Hitanoari buruzko pasarteak

  • Mari Karmen Inza Hikak zer ematen dizue?

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Hurbiltasuna, konfiantza, etxeko izaera. Hika galduz gero tristura handia emango lieke, 'espezie' bat galtzea moduan. Hizkuntzaren zati garrantzizko bat galtzea litzateke. Oñatiko hitanoa.

  • Zumalde ahizpak Hika egiteagatik burla

    None Zumalde Zumalde ahizpak () Oñati

    Arantxak hasiera batean zuka egiten zien ilobei, baina gero, kontzienteki, hika egitea erabaki zuen, gaztetan asko sufritu baitzuen hika gaizki ikusita zegoenean. Baserritarrak eta kaletarrak nabarmentzen zituen hikak (eta euskarak).

  • Zumalde ahizpak Hika ezin da edonon egin

    None Zumalde Zumalde ahizpak () Oñati

    Hika garai batean ez zen edozein tokitan hitz egiten. Gaur egun ere, batzuekin hika eta besteekin zuka erabiltzen dute. Jendea harritu egiten da hika entzutean. Oñatiko hitanoa.

  • Xeferi Erostarbe Zeini hika eta zeini zuka?

    Xeferi Erostarbe Lazkano (1933) Bittori Goitia Larrañaga (1928) Enkarna Grisaleña Gil (1928) Oñati

    Ezezagunei ez diete sekula hika egiten, ezta oso umeak direnei ere. Oso eremu txikian erabiltzen da. Kaleko lagunekin zuka. Oñatiko hitanoa.

  • Xeferi Erostarbe "Emakumeak aurrera egiteko erdaraz jakin behar izan du"

    Xeferi Erostarbe Lazkano (1933) Bittori Goitia Larrañaga (1928) Enkarna Grisaleña Gil (1928) Oñati

    Hika mutilen artean gehiago mantendu da nesken artean baino. Gizonek etxetik kanpo aisialdi gune gehiago izan dituzte, bekatua zen lehen emakumea tabernara joatea.

  • Agurtzane Zumalde Araozgo eskolan ia zukarik ez

    Agurtzane Zumalde Barrena (1956) Koldo Zumalde Barrena (1957) Oñati

    Araozgo eskolan ia inork ez zuen zuka erabiltzen. Ohitura kontua da hika. Agurtzanek fabrikan gaizki pasa zuen hika gaizki egiten zizotelako. Oñatiko hitanoa.

  • Jone Arriaran Lagun gutxirekin hika

    Jone Arriaran Etxeberria (1937) Mari Karmen Arriaran Etxeberria (1935) Oñati

    Lagunekin zuka egiten dute. Mari Karmenek lagun bakar batekin hitz egin izan du hika. Beste lagunen batekin hitz solteak bakarrik. Ohitura kontua da. Konfiantza handia izanez gero, nahi gabe ateratzen omen dira hitz edo esamolde solteak.

  • Jone Arriaran Argentinako senidea hunkituta, hika entzutean

    Jone Arriaran Etxeberria (1937) Mari Karmen Arriaran Etxeberria (1935) Oñati

    Joneri hika aurrera ateratzea gustatuko litzaioke, nahiz eta berak seme-alabei ez dien erakutsi. Mari Karmenek kontatzen du Argentinan bizi zen senide bat bisitan etorri zitzaienean, hika entzun eta hunkitu egin zela, aitaren hizketa zetorkiolako burura.

  • Pilar Guridi Anai-arreba gazteenekin hika, baina zaharrenekin zuka

    Pilar Guridi Aiastui (1935) Oñati

    Pilarrek anai-arreba gazteenekin hika egiten zuen beti, baina zaharrenekin zuka. Gurasoek beraiei batzuetan egiten zieten hika. Ez daki ziur gurasoek auzokoekin edo anai-arrebekin hika egingo zuten. Bere ustez, gazteleraren eraginez galdu zen gero hitanoan egiteko ohitura.

  • Arenduikoak Hikak sortzen dien sentipena; hikaren etorkizuna

    None Zurutuza Urrutia anai-arrebak () Oñati

    Hikak konfiantza handiagoa ematen die; zukak errespetua. Pertsona batzuekin automatikoki ateratzen zaie, baina beste batzuekin hika egitea (adibidez alabekin) pentsaezina da eurentzat. Hika galtzea pena litzatekeela diote, baina beraiek ez dutenez transmititu, galtze hori etor daitekeela ikusten dute.

  • Esperanza Aiastui Hitanoa, baserritarren kontua

    Esperanza Aiastui Aiastui (1942) Joxepi Arregi Aranburu (1936) Mariaxun Arregi Aranburu (1936) Pilar Guridi Aiastui (1935) Oñati

    Hitanoa baserritarren kontua bezala hartu izan da, baliorik ez zaio eman eta horregatik galdu dela uste dute.

  • Esperanza Aiastui Zergatik galdu da noka?

