Hika hizketan

  • Iñaki Dorronsoro Hitanoari egindako kritikak; gizartearen isla

    Iñaki Dorronsoro Maioz (1994) Ataun

    Ataunen ez du inoiz entzun hikaren aurkako iruzkinik. Korrikaren leloa "Harro hadi" izan behar zela, baina lelo horrek kritikak jaso zituela azaltzen du. Besteak beste, leku batzuetan hitanoa mutilek bakarrik erabiltzen dutela eta "hadi" erabiltzea "matxista" zela kritikatu zuten. Leku askotan gertatu da hika mutilekin eta zabarkeriarekin lotzea, baina hori arazo soziala da, ez linguistikoa. Ikuspegi hori euskara baserritarrekin lotzearekin alderatzen du.

  • Iñaki Dorronsoro Emakumezkoentzako hitano ikastaroak

    Iñaki Dorronsoro Maioz (1994) Ataun

    Azken urteetan hitano ikastaroak antolatu dira emakumezkoentzat eta batzuek emakumezkoentzat bakarrik izatea kritikatu izan dute. Emakumezkoek hika eroso sentitzeko lehenbizi eremu hori behar badute, ondo iruditzen zaio hala egitea. Bera ere lehenbizi eremu eroso batean hasi zen noka erabiltzen.

  • Iñaki Dorronsoro Hitanoa bultzatzeko zer?

    Iñaki Dorronsoro Maioz (1994) Ataun

    Hikari (eta nokari) bultzada emateko zer? Hika etxetik jasotzen ez dutenek eskolan ikasi behar lukete, euskararekin batean. Baina hori ez da nahikoa eta kontzientziazioa ere egin behar litzateke eta, toka-noka orekatzeko, gizartean zein hizkuntzan berdintasuna bultzatu. Eta garrantzitsuena: erabili. Herriak arnasgune diren moduan, pertsonak ere izan daitezke arnasgune. Eremu informalak ere beharrezkoak dira hitanoarentzat.

  • Iñaki Dorronsoro Alokutiboa, gizatasuna ematen duen hizkera

    Iñaki Dorronsoro Maioz (1994) Ataun

    Mirentxu Lakok esan izan du zuka neutroa dela eta alokutiboak, hiketa eta xuketa, gizatasuna ematen duten hizkerak. Iritzi berekoa da Iñaki. Hitanoa erabiltzean, alokutiboaren bidez, pertsona zehatz bati zuzentzen zatzaizkio. Harreman zuzenenetan hika erabili izan da. Bere ustez ez da kasualitatea Mariri beti hika egin izana edo Leizarragak hika erabiltzea jainkoari zuzentzeko.

  • Iñaki Dorronsoro Hitanoaren egoera Ataunen

    Iñaki Dorronsoro Maioz (1994) Ataun

    Hitanoa egoera onean dago Ataunen: bera baino gazteagoetan, mutilek hika egiten dute; nagusiagoetan, bai gizonezkoek eta bai emakumezkoek. Egoera gehiago okertu baino lehen, orain dela eragiteko unea iruditzen zaio, bestela datozen belaunaldietan noka galtzeko arriskua dago.

  • Iñaki Dorronsoro Hitanoaren egoera Euskal Herrian

    Iñaki Dorronsoro Maioz (1994) Ataun

    Hitanoaren egoera Euskal Herri mailan ez da ona, "burbuila" batzuk egon arren. Hirietan edo herri populatuenetan galbidean edo galduta dago hika eta hiriek asko eragiten dute egoeran. Euskararen egoera ez da ona Euskal Herri osoa kontuan hartuz gero, eta horren barruan hitanoa azken muturrean geratuko litzateke. Hala ere, euskara salbatuko bada, hitanoa ere beharrezkoa dela uste du.

  • Iñaki Dorronsoro Hizkuntzaren zuzentasunaren alde

    Iñaki Dorronsoro Maioz (1994) Ataun

    Bera zuzentasunaren aldekoa da, hitanoari dagokionez. Euskararen zuzentasunarekin alderatzen du. Norbait ikasten ari denean, normala da hanka sartzea, eta ari lagundu egin behar zaio, baina euskara edo hitanoa gaizki erabiltzea ikaste-prozesuan bakarrik gertatu beharko litzateke. Darabilgun hizkuntzaz gogoeta egin beharko genuke. Gure aurrekoek bazuten egindako akatsez ohartzeko eta zuzenarazteko gaitasuna, "hizkuntzan adituak" izan ez arren.

