Hika hizketan
-
Noka nola berreskuratu
Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati
Noka berreskuratzeko erabili egin behar da, beldur barik.
-
Etxeko transmisioaren garrantzia
Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati
Etxetik jasotzea hitanoaren transmisioa, hori izango litzateke onena. Seme-alaba gazteak dituztenak egin dezakete hori. Ezin da karga guztia ikastetxeen gain ipini.
-
Mutilak hika eta neskak erdaraz?
Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati
Nerabezaroan mutilek etxetik kanpo ikasten dute hitanoa sarri: kalean. Neskek bitartean erdarara jotzen dutela uste du Aintzanek. Nola lortu neskak ere hitanora erakartzea?
-
Noka ahalduntze tresna?
Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati
Noka ikastea eta erabiltzea ahalduntze-prozesu moduan.
-
Nerabezaroan hasi zen hika, kontzienteki
Leire Larrañaga Sudupe (1981) Azkoitia
Bera umea zenean, mutilek txiki-txikitatik hika egiten zuten, baina neskek ez. Bera gerora hasi zen hika, nerabezaroan, modu kontzientean, harremanak hika izan nahi zituela erabakita. Anaia gazteagoari hika hasi zitzaion, baina hark ez zuen asmatzen berari hika erantzuten, lagunekin hika egin arren, noka ez zekielako .
-
Lagun minari haserretzen zenean hika
Leire Larrañaga Sudupe (1981) Azkoitia
Lagunei hika egiten hasi zen garaian, lagun min batek esan zion haserretzen zenean egiten ziola hika.
-
Anaiarekin eta kuadrillakoekin hasi zen hika
Leire Larrañaga Sudupe (1981) Azkoitia
Kuadrillakoei hika egiten die, baina denek ez diote hika erantzuten. Gertukoenekin bakarrik duela hikako harremana uste du. Anaiarekin eta kuadrillakoekin hasi zen hika eta pixkanaka naturalki irteten zitzaiola konturatu zen. Ezezagun batzuk harritu egiten dira hika eginez gero, bereziki azkoitiarrak ez badira.
-
Gurasoek seme-alabei hika ala zuka?
Leire Larrañaga Sudupe (1981) Azkoitia
Ez daki ziur gurasoek nola hitz egin izan dieten umetatik berari eta anaiari, baina ziurrenik anaiari hika eta berari zuka. Hala ere, hika hasi zenean, ez zitzaion arrotza egin noka, agian amari eta izekori edo zaharragoei entzuten zielako.
-
Eskolan euskara batua; hika eremu informaletan soilik
Leire Larrañaga Sudupe (1981) Azkoitia
Azkoitiko Xabier Munibe ikastolan badaude andereño azkoitiarrak, hika hitz egiten dutenak. Ikastetxearen erabakia eskolan euskara batua erabiltzea izan zenez, andereño hauek hitanoa eremu informaletan erabiltzen dute soilik. Bestela, neskei eta mutilei berdin egingo dietela hika uste du, aurreko belaunaldikoek hala egiten zutela uste du eta.
-
Egiten duena baino hitano gutxiago jasotzen du
Leire Larrañaga Sudupe (1981) Azkoitia
Kontzienteki hasi zen hika, gertukoekin. Gaur egun barneratuta du eta normalean lehen hitza hika egiten du. Hala ere, beste pertsonaren euskara maila kontuan izaten du. Berari hika egiten diotenak gutxiago direla dio, gertuko lagunak batez ere, hala ohitu direlako. Anaiak eta bikoteak zuka egiten diote, berak hika egin arren. Mutil askok hika egiten dute euren artean, baina gero ez dakite neskei egiten. Tokatu izan zaio mutilen batek toka egitea ere.
-
Hika egiteak gertutasuna ematen dio
Leire Larrañaga Sudupe (1981) Azkoitia
Hika egiteak gertutasuna eta laguntasuna edo intimitate handiagoa ematen dizkiola dio. Zuka egitea hotzagoa iruditzen zaio.
