Hika hizketan

  • Mireia Arrieta Labadora al da asmakuntza onena?

    Mireia Arrieta Lete (1979) Juxe Zuazua Eguren (1964) Aretxabaleta

    Labadora oso asmakuntza ona da, baina frigorifikoa apurtu zitzaion behin Juxeri eta benetan garrantzitsua dela konturatu zen. Bestetik, argindarrari oso lotuta gaudela ere uste dute. Arroparen erabilera ere aldatu da, eta asko. Erosotasuna ematen duten asmakuntzen beharra daukagu.

  • Mireia Arrieta Eskolako kontuak

    Mireia Arrieta Lete (1979) Juxe Zuazua Eguren (1964) Aretxabaleta

    Juxeren garaian neskak eta mutilak banatzen zituzten eskolan. Mireiarenean ez, baina amantal desberdinak jantzi behar zituzten. Ondo gogoratzen dira jangelako janariez ere. Juxek zorri garaiaz hitz egiten du. Espainolez egiten zuten, baina hurrengo mailakoak izan ziren euskaraz hasi eta ingelesa lehenengoz eman zutenak.

  • Mireia Arrieta Militantzia eta konpromisoa lehen eta orain

    Mireia Arrieta Lete (1979) Juxe Zuazua Eguren (1964) Aretxabaleta

    Gazteen artean, gaur egun ere oso konprometituta daudela ikus daiteke. Hala ere, lehen antolatzen ziren auzolanetan gaur egungo gazteek ez dute hainbestetan parte hartzen. Bakoitzaren buruarengan pentsatzea lehenesten den mundu batean bizi baikara.

  • Anjel Akizu Appa Hi!

    Anjel Akizu Gaztañaga (1949) Koldo Zubizarreta Lasagabaster (1949) Aretxabaleta

    Appa hi! aplikazioaren promo bideorako erabilgarria den zatia.

  • Anjel Akizu Mugikorraren erabilera

    Anjel Akizu Gaztañaga (1949) Koldo Zubizarreta Lasagabaster (1949) Aretxabaleta

    Lehen nola komunikatzen ziren azaltzen dute.

  • Anjel Akizu Galdu diren ohiturak

    Anjel Akizu Gaztañaga (1949) Koldo Zubizarreta Lasagabaster (1949) Aretxabaleta

    'Kafe konpletua' hartzea galdu da, dantzak, lanbideak...

  • Anjel Akizu Jolasak eta gaiztakeriak

    Anjel Akizu Gaztañaga (1949) Koldo Zubizarreta Lasagabaster (1949) Aretxabaleta

    Gau beltza dela eta ere bazituzten ohitura eta jolasak. Neskak beldurtzera joaten ziren. Umetan jolas pila bat zituzten lagunen artean. Zoritxarrez, galtzen joan direla diote.

  • Anjel Akizu Galdu diren lanbide desberdinak

    Anjel Akizu Gaztañaga (1949) Koldo Zubizarreta Lasagabaster (1949) Aretxabaleta

    Barkilleroa ezin aipatu gabe utzi, ezta gasolinaren arduraduna ere. Kotxearen erabilera ere asko aldatu da: kamioiak eta banatzaileak soilik zebiltzan lehen esne zein barazki banatzaileak, esaterako. Barazkiak eta frutak dendan baino familiako ortuan izaten zituzten.

  • Anjel Akizu Herriko historia: bainuetxea eta 'uretzak'

    Anjel Akizu Gaztañaga (1949) Aretxabaleta

    Aretxabaletako bainuetxea oso garrantzitsua zen, baina Ametzako 'uretzak' oso onak zirela esaten zen. Beraiek umetan arrautza ustel usaineko 'uretzak' edaten zituzten gustora. Hala ikasi du bilobak ere.

