izaten zuten neskek. Horretarako, laboreetara joaten ziren. Eliri maistrak beka bat eskatzeko gomendatu zion, eskatzera joan eta orduantxe konturatu zen Eli 'pobrea' zela. Josten ikastea oso beharrezkoa zen, arropa adabakiz beterik eukitzen baitzuten. Oñatiko hitanoa.
-
Lana uzteagatik dirua eman
Eli Igarzabal Erostegi (1947) Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Sara Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1944) Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati
Ezkondutakoan emakumeak lana uzteagatik ordaindu egiten zen. Frankismo garaian derrigorrezkoa zen hori. Penaz utzi zuen lana Mariaxunek. Oñatiko hitanoa.
-
Gustuko mutila etorriko zain
Eli Igarzabal Erostegi (1947) Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati
Dantzara joaten zirenean, neskek neskekin egiten zuten lana, baina beti ere gustuko mutila non zen jakinda, dantzan gonbidatuko zituzten zain. Gero, dantzalekua ireki zuten, eta bertara joaten ziren dantzara. Gustuko mutilekin bakarrik dantza egitea abentura hutsa zen. Oñatiko hitanoa.
-
Auzoko mutilen lagun, kaleko mutilekin dantzan
Eli Igarzabal Erostegi (1947) Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati
Auzoko mutilekin batera askotan egoten zirenez, lagunarteko harremana zuten, ez zuten haiekin dantzarik egiten igandetan. Kalekoekin, ordea, bai. Oñatiko hitanoa.
-
Binaka dantza egiteko eskatzera
Eli Igarzabal Erostegi (1947) Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati
Binaka joaten ziren mutilak neskengana dantzan egiteko eskatzera. Mutilak ezagunak zirenean, erraz jakiten zuten zein zen laguntzera zihoana, eta zein dantzan eskatzera. Baina, beste batzuetan, mutil biak ezezagunak zirenez, ez zuten jakiten zein zen interesa zuena eta zein laguntzen ari zitzaiona. Oñatiko hitanoa.
-
Edaria eta tabakoa gizonen kontua
Eli Igarzabal Erostegi (1947) Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati
Gauez berandu arte gelditzeko garaian gizonek askatasun handiagoa zuten emakumeek baino. Azken trena hartzen zuten etxera joateko. Emakumeek parranda ez zuten modu berean bizitzen, ez baitzuten edaten, ezta erretzen ere. Ondorengo belaunaldietan hori aldatu egin zen. Oñatiko hitanoa.
-
"Etxean neskame sentitu gara"
Eli Igarzabal Erostegi (1947) Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati
Anaiak zerbait behar izanez gero, arrebak beti lagundu egin behar zion. Emakumeak lana etxeane ta etxetik kanpo egin behar izate hori apurtu nahi izan dute Mariaxunek, Elik eta Milak. Oñatiko hitanoa.
-
Dena gaztelaniaz ikastearen ondorioak
Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati
Biderkaketak, zenbakiak... gaztelaniaz ikasten zituzten eskolan, eta gaur egun euskaratzea asko kostatzen zaie. Marijeren aitak Arabara joan behar izan zuen gaztelania ikastera. Adela izeneko maistra elebiduna zen, eta bi hizkuntzak jakitea ona zela transmititu zien. Oñatiko hitanoa.
-
Ahoz euskaraz, idatziz gaztelaniaz
Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati
Gogoan du Marijek anaia soldadutzara gaztelaniaz jakin gabe joan, eta handik gutunak gaztelaniaz idatzi izana, eskolan gaztelaniaz idazten ikasi baitzuten denek. Oñatiko hitanoa.
-
Hilerokoaz ezin hitz egin
Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati
Arantzazura oinez joan ziren batean, Mari Karmeni hilerokoa jaitsi zitzaion, eta gertuko batekin gurutzatutakoan, kontatu egin zion. Amak errieta handia egin zion hilerokoaz hitz egin zuelako. Oñatiko hitanoa.
-
Amandreak linterna erabiltzen jakin ez
Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati
Goizeko seietako mezara joaten ziren bizilagun guztiak, sua edo linterna eskuan. Amandreari linterna oparitu zioten, baina ez zekien erabiltzen. Oñatiko hitanoa.