-
Bere belaunaldiko mutilek jada noka gutxi
Leire Larrañaga Sudupe (1981) Azkoitia
Azkoitian gaur egun mutilek toka egiten dute, baina noka gutxi entzuten da. Bere belaunalditik beherako neskek gutxi erabiliko dutela uste du, nahi lagun-talde bakan batzuetan oraindik ere eutsi. Noka egiten duten mutilak are gutxiago direla iruditzen zaio. Bere belaunaldiko mutilek jada ez diotela hika egin izan dio.
-
Beste herrialde batzuetatik etorritakoen semeak toka
Leire Larrañaga Sudupe (1981) Azkoitia
Garai batean neska-mutilek lagunartean hika egiten zuten. Gero bazituzten beren erabilera-ohiturak: zaharragoei ez, gurasoei ez... Gaur egun ez da erabiltzen neska-mutilen harremanerako. Mutilek gehienek egingo dute hika. Beste herrialde batzuetatik etorritakoen semeek ere hika erabiltzen dute, lagunartean hala ikasita.
-
Abade eta fraideen aurrean belaunikatu eta muin eman
Damiana Belaustegi Jaio (1924) Mendata
Gernikako on Pako medikua joaten zen Mendatara. Hilean hainbeste kobratzen zuen. Berorika hitz egiten zioten. Abaderen batekin edo fraideren batekin topo eginez gero, aurrean belaunikatu eta kordeletan muin eman behar izaten zieten. Fraideak artoa edo garia batzen. Inguruetan ez du ezagutu soroak bedeinkatzea, baina Markinan bai. Soroan gurutzeak nola ipintzen ziren.
-
Arbizuko hitanoa mantendu du
Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu
Euskara ezinbestekoa da Razkinentzat. Seme-alabei hika hitz egiten die. Lehen hitza euskaraz egin, eta sorpresa politak hartzen ditu. Arbizuko euskara mantendu du, eta transmititu.
-
Aitak seme-alabei hika egin die
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Etxean jaso du hitanoa: hika egin die aitak, Antzuolako hika, hiru seme-alabei. Amak ez. Eta auzoan ere entzun du, gizakumeen artean. Emakumeen artean ez, ezta adinekoen artean ere.
-
Anai-arreben artean zuka; anaiak lagunekin hika
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Jakin du auzoko emakume batzuek normaltasunez zerabiltela hitanoa, baina berak ez du emakumeen artean entzun. Berak ez du senideekin hika egin izan, aitak beraiei hika egin arren eta aitak bere anai-arrebekin hika egin arren. Amaren familian ez dago ohiturarik. Auzoan ere umetan zuka aritzen ziren beti neska-mutikoak. Anaia gerora hasi zen hika egiten, ehiza-lagunekin. Mutilen arteko kontua da hika gaur egun, eta mutilek ez dakite neskei hika hegiten.
-
Hitanoari buruz entzundakoak
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Hitanoaren aurkakorik ez du entzun orain arte, ez diote ahlakorik transmititu, baina galdezka hasita, orain bai, entzun ditu gauza batzuk. Mutilen kontua dela, adibidez.
-
Euskararen zapalkuntzak eraginik bai nokaren galeran?
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Baserritarrek erdaraz egiteko jokera izan zuten, frankismo garaian euskara desprestigiatuta zegoelako, baina berak ez du zuzenean hori bizi izan. Hitanoaren galeran eragina izango zuela dio, baina ez daki zergatik gertatu den gehienbat emakumeen kasuan, euskara guztientzat egon zelako zapalduta.
-
Neska eta mutil ez ziren berdin sozializatzen
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Mutilen eta nesken aisialdia eta sozializatzeko moduak ez dira berdinak izan, eta horrek hitanoaren erabileran ere eragin du. Emakumeen kasuan, eremu intimoko hizkera bilakatu zen.