Hika hizketan

  • Miel Sukuntza "Potxolo" tabako bila

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Bi baserritar tabakorik gabe gelditu ziren mendian lanean ari zirela. Txakurra bidali zuten baserrira tabakoaren bila.

  • Miel Sukuntza Emakumeek buruaren gainean pegarrak eta erosketak

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Emakumeek burukatea erabiltzen zuten garraiorako, ura eta erosketak buruaren gainean erabiltzen zituzten.

  • Miel Sukuntza Auzolana nola izaten zen

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Auzolanez laguntzen zioten elkarri lehenago, batez ere zaharrak edo ezinduak zeuden etxeetan egiten zen hori.

  • Miel Sukuntza Filomeno, Leitzelarren bizi zen desertorea

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Filomeno izeneko gizon bat mendian bizi zen, gerratik ihesi etorri ondoren. Haren ospe txarra zela eta, izua eragiten zien ezagutzen ez zutenei. Hala ere, gizon ona eta langilea omen zen.

  • Miel Sukuntza Lixiba

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Garbigailurik ez zenean, maindireak eta arropa suko hautsa erabilita garbitzen ziren kuela izeneko ontzi batean.

  • Miel Sukuntza Bordaberrie erre zenekoa

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Bordaberri izeneko baserria erre zen, baina herritar askoren lanari esker, denak ere auzolanez arita, denbora laburrean berreraiki zuten.

  • Miel Sukuntza Artoa (talo lodia supean egina)

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Artoa, taloa baino lodiagoko opila, supean erretzen zen. Taloa baino askoz lodiagoa eta goxoagoa.

  • Miel Sukuntza Hortza erorita sutara bota

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Haurrei hortza erortzen zitzaienean, hartu eta sutara botatzen zuten hau esanez: “San Migel, San Migel: tori zaharra eta ekartzu berria".

  • Miel Sukuntza Eguzkiloreak

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Etxe batzuetan eguzkiloreak paratzen ziren babeserako balio zutelakoan.

  • Miel Sukuntza Txartela hartzera eta dotrinarik ez jakitea

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Baserritar bat txartela hartzera joan zen baina apaizak ez zion eman dotrinarik ez zekielako. Hurrengoan neskak dotrina bazekien, baina apaizak ez neskak ardiez egindako galdera bat.

  • Miel Sukuntza Haurrak etxean jaiotzen

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Lehen, haur guztiak etxean jaiotzen ziren, emaginek lagunduta, medikurik gabe.

  • Miel Sukuntza Bularra ematera auzolanez

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Haur bat jaiotzen zenean, bularra hartzen ikasteko edo amak gutxi bazuen, auzoko beste amaren batek emanen zion arazorik gabe haur berriari.

  • Miel Sukuntza Tomas Barungoa bertsotan askotan aritzen zen

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Tomas Barungoa bertsolari polita zen eta beti kantari aritzen zena gainera. Haren zenbait bertso kantatu zizkigun haren ondorengo batek.

  • Miel Sukuntza Ostazuriaren ostoa tabakotarako eta txurikina paperatarako

    Miel Sukuntza Sagastibeltza (1937) Leitza

    Errazionamenduaren garaian, tabakoa bukatzen zitzaienean ostoz eta txurikinez egiten zituzten zigarroak orduko gizonek.

  • Amaia Pagaldai Gesalibar auzoan bizimodua, umetan

    Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate

    Uribarri auzoko baserri batean jaioa, Baztargain Azpin, baina Gesalibarrerako joera zuten. Aita bertakoa zuen eta ama Eskoriatzakoa. 11 urterarte Gesalibarko eskolan ibili zen eta bertakoak ditu lagunak. Gero Almenen ikasi zuen, Eskoriatzan.

  • Amaia Pagaldai Eskola garaiko hizkuntza: gaztelania

    Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate

    Etxean hitanoa asko entzun du umetatik. Gurasoek anai-arrebekin hika egiten zuten eta baita lagunekin ere, adinekoekin. Gurasoek zuka egiten zuten elkarrekin. Beraiei oso haserre zeudenean egiten zieten hika, baina normalean zuka. Eskolan maistrak bakarka zeudenean soilik egiten zion euskaraz, baina erdara hutsean ziren eskolak. Kanpotar asko zeuden eskolan; "maketoekin" ez ziren ondo konpontzen orduan, gerora bai.

  • Amaia Pagaldai Anaiarekin eta lagunekin erdaraz sasoi batean

    Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate

    Anaiarekin ere erdaraz egiten zuen batzuetan eta baita lagunekin ere, etxean euskaraz egin arren. Oso berandu hasi ziren hika egiten lagun koadrillan. Etxean debekatuta zuten erdaraz egitea. Almenen bi talde egin ziren: euskaldunen taldean zegoen bera. Koadrilako hiruk erabaki zuten Magisteritza egitea eta ordaun hasi ziren euskaraz (eta hika) egiten. Batua ikasi egin behar izan zuten, euskaltegian.

  • Amaia Pagaldai Kontzientzia linguistikoa eta mudantza hitanora

    Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate

    15-16 urterekin bazuen kontzientzia politikoa, baina linguistikoa 17-18rekin etorri zitzaion, Magisteritza ikasten hasi zenean. Hasieran zuka eta gero hika. Koadrillako gehienak baserri ingurukoak ziren eta etxean hika entzundakoak.

  • Amaia Pagaldai Erraz hasi zen hika

    Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate

    Senarra izango zuenak (Koldo Zubizarretak) joera handia zuen euskaraz egiteko. Semeari hika egiten dio, baina alabari ez dio egin izan sekula. Semeak egiten du hika lagun batzuekin, baserri giroko mutilekin. Hika egiten hasi zenean ez du gogoratzen zailtasunik izan zuenik, noka zein toka. Batzuek toka egiten diete neskei ere.

  • Mariasun Ibabe Ikastolan ezagutu zuten elkar

    Mariasun Ibabe Okina (1956) Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate

    San Franzisko Xabier ikastolan ezagutu zuten elkar, eta hika hasi ziren baserriko iraskea taldetxo bat elkartu zenean. Norekin egin duten hika ikastolan. Mariasunek mendiko lagunekin hika egiten du, baina bik bakarrik erantzuten diote hika. Irakasle batzuek ahalegin handia egin dute hika egiteko.