    Esperanza Aiastui Aiastui (1942) Joxepi Arregi Aranburu (1936) Mariaxun Arregi Aranburu (1936) Pilar Guridi Aiastui (1935) Oñati

    Emakumeen artean hitanoa galdu izanaren arrazoiei buruz dihardute. Emakumeek gaztelerarako joera gehiago izan dute. Oñatiko hitanoa

  • Esperanza Aiastui Esparru informaletan emakumeek hika erabiltzeko zailtasun gehiago

    Esperanza Aiastui Aiastui (1942) Joxepi Arregi Aranburu (1936) Mariaxun Arregi Aranburu (1936) Pilar Guridi Aiastui (1935) Oñati

    Garai batean mutilek taberna giroan hika gehiago erabiltzeko aukera zuten. Emakumeak, berriz, tabernetan sartzea gaizki ikusia zegoen. Pilarrek duela gutxi tabernan sartzerakoan lotsa pasatu zuela kontatzen du.

  • Pilar Guridi Seme-alabekin ez zuen hitanoan egiten

    Pilar Guridi Aiastui (1935) Oñati

    Seme-alabei ez die hitanoan egin. Ez zen erabaki bat izan; gazteleraren menpean bizi ziren orduan. Pilarrekin gehiago egiten zuten gazteleraz, baina aitak ez zuen etxean gaztelerarik onartzen.

  • Alaia Beitia Nahiko luke lagunekin hika egin

    Alaia Beitia Bolinaga (1985) Oñati

    Gustatuko litzaioke lagunekin hika egitea, naturaltasunez. Noizen behin taberna giroan elkartzea ideia ona iruditzen zaio noka suspertzeko. Soka sortu dezake horrek. Adin askotakoak elkartzea komeni dela dio eta gizonezkoak be parte hartu beharko luketeela, hitanoa denon kontua delako.

  • Irati Barrena Hika eremu intimoan bakarrik momentuz

    Irati Barrena Bolinaga (1999) Marixol Bolinaga Erostarbe (1962) Oñati

    Zaila egiten zaio zuka egitetik hika egitera igarotzeko pausoa. Denbora gutxi daramate, eta ez dira oso konstanteak izan. Bakarrik daudenean ez dute egiten, gainera: eremu intimokoa da.

  • Julian Etxeberria "Ubitxa" Eibarren beti euskaraz

    Julian Echeverría Oruna (1913) Eibar

    Julianen gazte denboran, neskek erdaraz egiten zuten harrokeriz. Eibarren orokorrean euskaraz beti. Durangon aberatsek eta "señorituek" gazteleraz. Durangoko nesken artean, "Hijas de María" zirela esaten zuten, mutilekin ezin zutela dantza egin esateko. Eibarren beti euskaraz eta hika. Neskei noka, baina Ermuko neskei hika. Abadeei "Don"eta berorika. Abadeen gurutzeari kalean mun egiten zioten.

  • Leire eta Irati Lizarralde Hitanoa etxean jaso dute

    Irati Lizarralde Alberdi (2004) Leire Lizarralde Alberdi (1999) Azkoitia

    Inguruan asko entzun izan dute hika, etxean batez ere. Iratik dio irakasleen artean ere entzun izan duela eta, bestela, eskolan mutilen artean. Leireri zuzenean jende askok egiten dio hika, batez ere ingurune jakin bateko jendeak. Amak ere egiten die etxean. Beraiek anaiari egiten diote hika eta batzuetan amari ere bai.

  • Leire eta Irati Lizarralde Hitanoa bultzatzeko puntu garrantzitsuak

    Irati Lizarralde Alberdi (2004) Leire Lizarralde Alberdi (1999) Azkoitia

    Hitanoa eta, batez ere, noka bultzatzeko, lehenbizi sentsibilizazioa edo kontzientziazioa egin behar litzateke, jendeak hikaren egoera zein den jakiteko. Gero, eskoletan lantzea ere garrantzitsua litzateke, erabilera egokia lortzeko. Gaur egun oso gutxi lantzen da eskoletan. Gainera, euskara batuko formak beharrean herriko adizkiak landu beharko liratekeela uste dute. Aisialdiko guneetan ere hitanoa bultzatzea garrantzitsua litzateke.

  • Ainara Elortza Gradu Bukaerako Lanerako hitanoaren ikerketak eta erabilera-datuak aztertzen

    Ainara Elortza Izagirre (1979) Azkoitia

    Haur Hezkuntzako Gradu Bukaerako Lana egiteko, hitanoa hartu zuen gaitzat. Azkoitiko Floreaga ikastetxerako egin zuen proposamena, bertako irakasleak azkoitiarrak, emakumezkoak eta noka erabiltzen dutenak direlako. Lanaren lehenengo urratsa hitanoaren bilakaera eta herri desberdinetan hitanoaren inguruan egin izan diren lanak aztertzea izan zen. Azpeitiko erabilera-datuak ere aztertu zituen. Azkoitian eta Azpeitian hitanoa ez dela galtzen ari dio, noka ari da galtzen.