Hitanoari buruzko pasarteak
-
Baserriko animaliei hika? Eta seme alabei?
Mireia Arrieta Lete (1979) Aretxabaleta
Txakurrei zuka egin izan die beti. Seme alabei nahi die hikaren tradizioa pasatu, baina zaila da. Elkarrizketatzaileak aipu bat egiten du bere inguruan seme alabei hika egiten hasteko egon den esperientziaren gainekoa. Gainera, batzuek esaten dute haurrei koxkortutakoan hasi behar zaiela hika egiten.
-
Haur eskolako haurrei hika ez
Mireia Arrieta Lete (1979) Aretxabaleta
Mireiak ez die Haur Eskolako haurrei hika egiten. Tauletan agertzen dira hikako formak, baina ez zaio garrantziarik ematen, eta azterketetarako ere kendu egiten dute. Batzuetan zuzenean agertu ere ez da egiten.
-
Familian entzun du hika
Juxe Zuazua Eguren (1964) Aretxabaleta
Familian entzun izan du beti inguruan, nahiz eta Mireiari bezala, berari sekula ez dioten egin. Ama hasi zaio azkenaldian hika egiten.
-
Hika mantendu dadin bere alea jartzen
Juxe Zuazua Eguren (1964) Aretxabaleta
Lau bat pertsonarekin hasi zen egiten hika, modu informalean. Gaur egun pertsona horiekin eta beste pare batekin egiten du. Garrantzitsua iruditzen zaio hika mantentzea eta bere alea jarri nahi du.
-
Seme alabekin hika?
Juxe Zuazua Eguren (1964) Aretxabaleta
Semeak bazuen hika egiteko gogoa eta egiten zion zerbait. Alabarekin, aldiz, ez du ohiturarik.
-
Eskoriatzan eta Aretxabaletan gazteek hitanorik ez
Mireia Arrieta Lete (1979) Juxe Zuazua Eguren (1964) Aretxabaleta
Eskoriatzan eta Aretxabaletan hika mutilek egiten dute batez ere, nahiz eta haiek ere gutxi egin. Adinari dagokionez, 27 urteko mutil gazte batzuek erabiltzen dute, baina arraroa da. Gazteek oso gutxi egiten dute hika orokorrean, euskaraz ere ez baita asko entzuten.
-
Hika egiteagatik komentariorik ez
Mireia Arrieta Lete (1979) Juxe Zuazua Eguren (1964) Aretxabaleta
Konturatzen da jendea hika egiten dutela, baina ez diete normalean ezer esaten, ez txarrik, ez onik. Zaila izaten da kuadrilan beste inork egiten ez duenean, bakarren batekin hika egitea.
-
Hika, emakumeendako baldarra: baserritarrena
Mireia Arrieta Lete (1979) Juxe Zuazua Eguren (1964) Aretxabaleta
Adinekoen artean, noizbehinka zakarra dela entzun izan du Mireiak, baina gutxitan. Hala ere, beraiek zuzenean entzun ez duten arren, fina ez den eta emakumeentzako baldarra izan daitekeen hizkera gisa jo izan da askotan. Baserritarren hizkera gisara.
-
Baserriko emakumeen konplexuak
Mireia Arrieta Lete (1979) Juxe Zuazua Eguren (1964) Aretxabaleta
Baserritarrek euskararekin ere nahiko konplexu zituzten jada. Kaletarrak baino gutxiago sentiarazten zieten.
-
Zergatik galdu den errazago emakumeen hika
Mireia Arrieta Lete (1979) Juxe Zuazua Eguren (1964) Aretxabaleta
Emakumeak ez ziren baserritik ateratzen eta horrek asko eragin zuen emakumeen harreman sareetan, eta, beraz, komunikazioan.
-
Hitanoaren trasmisio-etenaren zergatia
Mireia Arrieta Lete (1979) Juxe Zuazua Eguren (1964) Aretxabaleta
Konplejo puntu bat dagoela uste dute, euskararekin ere antzeko zerbait gertatu baitzen. Gazteleraz egiten zuten askok euskara ez zelako zuzentzat hartzen. Beraz, hikarekin ere antzeko zerbait gertatzen zen.