  • Iñaki Dorronsoro Zer egin egitura okerrekin?

    Iñaki Dorronsoro Maioz (1994) Ataun

    Oñatiko gazteen artean modan dago "xaukena xauk" esamoldea, nahiz eta zuzena ez izan ("dauena xauk" litzateke zuzena). Iñakiren ustez ez ginateke hasi behar esamoldea aldatzen, baina hori darabilenak jakin beharko luke ez dela zuzena, eta halako egiturak egunerokotasunean zuzen erabili.

  • Iñaki Dorronsoro Hika tokiko hizkerari lotuta; hizkera moldatu beharra

    Iñaki Dorronsoro Maioz (1994) Ataun

    Hitanoa tokiko hizkerarekin lotuta dago. Hika batua eta zenbait euskalkitakoa oso ezberdinak dira. Iñakik euskalkia darabil euskaltegian, baina Usurbilen ari delako lanean. Beste leku batean arituko balitz hizkera moldatu beharko lukeela iruditzen zaio. Gure herritik ateratzen garenean, hizkera moldatzen hasten gara (edo hasi behar genuke), beste euskalkietakoek uler dezaten.

  • Iñaki Dorronsoro Herri-hizkerak aldatzen: hitz eta esamoldeak galdu, azentua aldatu...

    Iñaki Dorronsoro Maioz (1994) Ataun

    Herri-hizkerak aldatzen joaten dira, aditzak, esaterako. Esamoldeak eta hitzak ere galduz joaten dira, euskara batuaren edo gaztelaniaren eraginez. Ataungo zenbait esamolde. Azentua ere aldatuz joan da. Azkenaldian gurasoei galdezka aritzen da, galera horiez konturatuta. Pena ematen dio galera horrek, identitate marka bat izan direlako. Identitateak bateratzen doaz.

  • Iñaki Dorronsoro "Herri txiki infernu handi" esamoldearen inguruko gogoetak

    Iñaki Dorronsoro Maioz (1994) Ataun

    "Herri txiki infernu handi" dio esaerak. Herri txikietan komunitateak elkar ezagutzen du eta elkar gehiago zaindu. Horrek bere alde onak eta txarrak ditu. Bere esperientzia eta bizipenak.

  • Iñaki Dorronsoro Globalizazioaren eragina hizkuntza-ohituretan

    Iñaki Dorronsoro Maioz (1994) Ataun

    Globalizazioaren eragina hizkuntza-ohituretan. Berak 7 urtera arte ez zekien gaztelaniaz. Gogoan du Beasainera ikastera joan zenean, barre egin izan ziotela gaztelaniaz egoki ez egiteagatik. Gaur egun umeak gaztelaniaz aritzen dira patioan eta, besteak beste, globalizazioaren eragina da hori. Gaur egun umeek kontsumitzen duten eduki asko (telebistan, adibidez) gaztelaniaz dago. Badira euskaraz jakin arren gaztelaniaz aritzen diren helduen kuadrillak ere.

  • Iñaki Dorronsoro Mundu birtualaren eragina hizkuntza-ohituretan

    Iñaki Dorronsoro Maioz (1994) Ataun

    Ataunen etorkinen eragina ez da nabaria izan hizkuntzari dagokionez, kanpotik etorritakoek ere berehala ikasten zutelako euskara. Bere ikaskide izandako neska saharar baten kasua azaltzen du. Gaur egun gauzak ezberdinak dira, mundu errealaz gain mundu birtuala dugulako eta mugikortasun handiagoa dugulako. Mundu birtualaren (sare sozialak eta abar) eragina. Ez da erraza mundu horretan eragitea. Euskarazko edukiak behar dira eta euskaraz kontsumitzeko beharra sortu behar da. "Dragoi bola" marrazki biziduna jartzen du adibide gisa: jendeak gustuko marrazkiak ikusteko, euskaraz ikusi beste aukerarik ez zuen. Beste adibide batzuk.

