Hitanoari buruzko pasarteak
-
Argentinako senidea hunkituta, hika entzutean
Jone Arriaran Etxeberria (1937) Mari Karmen Arriaran Etxeberria (1935) Oñati
Joneri hika aurrera ateratzea gustatuko litzaioke, nahiz eta berak seme-alabei ez dien erakutsi. Mari Karmenek kontatzen du Argentinan bizi zen senide bat bisitan etorri zitzaienean, hika entzun eta hunkitu egin zela, aitaren hizketa zetorkiolako burura.
-
Anai-arreba gazteenekin hika, baina zaharrenekin zuka
Pilar Guridi Aiastui (1935) Oñati
Pilarrek anai-arreba gazteenekin hika egiten zuen beti, baina zaharrenekin zuka. Gurasoek beraiei batzuetan egiten zieten hika. Ez daki ziur gurasoek auzokoekin edo anai-arrebekin hika egingo zuten. Bere ustez, gazteleraren eraginez galdu zen gero hitanoan egiteko ohitura.
-
Hikak sortzen dien sentipena; hikaren etorkizuna
None Zurutuza Urrutia anai-arrebak () Oñati
Hikak konfiantza handiagoa ematen die; zukak errespetua. Pertsona batzuekin automatikoki ateratzen zaie, baina beste batzuekin hika egitea (adibidez alabekin) pentsaezina da eurentzat. Hika galtzea pena litzatekeela diote, baina beraiek ez dutenez transmititu, galtze hori etor daitekeela ikusten dute.
-
Hitanoa, baserritarren kontua
Esperanza Aiastui Aiastui (1942) Joxepi Arregi Aranburu (1936) Mariaxun Arregi Aranburu (1936) Pilar Guridi Aiastui (1935) Oñati
Hitanoa baserritarren kontua bezala hartu izan da, baliorik ez zaio eman eta horregatik galdu dela uste dute.
-
Zergatik galdu da noka?
Esperanza Aiastui Aiastui (1942) Joxepi Arregi Aranburu (1936) Mariaxun Arregi Aranburu (1936) Pilar Guridi Aiastui (1935) Oñati
Emakumeen artean hitanoa galdu izanaren arrazoiei buruz dihardute. Emakumeek gaztelerarako joera gehiago izan dute. Oñatiko hitanoa
-
Esparru informaletan emakumeek hika erabiltzeko zailtasun gehiago
Esperanza Aiastui Aiastui (1942) Joxepi Arregi Aranburu (1936) Mariaxun Arregi Aranburu (1936) Pilar Guridi Aiastui (1935) Oñati
Garai batean mutilek taberna giroan hika gehiago erabiltzeko aukera zuten. Emakumeak, berriz, tabernetan sartzea gaizki ikusia zegoen. Pilarrek duela gutxi tabernan sartzerakoan lotsa pasatu zuela kontatzen du.
-
Seme-alabekin ez zuen hitanoan egiten
Pilar Guridi Aiastui (1935) Oñati
Seme-alabei ez die hitanoan egin. Ez zen erabaki bat izan; gazteleraren menpean bizi ziren orduan. Pilarrekin gehiago egiten zuten gazteleraz, baina aitak ez zuen etxean gaztelerarik onartzen.
-
Nahiko luke lagunekin hika egin
Alaia Beitia Bolinaga (1985) Oñati
Gustatuko litzaioke lagunekin hika egitea, naturaltasunez. Noizen behin taberna giroan elkartzea ideia ona iruditzen zaio noka suspertzeko. Soka sortu dezake horrek. Adin askotakoak elkartzea komeni dela dio eta gizonezkoak be parte hartu beharko luketeela, hitanoa denon kontua delako.
-
Hika eremu intimoan bakarrik momentuz
Irati Barrena Bolinaga (1999) Marixol Bolinaga Erostarbe (1962) Oñati
Zaila egiten zaio zuka egitetik hika egitera igarotzeko pausoa. Denbora gutxi daramate, eta ez dira oso konstanteak izan. Bakarrik daudenean ez dute egiten, gainera: eremu intimokoa da.
-
Eibarren beti euskaraz
Julian Echeverría Oruna (1913) Eibar
Julianen gazte denboran, neskek erdaraz egiten zuten harrokeriz. Eibarren orokorrean euskaraz beti. Durangon aberatsek eta "señorituek" gazteleraz. Durangoko nesken artean, "Hijas de María" zirela esaten zuten, mutilekin ezin zutela dantza egin esateko. Eibarren beti euskaraz eta hika. Neskei noka, baina Ermuko neskei hika. Abadeei "Don"eta berorika. Abadeen gurutzeari kalean mun egiten zioten.
-
Hitanoa etxean jaso dute
Irati Lizarralde Alberdi (2004) Leire Lizarralde Alberdi (1999) Azkoitia
Inguruan asko entzun izan dute hika, etxean batez ere. Iratik dio irakasleen artean ere entzun izan duela eta, bestela, eskolan mutilen artean. Leireri zuzenean jende askok egiten dio hika, batez ere ingurune jakin bateko jendeak. Amak ere egiten die etxean. Beraiek anaiari egiten diote hika eta batzuetan amari ere bai.