-
Hitanoaren presentzia eskolan
Mireia Arrieta Lete (1979) Juxe Zuazua Eguren (1964) Aretxabaleta
Tauletan agertu arren, hikak oso presentzia gutxi du eskoletan, baita euskalkietan ere. Herri bertakoek ere hartu zuten ohitura batuan egiteko euskalkian izan beharrean.
-
Aretxabaletako euskalkiarekin konplexuak?
Mireia Arrieta Lete (1979) Juxe Zuazua Eguren (1964) Aretxabaleta
Goierri aldekoak, zein Bizkaiko kostako eta barnealdeko euskalkiek fama edo estatus hobea daukatela sentitzen dute. Izan ere, Aretxabaletako zein bailarako euskara nahasketa balitz bezala hartzen du jendeak. Eskoletan bertan ere ez zaio euskalkiari nahikoa garrantzia ematen. Ez da herriko hitz edo esamoldeak mantentzeko esfortzurik egiten. Txikienekin euskalkian hitz egiten dute. Gainera, identitatea ere emate dute euskalkiek.
-
Euskararekiko kontzientzia falta
Mireia Arrieta Lete (1979) Juxe Zuazua Eguren (1964) Aretxabaleta
Euskara askoz gutxiago egiten da orain, bai haurren zein gurasoen partetik. Euskararekiko kontzientzia galdu egin da, edo kontrara, babes nahikoa duela uste denez, ardura falta handia nabari da.
-
Hika ikastetxeetan?
Mireia Arrieta Lete (1979) Juxe Zuazua Eguren (1964) Aretxabaleta
Oñatin ikastetxeetara hika bultzatzeko proiektu bat iritsi da. Garrantzitsua iruditzen zaie, ingelesa erakusten den bezala hika ere erakustea.
-
Hitanoa, altxor bat
Mireia Arrieta Lete (1979) Juxe Zuazua Eguren (1964) Aretxabaleta
Hizkuntza informal baten beharra ikusten dute: gertutasuna adierazteko modu bat da, estimatzen duzun pertsona horrekin hitz egiteko modu bat. Hika bera ere, hizkuntza gisa, apreziatzen duten zerbait da. Etxearekin eta aurreko belaunaldiekin lotzen duten altxor bat.
-
Norbere buruarekin zuka
Mireia Arrieta Lete (1979) Juxe Zuazua Eguren (1964) Aretxabaleta
Beraien buruarekin normalean zuka egiten dute, momentu jakin batzuetan kenduta. Ez daukate beraien gurasoek zeukaten erabilera, eta beraz, erraztasuna.
-
Gurasoek beraien artean zuka
Mireia Arrieta Lete (1979) Juxe Zuazua Eguren (1964) Aretxabaleta
Gurasoek ez dute beraien artean hika egin inoiz. Senar-emazteen artean, orokorrean, errespetu faltaren seinale da hika egitea.
-
Idatzi gabeko arauak
Mireia Arrieta Lete (1979) Juxe Zuazua Eguren (1964) Aretxabaleta
Ume txikiei eta adinekoei ezin zaie teorian hika egin. Arau horiek apurtzen joan dira denborarekin. Hikalaguna da hori argien eta eraginkorren ikusten den eremuetako bat, arauen apurtze horrek ekar ditzakeen onurak ikusteko.
-
Hika non entzun eta nola ikasi zuen
Koldo Zubizarreta Lasagabaster (1949) Aretxabaleta
Gurasoekin zuka egin izan du beti, baita anai-arreben artean ere. Familiako zirkulu handiago batean, aldiz, hitanoa entzuten zuen. Ikasi, aldiz, kalean ikasi zuen, eta han hasi zen erabiltzen, gehienek hala egiten zuten eta. Euskaraz hitz egiten zutenek erabiltzen zuten batez ere. Baina, gerraosteko garaia zela kontuan hartuz, gaztelania asko eta, beraz, hitanorik ez.


