Hika hizketan
-
Emakumeen ahalduntzea eta hitanoa batuta
Ainhoa Arregi Gaztañaga (1976) Arrasate
Emakumeen ahalduntzea eta hika uztartzeari buruz ari da.
-
Hika-zuka elkarrizketei eustea gaitza
Ainhoa Arregi Gaztañaga (1976) Jon Azkoaga Ugalde (1985) Arrasate
Batak hika eta besteak zuka ez dira sarri aritzen, eustea zaila delako.
-
Hitanoaren galerak pena
Ainhoa Arregi Gaztañaga (1976) Jon Azkoaga Ugalde (1985) Arrasate
Hikaren galerak pena ematen die. Berbak ere galdu egin direla diote.
-
Euskalkirik ez dutenek, informalaren falta
Ainhoa Arregi Gaztañaga (1976) Jon Azkoaga Ugalde (1985) Arrasate
Hizkera informalari buruzko gogoetak.
-
Garai bateko emakumeen bizimodua
Ainhoa Arregi Gaztañaga (1976) Jon Azkoaga Ugalde (1985) Arrasate
Lehenagoko emakumeen bizimoduari buruz ari dira.
-
Gustoko idazleak eta musika
Ainhoa Arregi Gaztañaga (1976) Jon Azkoaga Ugalde (1985) Arrasate
Gustoko dituzten idazle eta musikariak aipatzen dituzte.
-
Militantzia zela aldatu den
Ainhoa Arregi Gaztañaga (1976) Jon Azkoaga Ugalde (1985) Arrasate
Garai batean militantziak esparru zabala hartzen zuen. Gaur egun, ordainpean egiten dira zeregin asko. Belaunaldi gazteei dena eraikita eman zaiela uste dute eta horrek zaildu egiten duela ekimena.
-
Baserritarra izatearren, burla
Ainhoa Arregi Gaztañaga (1976) Jon Azkoaga Ugalde (1985) Arrasate
Joni "kaxero" esan izan diote, baserritarra izateagatik. Ainhoak amari mina eta amorrua nabaritu izan dio gaiaz berba egiterakoan.
-
Hika egiteak gaztetasuna sentiarazten dit
Esther Goikolea Zabala (1943) Patxi Goikolea Zabala (1933) Arrasate
Hika berreskuratzea aberastasuna litzatekeela uste dute. Pantailekin harrapatuta ikusten ditu inguruko denak; zukarekin nahiko lan. Hikak gertutasuna eta gaztetasuna ematen diela dio, eta konfidantza.
-
Umetako garaiak Koruetan
Esther Goikolea Zabala (1943) Patxi Goikolea Zabala (1933) Arrasate
Beraiek ez beste denak ziren baserritarrak; haiek belarretan ibiltzen ziren eta beraiek arbolapean lasai. Ipurtargiak batzen ibiltzen ziren. Mutilak igeri egitera joaten ziren, neskak ez. Txoritan, amoarrainetan, pilotan... ibiltzen ziren mutilak eta neskak tortoloxetan, harri-harrike, soka saltoka, txirikiletan... Mutikoekin sakalamangaka. Txopi jolasean aritzen ziren elkarrekin.
-
Soldata parekidea eskatzen
Esther Goikolea Zabala (1943) Arrasate
Eskola profesionalik ez zeukaten emakumeek. Zein lantegitan jardun zuen kontatzen du Estherrek. Lanpostu berean, emakumeek %10 gutxiago kobratzen zuten; soldata bera eskatu zutenekoa kontatzen du.
-
Lehenengo arropa garbigailua moldatu zuen Patxik
Esther Goikolea Zabala (1943) Arrasate
Arropa garbigailua egiteko hasierako sistema azaltzen du Patxik. Berak egin zion moldaketa Arrasate kooperatiban. Oso edukiera txikia omen zeukan. Esther ezkondu zenean, garbigailu automatikoa ipini zuen etxean.
-
Telefonoaren eta kotxearen eraginez, ingurukoekin harreman gutxiago
Esther Goikolea Zabala (1943) Arrasate
Ezkondu zenean, telefonorik ez zeukaten. Senide denek batera hartu zuten telefonoa eta zenbaki jarraiak dituzte horregatik. Telefonoaren eraginez, auzokoekin harremana gutxitu egin zela dio Estherrek, baita kotxeen eraginez ere.
-
Dena berrerabiltzen zen
Esther Goikolea Zabala (1943) Patxi Goikolea Zabala (1933) Arrasate
Garai batean zaborrik sortu ere ez zuten egiten, erre egiten zituzten eta. Errekara jaurtitzen zuenik bazegoen. Egunkari papera gorde egiten zuten, paketeak egiteko edo komuneko paper moduan. Azukrearen papera ere gorde egiten zen, berrerabiltzeko.
-
Dendara norberak ontzia eraman behar
Esther Goikolea Zabala (1943) Patxi Goikolea Zabala (1933) Arrasate
Olioa eta esnea ontzietara betetzen zizkieten. Lata handietatik hartuta, katiluetan erosten zituzten piperrak, tomatea... Esnea egosi egiten zen eta ihes egiten zuen sarri.
-
Istilua lur mutur batengatik, Beiñes bakegilea
Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza
Bi aitona hasarretu ziren mugan zegoen lur zati txiki batengatik. Bakegilea etorri zenean, di-da batean baketu zituen.
-
"Oraintxe hiltzen gaitik"
Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza
Egun askotan eskola-piper egiten zuten bi mutilek, lanean ari behar izaten zutelako baserrian, eta joan ziren egun batean jo egin zituen maisuak hitz egiteagatik.
-
Ihauterietako eskea dela eta
Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza
Inauterietan eskea egiten da baserrietan. Lehen baserri gehienetan ematen zizkieten gauzak eskelariei, baina urte batzuetan sekulako astakeriak egiteagatik, gero eta gutxiago dira ateak irekitzen dituztenak.
-
Hura zuan hura, mendirako gizon ernea!"
Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza
Kontrabandoan zebiltzan batean, lainoarekin galdu egin zen mutil saila mendian. Han zuten Joxemari izeneko bat, sekulako suma zuena. Hark bilatu zien bidea egun hartan ere.
-
Emakumeek buruaren gainean pegarrak eta erosketak
Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza
Emakumeek burukatea erabiltzen zuten garraiorako, ura eta erosketak buruaren gainean erabiltzen zituzten.