Hitanoari buruzko pasarteak
-
Senideek hika egiten zioten elkarri
Iñaki Arregi Moraza (1927) Andoain
Senideen artean hika hitz egiten zuten. Emaztearen aldeko familiak zukarako joera zuen, errespetu handiagokoa zela eta. Berorika ere hitz egiten zitzaien errespetu gehieneko pertsonei, aitonei, adibidez. Kontua asko aldatu da.
-
Berorika, zuka edo hika
Mauri Lasaga Belategi (1922) Jaione Ormaetxea Trojaola (1924) Aramaio
Abade eta medikuei berorika zuzentzen zitzaizkien herritarrak garai hartan. Mauri etxean zuka mintzatzen zen.
-
Hika, zuka, berorika
Ixabel Labaka Ollo (1928) Astigarraga
Hika hitz egiten die seme-alabei. Gurasoei zuka egiten zien. Apaizei berorika, baina bati ez zitzaion gustatzen. Adinekoei zuka.
-
Hika hitz egitea errespetu falta
Juana Kruzelegi Arozena (1916) Azkoitia
Hitanoa konfiantza gehiagokoa izaten zen, baina zuka hitz egiteak errespetu eta gozotasun gehiago ematen zuen. Irratia bazuten etxean eta bertsoak entzuten zituen. Anaia soinujolea zuen.
-
Hika, zuka eta berorikaren erabilera
Juliana Olaizola Gurrutxaga (1928) Azpeitia
Etxean ahizpekin zuka egiten zuen; anaiei, ordea, gazteei bakarrik hika, zaharragoei zuka. Lagunartean hika egiten zuten, eta seme-alabei ere hika egiten die. Gurasoei zuka egiten zien. Berorika apaizari eta medikuari hitz egiteko erabiltzen zuten.
-
Testuinguruaren araberako tratamenduak
Inazio Agirre Perez (1922) Azpeitia
Apaizari berorika egiten zitzaion. Lagunartean hika egiten zen, eta etxean (berak behintzat) zuka. Lagunarteko hizkerako esamolde batzuk aipatzen ditu.
-
Tratamendu desberdina pertsonaren arabera
Albina Arregi Urbieta (1910) Azpeitia
Etxean hika egiten zuten anai-arreben artean; gurasoei zuka; meza ematen zuten apaizei eta medikuei, ordea, berorika. Autorik ez zegoen garaian, medikua zaldiz joaten zen.
-
Euskaraz bizitakoa, hika eta zuka nori egin izan dien
Iñaki Lizaso Mendizabal (1935) Azpeitia
Euskaraz hitz egitea debekatuta egon arren, beraiek ez zekiten erdaraz hitz egiten, eta ez zioten debekuari kasurik egiten. Lagun artean hika egin izan dute beti. Emakumeei, anai-arrebei, eta seme-alabei, ordea, ez die hika egiten. Apaizari zuka egiten dio.
-
Euskara nola erabili duen bere bizitzan
Francisca Seberiana Larrañaga Zubiaurre (1922) Azpeitia
Eskolan mojekin erdaraz egiten zuten, erdaldunak baitziren haietako asko. Ez du sumatzen alde handirik Olatzeko jendearen eta kaletarren arteko euskaran. Berak hika asko egiten zuen, baita helduagoei ere.
-
Apaizari ematen zitzaion tratamendua
Gregorio Yeregi Aranalde (1940) Berastegi
Lehen apaizarekin topatzean, txapela kendu egin behar izaten zen. Apaizari, gurasoei eta zaharragoei berorika hitz egiten zieten. Zuka senideei egiten zitzaien; baina anai-arrebei eta lagunei hika.
-
Kaia eta euskara
Jabier Puerta Galdos (1927) Donostia
Arrantzaleek euskaraz egiten zuten normalean. Orain arrantzalerik ez dago ia; kanpotar asko dago. Marinelei deitzera joaten zen bera, sokatik tira eginda kanpaitxoa jotzera. Hika erabiltzen zuten. Zaharrak gogorrak ziren.
-
Denerako zuten astia
Juanita Txintxurreta Ugalde (1932) Donostia
Lekak bildu eta soinekoa plantxatu, denerako zuen astia. Mutila puntual etortzea gustatzen zitzaion. Tranbian. Euskaraz hitz egiten zuten etxean, hika.
-
Amari zuka
Juanita Txintxurreta Ugalde (1932) Donostia
Amari zuka. Apaizari berorika, baina ez zitzaion irteten. Aitonak hika egiten zien. Zestoak egiten zituen. Aitak ohitura zuen jotzeko, aitonak ez. Martutenera kanpoko jende asko joan zen: erdaraz asko.
-
Altzako euskara
Bixenta Arrieta Arrieta (1929) Donostia
Altzako euskara nolakoa den. Hika erabiltzen zuten senideek, gurasoekin zuka. Apaizari berorika.
-
Rezolako nagusiari berorika
Anparo Larzabal Urdanpilleta (1927) Donostia
Rezolako nagusia egunero mezetara joaten zen. Aita, porlana behar zuenean, kanpoan zain egoten zen, eskatzeko. Erreberentzia egiten zion hitz egin aurretik. Berorika, apaizari bezalaxe. Hika ez dute erabili etxean.
-
Hika berbetan
Tomasa Urien Intxausti (1926) Durango
Gaurko gazteak hika berbeta ez duela erabiltzen dio Tomasak. Edadeko jendeari ezin zaio hika berba egin.
-
Elorrion denek antzera euskaraz
Margarita Lasuen Ugaldea (1923) Elorrio
Ez du sumatzen diferentzia handirik Elorrio partean. Arrasate eta Elgetan, berriz, apur bat bai. Hika egiten die batzuei. Abadeei zu eta berori. Baina parrokoari ez zaio berorika egitea gustatzen.
-
Hika elkarrekin
Maria Aizpurua Murgoitio (1933) Bittori Gallastegi Berriozabal (1933) Elorrio
Elkarrekin eta lagunekin hika beti. Nebari, berriz, Marik, zuka. Seme-alabei, hika. Joanito abadeari zuka. Abadeekiko tratua.
-
Hika
Claudio Egidazu Gongeta (1925) Elorrio
Berak hika egiteko ohitura du lagunekin-eta. Bi lagunek zuka egin izan zioten, eta hika egiteko eskatzen zien.
-
Hika
Isidro Valenciaga Gacetabeitia (1930) Elorrio
Hika egin ohi du normalean lagunekin. Emakumeekin zuka gehiago. Andreari beti zu. Ez die inportantzia berezirik eman euskarari eta erdarari.


