Hika hizketan

  • Miel Sukuntza Maxurreneko barkilloa

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Neskameak zilarrezko ontzi bat ostu zuela uste zuten, eta kandela bihurria egin zioten mina emateko. Etxeko zuhaitz bat ihartzen hasi zen ontzia zuhaitzean utzia zegoelako.

  • Miel Sukuntza Frantziako erregeak inortaz behartu gabe bizi nahi

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Frantziako erregeak inortaz bizi gabe bizi nahi omen zuen. Ustez, denetatik hartu ondoren, hala bizitzen hasi zen egun berean ohartu zen ezinezkoa zela.

  • Miel Sukuntza San Pedrori ipurdia erre nahi

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Pello izeneko bat teilatura igo eta San Pedrori ipurdia erretzen saiatu omen zen etxafuegoak botaz.

  • Miel Sukuntza Ardi bat gaizkitu

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Ardi bat gaizki jarri zen eta ardoa eman zioten sendatzeko. Baita sendatu ere.

  • Miel Sukuntza Kartetan “ahuntza” jokatzea eta “erdia eta erdia” egitea

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Kartetan berdinketa gertatzen zenean, azken partidak erabakitzen zuen garailea. Horri ahuntza esaten zitzaioan. Bestalde, ardoa eta gailetak hartzen zituzten kartetan aritzeko “erdia eta erdia” deituriko ohituraren arabera.

  • Miel Sukuntza Munduaren haserako martxak

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Mundua sortu zenean, gauza guztiek, baita animaliek ere, hitz egiten zuten. Goroldioak berriz ez, eta erakusten hasi zirenean, denek galdu zuten hizketako gaitasuna.

  • Miel Sukuntza Oihal txuria paratzen zuten ezpandan

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Baserri inguran lanean ari zirenei, bazkaltzera joateko abisua oihal txuriaren bidez egiten zieten etxekoandreek.

  • Miel Sukuntza Artzaia gaizkitu eta ohatilan ekarri

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Artzai bat gaizkitu zen Leitzelarren, eta beste artzai batzuek haren baserriraino eraman behar izan zuten bidezidor guziak barrena ohatila batean.

  • Miel Sukuntza Kukutxeztula sendatzeko astoaren esnea

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Kukutxeztula gaitza sendatzeko astoaren esnea erabiltzen zuten lehen.

  • Miel Sukuntza Hanka hautsi, eta menditik eraitsaldian ekarri

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Ehiztari batek hanka hautsi zuen oihanean eta oihuka hasi zen. Baserritar batzuek oihuak aditu, bertara joan, eta eratsaldian ekarri zuten.

  • Miel Sukuntza Behia esnerik gabe etortzen etxera

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Lehen behiak mendira larretzen zituzten. Baserri batean ohartu ziren behi bat iluntzean esnerik gabe etortzen zela. Erreparatzen hasi, eta suge batei nola ematen zion ikusi zuten.

  • Miel Sukuntza Olentzero arratsean su berria baserrietan

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Olentzerotan su berria egiten zuten baserrietan, zaharra garbitu ondoren. Familiako bakoitzarentzat egur zati bana paratzen zen su horretan.

  • Miel Sukuntza Sugeak ardia hozkatzen zuenean, elorri arantzarekin zulatzen guk

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Ardia sugeak hozkatuz gero, elorri-arantzarekin zulatzen zuten lehen. Geroago ikasi zuten hobe zela ebakitzea, Iparraldeko batzuei esker.

  • Miel Sukuntza Sugeak zakurra hozkatu

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Sugeak zakurra hozkatu zuen behin, eta zakurra hilzorian zegoela, ebakia eginda garbitu zioten pozoia.

  • Miel Sukuntza "Odola aterako al didak?"

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Artzai bat gaizki jartzen zen odolanak jotzen zuenean, tentsioa igotzen zion gaitzak jotzen zuenean. Horrelakoetan, odola atera behar izaten zioten.

  • Miel Sukuntza Oilaloka eta txitak ezin harrapatuz

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Oilo batzuek kabia eta txitak mendian edo nonahi egiten zituzten. Horrelakoetan sekulako komeriak erabiltzen zituzten haien bila.

  • Miel Sukuntza Idiak zeramatzaten kontrabandoan

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Kontrabandoko idiak baserri bateko ikuilura joan ziren. Baserrian zalaparta sumatu zuten eta esnatu. Azkenean, haien bideari segitu zioten kontrabandoan zebiltzanek beren idiekin.

  • Miel Sukuntza Beharrak lagundu omen zioan lehengoari ere

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Aitak egurra ekartzera bidali zuen semea, bakarrik bidali ere, beharra izeneko batek lagunduko ziola esanda.

  • Miel Sukuntza Azeriak axuriari lepoa moztu eta eraman

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Azeriak oso kalte handiak eragiten dituzte baserrietan. Besteak beste, axuriei lepoa moztu eta eraman, gorputza bertan utzita.

  • Miel Sukuntza Txu zaharra, behor azkarra

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Behor zahar bat bazen mendian bizi zena, baina eguraldiak aldaketa zuenean bordara joaten zena elurra hasi baino lehen. Artzaiek haren bidez jakiten zuten elurra zetorrela.