  • Iñaki Dorronsoro Euskarazko eduki "guay"ak sortzearen garrantzia

    Iñaki Dorronsoro Maioz (1994) Ataun

    Garrantzitsua da eduki "guay"ak sortzea euskaraz, jendea euskaraz kontsumitzera bultzatzeko. Musikari dagokionez, aurreko belaunaldiak oso emankorrak izan dira. Zineman lan handia ari dira egiten, euskarazko pelikula oso onak ari direlako sortzen. Esaterako, jende askok ikusi du "Irati" filma euskaraz. Garrantzitsua da esparru batzuetan (telebistan, esaterako) euskarazko edukiei dagokienez dagoen gabezia betetzea.

  • Iñaki Dorronsoro Euskararekiko kontzientziazioaren beharra

    Iñaki Dorronsoro Maioz (1994) Ataun

    Ataungo gazteek elkarrekin hika egiten dute. Arnasguneetan bizi direnek batzuetan uste dute "salbatuta" daudela, euskararen egoera herrian ona delako. Gainera, batzuetan normaltasunez onartzen da herritik kanpora ateratakoan edo zenbait eremutan (administrazioa, osasuna...) gaztelania erabili beharra. Berari herritik atera zitzaionean piztu zitzaion euskararekiko kontzientzia.

  • Iñaki Dorronsoro Ataun, herri aktiboa

    Iñaki Dorronsoro Maioz (1994) Ataun

    Ataun herri aktiboa da, era askotako talde asko dituena. Hala ere, "zuloak" non dituzten garbi ikusten dute: euskara talderik ez, osasungintzaren alde borrokatuko duen talderik ez... Adineko asko dituen herria da Ataun eta askotan arazoak izan dituzte lehen arretarekin.

  • Iñaki Dorronsoro Sexu-askapena normalizatuta Ataunen?

    Iñaki Dorronsoro Maioz (1994) Ataun

    Ataun herri atzerakoia izan da (eta da) kontu askotan eta sexu-askapena oraindik ez dagoela normalizatuta iruditzen zaio. Entzun izan dituen zenbait iruzkin. Badira aurpegia eman eta armairutik irteten ausartu den jendea, nahiz eta ezkutuan geratu direnak ere izango diren.

  • 486 Garizuma; debekuak eta txartela

    Francisca Lizarralde Mujika (1930) Maria Angeles Lizarralde Mujika () Teresa Lizarralde Mujika (1938) Beasain

    Garizuman haragirik ezin zuten jan, baina haiei ez zitzaien batere inporta, izan ere, urte guztian zehar urdaia izaten zuten eta haren zaporeaz aspertzen ziren. Garizuman doktrina bazenekiela adierazten zuen txartela ezagutu zuten, baina gazte-gazte zirela. Txartela lortu behar zen, eta estutasunak pasatzen zituzten. Jende askok ez zuen doktrina ikasteko asti edo aukera gehiegirik izaten, eta estutasunak pasatzen zituzten txartela lortzeko.

  • 410 Zintzotasuna eta euskaltzaletasuna piztu zitzaizkion seminarioan

    Jose Zufiaurre Goia (1934) Beasain

    Kezka humanistikoa noiztik duen. Euskal gaietarako zaletasuna eta maitasuna bertan piztu zitzaion. Don Andoni Basterretxea irakaslearen inguruko gogoetak. Beasainen ez zegoen euskal kutsurik; herria zeharo erdaldundua zegoen. Beraiek etxean euskaraz ikasi zuten aita oso zorrotza izan zelako kontu honekin.

  • Anarro Imaz Hika hitz egiteko ohitura handia

    Anarro Imaz Agirre (1965) Ataun

    Hika hitz egiteko ohitura handia du. Txikitatik egin izan dute hika senideen artean eta herrian ahal duen guztian halaxe egiten omen du. Gurasoek hika egiten zieten eta beraiek gurasoei zuka. Anai-arreben artean beti hika. Iloba neska bati zuka egiten dio eta ez daki zergatik.