Hitanoari buruzko pasarteak
-
Zenbat urterekin hasi zen hika hitz egiten
Koldo Zubizarreta Lasagabaster (1949) Aretxabaleta
Kuadrilako ohitura aldaketek ekarri zuten bai euskararen erabilera handiagotzea eta baita hikaren erabilera ere.
-
Emakumezkoei hika ez
Koldo Zubizarreta Lasagabaster (1949) Aretxabaleta
Orokorrean emakumezkoei zuka egin izan die beti. Ez etzekitelako, emakumezkoekin hitz egiteko ohiturarik ez zegoelako baizik.
-
Norekin egiten du hika gaur egun?
Koldo Zubizarreta Lasagabaster (1949) Aretxabaleta
Gaur egun kuadrilako guztiekin egiten du hika. Eta kuadrilakoak ez diren gizonezkoekin ere bai. Emakumeekin, aldiz, oso gutxirekin.
-
Hika, elkarrizketa sinpleak
Koldo Zubizarreta Lasagabaster (1949) Aretxabaleta
Emakumezkoekin erraztasun handiagoz egiten du zuka. Baina noka eta toka bietan antzeko moldatzen da. Toka egiten duen jendearekin dituen elkarrizketak sinpleak dira, kuadrilakoekin dituenak adibidez. Aditz formen aldetik ere, beraz, errazagoak dira.
-
Aretxabaletan entzuten al da hika?
Koldo Zubizarreta Lasagabaster (1949) Aretxabaleta
Beraien adinekoen artean gizonezkoek erabiltzen dute hitanoa. Gazteagoen artean, aldiz, ez. Dendan lan egin izan du beti eta bezeroaren arabera egin izan du hika.
-
Familiako kale baserria eta hikarekin lehen hartuemana
Anjel Akizu Gaztañaga (1949) Aretxabaleta
Kale baserrian zer animalia izaten zituzten azaltzen du Koldok, baita behiekin zelaietara egiten zuten bidea ere. Gainera, animaliei hika egiten zietela dio, behiei noka eta idiei toka. Gurasoei entzuten eta animaliekin hitz egiten ikasi zuen Anjelek hitanoa.
-
Gurasoek seme-alabekin hika
Anjel Akizu Gaztañaga (1949) Aretxabaleta
Anjelen gurasoek seme-alabekin hitanoa erabiltzen zuten beti, nahiz eta aitak alaba guztiekin egiten zuen edo ez ezin duen gogoratu.
-
Senideen artean hika
Anjel Akizu Gaztañaga (1949) Aretxabaleta
Anai nagusienari zein gurasoei zuka egiten zien, baina anai-arreben artean hika egin izan dute beti. Arreba gazteenek agian ez, baina gainontzekoek bai. Beraz, noka zein toka bietara ondo moldatzen da.
-
Gurasoek beraien artean zuka
Anjel Akizu Gaztañaga (1949) Aretxabaleta
Gurasoek beraien artean zuka egiten zuten. Bikotekideen artean hika egitea imaginaezina dela dio, errespetu faltatzat hartzen baita.
-
Animaliei hika eta haurrei zuka
Anjel Akizu Gaztañaga (1949) Aretxabaleta
Lagunekin eta senideekin hika erabiltzen zuten beti eta batez ere animaliekin. Animaliei eta haurrei berdin egitea Anjelek inoiz ez du ulertu. Haurrei zuka eta animaliei, aldiz, hika egin behar zaiela dio.
-
Haur txikiei hika?
Anjel Akizu Gaztañaga (1949) Aretxabaleta
Haurrei oso umetan zuka, baina adin jakin batera iristean jada hika egin behar zaiela dio jende askok. Anjelek ez du desberdintasun horren berririk. Berak bilobei jaio direnetik hika egin izan die. Txikienari izan ezik, neska dena.
-
Semearekin hika eta alabarekin zuka
Anjel Akizu Gaztañaga (1949) Aretxabaleta
Alabarekin zuka egiten du eta semearekin, aldiz, hika. Haserreren batean, edo kasu oso zehatzetan, egin izan dio alabari hika. Emakumezkoei hika ez egitearena ohiturarengatik dela dio, besterik gabe. Emakumezkoen artean gehiago galdu delako ere bai.
-
Hika gehiago gizonekin emakumeekin baino
Anjel Akizu Gaztañaga (1949) Aretxabaleta
Lagunekin erabiltzen du, batez ere, hitanoa, kuadrilakokin zein beste batzuekin. Gazteagoekin ere erabiltzen du noizbehinka. Emakumeen kasuan, aldiz, arrebekin soilik erabiltzen du. Hitanoz hurbiltzen zaion orori ere hika erantzuten dio, emakumea izan edo ez. Hala ere, emakumeei gutxiago egin izan die.
-
Hitanoaren gainbehera
Anjel Akizu Gaztañaga (1949) Koldo Zubizarreta Lasagabaster (1949) Aretxabaleta
Gazteagoen artean hitanoa galtzen dabilela argi ikus omen daiteke. Galera orokorra dela uste dute, nahiz eta emakumezkoena lehenago eman zen.
-
Baserrian hobeto mantendu da hitanoa
Anjel Akizu Gaztañaga (1949) Koldo Zubizarreta Lasagabaster (1949) Aretxabaleta
Baserritarrak ziren batez ere hika erabiltzen zutenak. Kalean gazteleraren eragin handiagoa zegoen eta, beraz, euskara zein hika gutxiago entzun eta erabiltzen ziren. Baserrietan hobeto mantendu da euskara, baita bere forma guztiak ere, hitanoa barne.
-
Hika erabiltzaile gazteena herrian?
Anjel Akizu Gaztañaga (1949) Koldo Zubizarreta Lasagabaster (1949) Aretxabaleta
Hitanoz egiten duen pertsona gazteena zein den esatea zaila zaie, ez baitute hortan arretarik jartzen. Hala ere, bai ikusten dituzte euskaraz oso ondo hitz egiten duten kanpotarrak eta pozgarria zaie benetan.
-
Etxekoak hika entzun izan ditu beti
Jon Azkoaga Ugalde (1985) Arrasate
Gurasoek hika zein zuka egin izan diote. Etxekoak hika entzun izan ditu.
-
Anaiarekin hika egiten hasita
Jon Azkoaga Ugalde (1985) Arrasate
Anaiarekin hika egiten du orain.
-
Hika beti-beti beste mutil batekin egiten du
Jon Azkoaga Ugalde (1985) Arrasate
Hika zeinekin egiten duen azaltzen du. Baserriko lotura dutenekin egiten du gehiago.
-
Aitak zuka, amak hika eta anaiarekin orain hika
Ainhoa Arregi Gaztañaga (1976) Arrasate
Aitak zuka egin izan dio; amak egin izan dio hika. Anaiarekin hasita dago hika egiten.