  • Koldo Txiron Herriko istorio bat: Otazu familia

    Koldo Zubizarreta Lasagabaster (1949) Aretxabaleta

    Bainuetxea elegantea zen eta mantentzen da orduko eraikina. Koldok badu istorio bat gaur udaletxea den eraikinari buruz: Otazu familian, Aretxabaletako Arratabe familiagaz ezkondua, 3 haur izan zituzten, eta anekdota barregarri bat kontatzen du. Herri mailan jendea harritu egiten zen familia aberats hura ikusirik.

  • Anjel Akizu Eskola garaiko istorioak

    Anjel Akizu Gaztañaga (1949) Koldo Zubizarreta Lasagabaster (1949) Aretxabaleta

    'Montañas nevadas' abestia abesten zuten eskolan. Disziplina gogorra zen, makilaren erabilera ere aipatzen dute. Ume-umetan maistrak izaten zituzten; behin handiago eginda, Jose Luisez gogoratzen da Koldo. Gizon handia eta mantsoa, baita zakarra ere. Anjel irakaslea normalagoa zela ere oroitzen dute eta, azkenik, "Maripaz" ere badakarte gogora, bide batez herriko trena gogoratuz.

  • Anjel Akizu Herriko trena

    Anjel Akizu Gaztañaga (1949) Koldo Zubizarreta Lasagabaster (1949) Aretxabaleta

    Trenarekin ere aritzen ziren gaiztokeriatan. Trena zen orduko erreferentzia handietako bat, ekarri zituen aldaketez gain, orduaren erreferentzia ere bazelako. Tren geltokiaz gogoratuz, gaur egungo autobus geltoki kaskarrekin ez daude batere gustora. Gasteizko autobus elektrikoari eta tranbiari buruz ere hitz egiten dute.

  • Anjel Akizu Garbigailua

    Anjel Akizu Gaztañaga (1949) Koldo Zubizarreta Lasagabaster (1949) Aretxabaleta

    Labadora asmakuntza garrantzittsua izan zen. Baita butanoa ere. Opari gisa eman zion Koldoren aitak amari. Anjelen etxeko lehen etxetresna elektrikoa izan zen.

  • Anjel Akizu Kuadrilaren garrantzia

    Anjel Akizu Gaztañaga (1949) Koldo Zubizarreta Lasagabaster (1949) Aretxabaleta

    Bi kintak osatzen dute beraien kuadrila, 30 bat inguruko lan taldea. Estatutuak eta guzti zituzten garai batean. kuadrilek lagunetako bat lan gabe gelditzean nola lagundu jakiteko, esaterako.

  • Agurne Muguruza Maistrak jipoia tinta botatzeagatik

    Agurne Muguruza Alberdi (1935) Nati Muguruza Alberdi (1938) Elgoibar

    Nati hiru urterekin hasi zen Sallobenteko auzo eskolan. Lepoan erabiltzen zuten umeek. Lehenengo egunean tinta bota zuen soinekoan eta maistrak jipoia eman zion. Hiketari buruzko komentarioak.

  • Agurne Muguruza Eskola erretratua

    Agurne Muguruza Alberdi (1935) Nati Muguruza Alberdi (1938) Elgoibar

    Eskolako argazki baten aurreko komentarioak. Tarteka hika berba egiten dute.

  • Jon Azkoaga Etxekoak hika entzun izan ditu beti

    Jon Azkoaga Ugalde (1985) Arrasate

    Gurasoek hika zein zuka egin izan diote. Etxekoak hika entzun izan ditu.

  • Jon Azkoaga Anaiarekin hika egiten hasita

    Jon Azkoaga Ugalde (1985) Arrasate

    Anaiarekin hika egiten du orain.

  • Jon Azkoaga Hika beti-beti beste mutil batekin egiten du

    Jon Azkoaga Ugalde (1985) Arrasate

    Hika zeinekin egiten duen azaltzen du. Baserriko lotura dutenekin egiten du gehiago.

  • Ainhoa Arregi Aitak zuka, amak hika eta anaiarekin orain hika

    Ainhoa Arregi Gaztañaga (1976) Arrasate

    Aitak zuka egin izan dio; amak egin izan dio hika. Anaiarekin hasita dago hika egiten.