Hika hizketan
-
Norekin egiten duten hika
Mariasun Ibabe Okina (1956) Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate
Koadrilako gehienekin egiten du hika Amaiak, mutil zein neska. Anaiarekin ez du sekula hika egin, urtebete zaharragoa den arren. Mariasunek debekatuta zuen etxean gaztelaniaz hitz egitea; amak esaten zion mojek eskolan esandakoak gezurra zirela. Familia abertzalekoak dira biak eta etxean errieta egiten zieten erdaraz eginez gero.
-
Seme-alaben hizkuntza ohiturak
Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate
Ez du seme-alabei euskaraz egiteko beharrik izan, etxeko hizkuntza euskara izan delako. Semeak arazoak izan zituen gaztelaniaz ondo egiteko, beti baserrian egoten zelako. Alabak ez, Extremadurako zaintzaile bat izan zutelako eta harekin ikasi zuelako. Seme-alabek lagunekin euskaraz egiten dute gehienbat.
-
Mariasuni barre egiten zioten ilobek, hika egiten zienean
Mariasun Ibabe Okina (1956) Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate
Hika egiten duten gazte gutxi ezagutzen dituzte. Mariasuni barre egiten zioten umeek hika egiten zienean. Iloba batek esaten dio pena duela ez zuelako ikasi. Amaiak gogoan du ondarrutarrek ez zietela ulertzen hika eginda.
-
Gazteek ez dute hika egiten Arrasaten
Mariasun Ibabe Okina (1956) Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate
Amaiak dio 50 urtetik gorakoekin egiten duela hika, baserri ingurukoak denak ere. Gazteek ez dutela egiten uste du. 33 urteko semeak egiten du, baina oso lagun gutxirekin. Kaletarrek ez ei dakite hika. Gurasoak baserrikoak dituzten gazteek ere ez dute egiten hika.
-
Galeraren zergatia eta hitanoaren gutxiespena
Mariasun Ibabe Okina (1956) Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate
Galderaren zergatia zein izan daitekeen. Mariasunek dio Udalan batzuek umeei erdaraz egiten zietela, ez hika ez zuka. Hitanoa oso jende gutxirekin egiteko dela jaso du Amaiak ere, eta errespetu falta dela seme-alabei hika egitea. Baserritarren konplejuak: burla egiten zieten eta erdaraz egiten zuten, ez igartzeko baserritarrak zirela.
-
Hitanoa, familiakoekin eta lagunarterako
Mariasun Ibabe Okina (1956) Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate
Udalarako errepiderik ez zegoen eta astoan joan behar izaten zuten. Mariasuni 'bulling'-a egiten zioten eskolan, baserritarra zelako. Amaiak ez du baserritarra izateagatik halakorik jasan. Hitanoari buruz entzun dutena: familia edo lagunarterako soilik dela. Mariasunen aitajaunak mutilei egiten zien hika, neskei ez.
-
Mariasun guardia zibilari erantzuten
Mariasun Ibabe Okina (1956) Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate
Mariasunek gogoan du Guardia Zibila baserrira joan zela miaketa bat egitera, eta amandreari kargu hartu ziotela gaztelaniaz ez zekielako. Mariasunek erantzun zion guardia zibilari, zortzi urterekin.
-
Euskara txarra Arrasatekoa?
Mariasun Ibabe Okina (1956) Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate
Magisteritza ikasten hasi zenean, Ondarrukoek beraien erara hitz egiten zutela eta beraiek ere eurenean egiten hasi ziren. Batua eta euskalkiak: beraien euskara txarra zela uste zuten. Tolosakoak zuen fama ona. Udalan egon zen apaiz batek ere hala esaten omen zuen.
-
Mutilek hika gehiago neskek baino?
Mariasun Ibabe Okina (1956) Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate
50 urtetik gorako baserritarrek egiten dute hika, eta oso gutxik. Beraien lagun taldeetan neskek ere berdin-berdin egiten dute hika; beste leku batzuetan mutilek gehiago egiten dute. Arrasaten 50 urtetik beherakoen artean ez da hitanoa mantendu. Amaiak ez die egin seme-alabei, errieta egiteko ez bada; bere senarrak semeari bakarrik.
-
Hika irakastea eskoletan?
Mariasun Ibabe Okina (1956) Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate
Amaiak dio tarteka entzuten direla gurasoen artean euskaraz egiteko kanpainak, baina ez nahikoa. Eskolan hika lantzea ere ondo ikusten du, bertsolaritza lantzen den moduan. Hika ikastaroek ere jarraipena behar dute, ez solteak izan.
-
Mobil bariko garaia
Mariasun Ibabe Okina (1956) Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate
Teknologia berrietara engantxatu gara denok. Amaia gaztea zela, auzoan telefono bakarra zegoen eta urte gutxian mobilari lotuz joan gara. beharra sortzen da. Oporretan mobilaz ahaztu egiten dira.
-
Emakumeen bizimodua lehen eta orain
Mariasun Ibabe Okina (1956) Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate
Emakumea etxe barruan sartuta eta gizonezkoen zerbitzura zegoen lehen. Oraindik asko dago egiteko: kargudunak gizonezkoak dira orain ere eta zaintza emakumeen esku dago. Feminismotik asko egin da (Mariasun mugimendu horretan ibili izan da).
-
Teknologia berrien abiadura
Mariasun Ibabe Okina (1956) Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate
Teknologia berriekin kokoteraino dago Mariasun. Amaiak dio lan munduan ere sartu direla eta larritasun handienak horretxekin igaro dituela berak irakaskuntzan.
-
Militantzia eta konpromisoa
Mariasun Ibabe Okina (1956) Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate
Mariasun beti izan da militantea eta konpromiso falta ikusten du gaur egun. Francoren garaian aldaketan sinesten zuten. Zaintza lanengatik utzi zuen militantzia Mariasunek. Amaia ere euskararen militantea izan da gaztetatik.
-
Feminismoan militatzen
Mariasun Ibabe Okina (1956) Arrasate
Mariasun Arrasateko emakumeen asanbladan ibili zen. 1977an sortu zen. Sección Femeninan zerbitzu soziala egin behar zen gidabaimena ateratzeko, Francoren garaian; lokala okupatu egin zuten beraiek eta hantxe egin zituzten emakumeen asanbladako bilerak urtetan.
-
Ihauterietan esne-saltzailearen kamioian ihesi
Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta (1931) Leitza
-
Niri aharia hil didak? Bai nik ere hiri zakurra!
Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta (1931) Leitza
Baserritar bati libre zebilen zakur batek aharia ito zion, eta hark eskopeta hartuta zakurra hil zuen.
-
"Erdie baiheuke!"
Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta (1931) Leitza
Guardak baimenik gabe aizkoran ari ziren gazte batzuk harrapatzen saiatu zeneko istorio zelebrea.
-
Txartela hartzea eta dotrinarik ez jakitea
Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta (1931) Leitza
Neskatxa baten eta apaizaren arteko pasartea, txartela ematera joanda: neskak ez jakin dotrinarik, apaizak ere ez animalien berririk.
-
Jakin-nahi, konta-nahi
Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta (1931) Leitza
Herriko gizon batzuek kuxkuxean aritzen zen batekin izan zuten sesioa, haserrea.