Hika hizketan
-
Aitak zuka, amak hika eta anaiarekin orain hika
Ainhoa Arregi Gaztañaga (1976) Arrasate
Aitak zuka egin izan dio; amak egin izan dio hika. Anaiarekin hasita dago hika egiten.
-
Amarekin praktikatu izan du hika
Ainhoa Arregi Gaztañaga (1976) Arrasate
Amarekin hika egin izan du eta hala ikasi. Elkarrizketa luzeetan zuka egiten dio amari, eta amak bietara. Ilobekin orokorrean zuka egiten du. Oso gutxirekin egiten du hika.
-
Noka ikastaroko esperientzia
Ainhoa Arregi Gaztañaga (1976) Arrasate
Batzuekin hikak errazago irteten dio beste batzuekin baino. Noka ikastaroan parte hartu zuen eta nolakoa izan zen azaltzen du. Bigarrenean, bera izan zen irakasle.
-
Hika sentimendu batekin lotzen du
Ainhoa Arregi Gaztañaga (1976) Arrasate
Hika sentimenduekin lotzen du berak, sustraiekin lotze bat. Ahaldundu egin behar izan da kalean noka egiteko.
-
Kaleko esparrua gizonena gehiago izateak noka galarazi du
Ainhoa Arregi Gaztañaga (1976) Arrasate
Noka toka baino gehiago zergatik galdu den azaltzen du.
-
Berari hika egitea aldarrikatu izan du
Ainhoa Arregi Gaztañaga (1976) Arrasate
Noka egitea aldarrikapenetik ere sortu zaiola azaltzen du.
-
Hika elkarrekin zela hasi ziren
Ainhoa Arregi Gaztañaga (1976) Jon Azkoaga Ugalde (1985) Arrasate
Elkarrekin hika zela hasi ziren kontatzen dute eta hika egiteak zer dakarkien.
-
Nortasun kolektiboak eraikitzen lagun dezake hitanoak
Jon Azkoaga Ugalde (1985) Arrasate
Herri identitatea garatzeko aukera ona iruditzen zaio Joni hitanoa.
-
Hika norbere buruarekin, praktikatzeko
Ainhoa Arregi Gaztañaga (1976) Jon Azkoaga Ugalde (1985) Arrasate
Beraien buruarekin hika egiten dute batzuetan. Ainhoak hizkuntza askotan egiten dio bere buruari.
-
Euskaltegian euskalkia erakustea mugatuta dago
Ainhoa Arregi Gaztañaga (1976) Arrasate
AEKn formalki ez baina euskalkia lantzen dute batzuetan.
-
Arrasaten euskararen erabilerari buruz
Ainhoa Arregi Gaztañaga (1976) Jon Azkoaga Ugalde (1985) Arrasate
Euskara desagertzear egon zenez, nahikoa egin dutela uste du Jonek. Hizkerak eta hizkuntzak oso nahastuta erabiltzen direla uste du Ainhoak. Jonek identitate kolektiboa galtzea euskararen galera eragiten ari dela uste du.
-
Agurainen eta Arrasateren arteko aldea
Ainhoa Arregi Gaztañaga (1976) Arrasate
Agurainen bizi izan duena Arrasateko egoerarekin alderatzen du Ainhoak. Batzuentzat euskara identitatea da baina beste batzuentzat eskolako kontua.
-
Teknologia berrietan erdararen erauntsia dago
Ainhoa Arregi Gaztañaga (1976) Jon Azkoaga Ugalde (1985) Arrasate
Jonen ustez euskararena arazo politikoa da. Mugikorreko erreferentzia guztiak erdaldunak direla azaltzen du. Ainhoak uste du lan handia egiten ari direla teknologia berrietan euskara erabiltzeko baina zaila dela.
-
Erdara nagusi da Arrasaten
Ainhoa Arregi Gaztañaga (1976) Jon Azkoaga Ugalde (1985) Arrasate
Arrasateara etorrita, pakistandarrek gazteleraz hitz egiten dute; beraz, Jonek dio horrek esan nahi duela Arrasateko hizkuntza nagusia gaztelera dela. Hika aritzea aldarrikapen moduan bizi du Jonek.
-
Norbere baitan toka aritzeaz
Ainhoa Arregi Gaztañaga (1976) Jon Azkoaga Ugalde (1985) Arrasate
Jonek txakurrari hika egiten dio, toka. Ainhoak bere buruari toka egin izan dio; zergatia ez dauka oso argi.
-
Berorika besoetako umeari, zuka ume txikiari, hika koxkortutakoari
Ainhoa Arregi Gaztañaga (1976) Arrasate
Ainhoak besoetako umeari esaldi batzuk berorika egin izan dizkiola aipatzen du.
-
Hika egiten duen bikote nagusia
Ainhoa Arregi Gaztañaga (1976) Jon Azkoaga Ugalde (1985) Arrasate
Jonek ezagutzen du bikote nagusi bat elkarrekin hika egiten duena.
-
Ezkondutakoan zuka; semeari hika, alabari zuka
Ainhoa Arregi Gaztañaga (1976) Arrasate
Azkoitiko kasu bat aipatzen du, ezkondutakoan hika egitetik zukara pasatu zena, eta ohartu. Semeari hika eta alabari zuka egitea ohikoa izan da.
-
Hikaren inguruko jarrerak
Ainhoa Arregi Gaztañaga (1976) Jon Azkoaga Ugalde (1985) Arrasate
Hikaren aldeko jarrerak entzun izan dituzte.
-
Helduago bati hika egitea zail
Ainhoa Arregi Gaztañaga (1976) Arrasate
Helduago bati hika egitea deseroso zaio.


