Hika hizketan

  • Amaia Altuna Amak eta anai-arrebek hika berari

    Amaia Altuna Sagasta (1961) Arrasate

    Amak hika egin izan dio berari beti, baita bere anai-arrebei ere. Anai-arrebek hika egiten diote baina berak ez. Hamar urterekin kalera etorri zen bizitzera eta hor erdaraz hasi zen. Erdararik ez zekiela joan zen eskolara.

  • Amaia Altuna Hika lankideekin

    Amaia Altuna Sagasta (1961) Arrasate

    Lankideekin egin izan du hika baina ez beste inorekin.

  • Amaia Altuna Alabak eskatu egin dio hika egin diezaion

    Amaia Altuna Sagasta (1961) Arrasate

    Alaba gazteenak eskatu izan dio hika egiteko eta hasita daude. Lagun artean, baina, alabak ez dauka hika norekin egin.

  • Joxerra Agirreurreta Euskalkiari garrantzi gutxi

    Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Arrasate

    Euskalkia eskolan erakustearen aldekoa izan da bera baina bailaran ez dela egin dio. Euskalkiari garrantzirik eta funtziorik ez zaiola eman nahi izan uste du.

  • Joxerra Agirreurreta Bizkaian euskalkiari prestigioa eman zaio

    Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Amaia Altuna Sagasta (1961) Arrasate

    Euskalkia mantentzea luxua dela uste du Amaiak. Arrasateko euskalkia txarra dela entzun izan du Joxerrak. Bizkaian euskalkiari beste prestigio bat ematen zaiola azaltzen du.

  • Joxerra Agirreurreta Euskalkia eta hitanoa gertukoak

    Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Arrasate

    Euskalkia eta hitanoa gertukoak direla dio. Hizkuntza bati alde informala kentzea akatsa dela uste du.

  • Joxerra Agirreurreta Hitanoa, konfiantza eta hurbiltasuna

    Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Amaia Altuna Sagasta (1961) Arrasate

    Hitanoak konfiantza eta hurbiltasuna ematen dituela uste dute. Hitanoaren galeran apaizek zerikusia izango zutela uste du Joxerrak, zakarra zela esaten zieten eta. Hitanoa basati izatearekin lotu izan dela diote.

  • Joxerra Agirreurreta Appa Hi! aplikazioa, hitanoa prestigiatzeko

    Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Arrasate

    Appa Hi! aplikazioa elegantea iruditu zaio Joxerrari eta zorrotza ere bai. Gazteentzat bitarteko ona dela uste du.

  • Joxerra Agirreurreta Word programa ezagutzen hasi zirenekoa

    Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Amaia Altuna Sagasta (1961) Arrasate

    Mugikorrik gabeko garaia ez dela hain aspaldikoa diote. 1998an Word programa erabiltzen ikasten hasi ziren. Hasieran mugikorrak berba egiteko bakarrik erabiltzen ziren.

  • Joxerra Agirreurreta Gizonik gabe, libreago

    Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Amaia Altuna Sagasta (1961) Arrasate

    Joxerraren amak, alargundu zenean, gizona balitz moduan bizi zela esan zien seme-alabei, libreago sentitzen zelako. Hainbat pasarte kontatzen dituzte beraien amenak, bizimodua hobera joan zaiela azaltzeko.

  • Joxerra Agirreurreta Auzolana beharrezko

    Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Amaia Altuna Sagasta (1961) Arrasate

    Euskararen militanteak izan direla diote. Borondatez lan asko egiten zen, egin egin behar zelako. Profesionalizazioa behar izan dela diote baina lanbidetik kanpo ezer gutxi egiten dela. Auzolanak beharrezkoak direla dio Joxerrak.

  • Joxerra Agirreurreta "Pueblo"ra joan nahi zuten

    Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Amaia Altuna Sagasta (1961) Arrasate

    Dena antolatu behar denaren ustea dagoela diote. Lehen zela jolasten zuten kontatzen dute. Kanpotik etorritakoak "pueblo"ra joaten zirela eta beraiek ere joan nahi izaten zuten. Mantzanilla batzera ere joaten ziren.

  • Joxerra Agirreurreta Eskolako oroitzapen txarrak

    Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Amaia Altuna Sagasta (1961) Arrasate

    Irakasle frankistak eta faxistak izan zituen Joxerrak. Gerora irakasle batzuek aldaketa egin zuten eta euskaraz egiteko eskatzen zioten. Mojekin oso gaizki pasatu zuela kontatzen du. Almenen pederasta bat tokatu zitzaiela dio Amaiak.

  • Mireia Arrieta Familian hitanoa ohikoa

    Mireia Arrieta Lete (1979) Aretxabaleta

    Etxean betidanik entzun du hika, baina berari sekula ez diote egin. Familian asko entzun izan du beti. Bere ama orain hasi zaio hika egiten, ez dadin galdu.

  • Mireia Arrieta Mutila balitz, hika egingo liokete

    Mireia Arrieta Lete (1979) Aretxabaleta

    Mutilak diren lehengusuei familiakoek hika egin izan diete. Beraz, bera mutila balitz ere egingo ziotela uste du.

  • Mireia Arrieta Baserria, gazteak eta hika

    Mireia Arrieta Lete (1979) Aretxabaleta

    Auzoetan, baserri inguruetan, hika askoz gehiago mantentzen da. Hala ere, gazteen artean gorokorrean galtzen joatea izan da joera.

  • Mireia Arrieta Auzoan eta kalean hitanorik bai?

    Mireia Arrieta Lete (1979) Aretxabaleta

    Familian entzuteaz gainera, auzoan bertan eta kalean ere zertxobait entzun du hitanoa, baina gizonen artean.

  • Mireia Arrieta Norekin hitz egiten duzu hika?

    Mireia Arrieta Lete (1979) Aretxabaleta

    Juxerekin hika egiten du batzuetan, lanean, etxekoekin ere bai (ama, izeba edo ahizparekin) eta kuadrilako lagun batekin ere bai. Batzuetan zaila izaten da elkarrizketa hika jarraitzea. Hala ere, nesken aditz formak ondo kontrolatzen ditu lagunak.

  • Mireia Arrieta Baserriko animaliei hika? Eta seme alabei?

    Mireia Arrieta Lete (1979) Aretxabaleta

    Txakurrei zuka egin izan die beti. Seme alabei nahi die hikaren tradizioa pasatu, baina zaila da. Elkarrizketatzaileak aipu bat egiten du bere inguruan seme alabei hika egiten hasteko egon den esperientziaren gainekoa. Gainera, batzuek esaten dute haurrei koxkortutakoan hasi behar zaiela hika egiten.

  • Mireia Arrieta Haur eskolako haurrei hika ez

    Mireia Arrieta Lete (1979) Aretxabaleta

    Mireiak ez die Haur Eskolako haurrei hika egiten. Tauletan agertzen dira hikako formak, baina ez zaio garrantziarik ematen, eta azterketetarako ere kendu egiten dute. Batzuetan zuzenean agertu ere ez da egiten.