-
Hitanoa bultzatzeko puntu garrantzitsuak
Irati Lizarralde Alberdi (2004) Leire Lizarralde Alberdi (1999) Azkoitia
Hitanoa eta, batez ere, noka bultzatzeko, lehenbizi sentsibilizazioa edo kontzientziazioa egin behar litzateke, jendeak hikaren egoera zein den jakiteko. Gero, eskoletan lantzea ere garrantzitsua litzateke, erabilera egokia lortzeko. Gaur egun oso gutxi lantzen da eskoletan. Gainera, euskara batuko formak beharrean herriko adizkiak landu beharko liratekeela uste dute. Aisialdiko guneetan ere hitanoa bultzatzea garrantzitsua litzateke.
-
Gradu Bukaerako Lanerako hitanoaren ikerketak eta erabilera-datuak aztertzen
Ainara Elortza Izagirre (1979) Azkoitia
Haur Hezkuntzako Gradu Bukaerako Lana egiteko, hitanoa hartu zuen gaitzat. Azkoitiko Floreaga ikastetxerako egin zuen proposamena, bertako irakasleak azkoitiarrak, emakumezkoak eta noka erabiltzen dutenak direlako. Lanaren lehenengo urratsa hitanoaren bilakaera eta herri desberdinetan hitanoaren inguruan egin izan diren lanak aztertzea izan zen. Azpeitiko erabilera-datuak ere aztertu zituen. Azkoitian eta Azpeitian hitanoa ez dela galtzen ari dio, noka ari da galtzen.
-
Ikasleei gela barruan euskara batuan eta zuka
Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia
Magisteritza ikasi eta berehala Azpeitiko Karmelo Etxegarai ikastetxean hasi zen lanean. Irakasleen artean hika erabiltzen zuten, baina zalantza zuten ikasleei nola zuzendu. Gelatik kanpora erabiltzen zuten hitanoa, baina gela barruan euskara batua eta zuka. Gogoan du elkarrizketa batzuk hitanoz zituen Nemesio Etxanizen antzerki bat irakurri izan zutela eskolan, baina, horrez gain, ez zuten lanketa berezirik egiten. Herriko euskara ere ez da landu izan.
-
Atzerritik etorritako ikasle mutilak hika
Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia
Duela 20 urte inguru hasi zirela atzerritik ikasleak etortzen dio. Mutil pakistandarrek, bertakoekin nahastean, hika ikasten dute. Neskek, berriz, bertakoekin harreman gutxiago izaten dutela eta gutxiago ikasten dutela uste du. Mutilek toka ikasten dute lagunartean eta berari ere halaxe egin izan diote noizbait. Hegoamerikarren kasuan, ez dutela euskara ikasteko hainbeste behar sentitzen iruditzen zaio.
-
Zukatik hikara aldatzeak esfortzua eskatzen du
Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia
Askotan ez du ulertzen nolatan ari den galtzen noka, beraiek hain naturalki erabili izan dutenean. Seme-alabek ez dute elkarrekin hika egiten. Hizkuntza-ohitura aldatzeak esfortzua eskatzen du.
-
Adjektibo ezkorrak: zanpana, zarbua, txolina...
Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia
Bere buruari hika egiten dio. "Hi haiz zanpana" espresioa. "Zarbua" izateak zer esan nahi duen. Mutilentzat erabiltzen da batez ere. Neskentzat kalifikatzaile gehiago daude: zanpana, txolina, zontzona... Bakoitzaren adiera.
-
Neskekin hika gutxiago
Itziar Arrieta Albizuri (1941) Olatz Arrieta Albizuri (1943) Yolanda Larrañaga Arrieta (1968) Jone Zabaleta Larrañaga (1998) Azkoitia
Sekula ez dute entzun izan hika ez dela emakumeentzat egokia. Yolandak dio neska batekin hika egitekotan, espresio solteetan bakarrik erabiliko lukeela. Semeak lagunartean hika ikasi zuen eta aitari hasi zitzaion hika. Mutil gazteek erabiltzen dute elkarrekin, baina neskek ez. Joneri ia inork ez dio hika egin izan.
-
Gaztetan familiartean hika; gaur egun zuka
Irene Ezpeleta Urkia (1935) Arrasate
Abadeari berorika, neskame egondako familiakoei zuka eta anai-arreben artean gaztetan beti hika. Gurasoek hika egiten zieten eta haiek gurasoei zuka. Hika hitz egiteko ohitura galdu egin da.
-
Berorika, zuka edo hika
Elias Atutxa Orobiobasterra (1920) Amorebieta-Etxano
Abadeei berorika zuzentzen zitzaien, baina eurek mutilei hika. Dimako mutil baten konfesioa kontatzen du. Eliasek gurasoei, arrebei eta semeei zuka berba egin die beti. Lagun artean, baina, hika egiten zuten.


