Hika hizketan

  • Alaia Beitia Ama-alaben transmisioan etena

    Alaia Beitia Bolinaga (1985) Oñati

    Senideekin eta lagunekin bai, baina ama-alaben artean ez da transmisioa mantendu. Alaiak uste du ez zirela konsziente galdu egin zitekeela. Askok ez dakite zergatik ez dieten alabei egin. Euskara galtzeko arriskua ere ez dute bizi izan adineko batzuek, arnasguneetan. Berari ere gertatu zaio erdaraz gaizki moldatzea, eta erdaraz ikasteko lehengusu batek erdaraz egitea. Baina gaztelania ez ikastea ezinezkoa da gaur egungo gizartean.

  • Esperanza Aiastui Baserriko lanen banaketa

    Esperanza Aiastui Aiastui (1942) Joxepi Arregi Aranburu (1936) Mariaxun Arregi Aranburu (1936) Pilar Guridi Aiastui (1935) Oñati

    Baserriko lanak. Emakumeek lan asko egiten zuten baserrian, baina gizonek ere bai. Hika egin beharrean zuka egiten dute, eta elkarri kargu hartu.

  • Aintzane Agirre Hikarekin zer harreman?

    Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati

    Etxean anaiek hika egiten diote elkarri, baina berari ez zion inork hika egin etxean. Villabonan bizi zenean, hika hizketan hasi zen Fleming ikastetxeko lankide batekin. Gipuzkeraz egiten zuen han, eta hitanoa ere bertakoa.

  • Aintzane Agirre Laguna duen emakume batek hika egiten dio

    Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati

    Badaude batzuek batzuetan hika egiten diotenak. Emakume batek hika egiten dio berari, baina alabari, berriz, ez.

  • Aintzane Agirre Ohiturak aldatzea ez da erraza

    Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati

    Nerea Agirrerekin (elkarrizketatua dago bera ere) hika egitea dauka orain erronka moduan, eskolan elkar ikusten dutenean. Ohiturak aldatzea ez da erraza. Bi alabei hika egiten ere hasi da.

  • Aintzane Agirre Hika gaizki egiteko askatasuna

    Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati

    Egunerokotasunean hika jardutea ez da erraza. Pertsona konkretuekin eta lana eginda lortzen dela dio. Konfiantza izan behar da gaizki egiteko, ikasten joan ahal izateko.

  • Aintzane Agirre Hika egiten hasteko prozesua

    Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati

    Villabonan egin zuen hika egiten hasteko prozesua. Hasierako zailtasunak aipatzen ditu. Egitura batzuk barneratu ahala, errazagoa da.

  • Aintzane Agirre Hikatertuliak

    Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati

    Mintzapraktika garrantzitsua da eta hika egiteko ere hori behar da: hikatertuliak, hikapoteoak...

  • Aintzane Agirre Hitanoaren osasuna Oñatin

    Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati

    Nesken artean hitanoa galtzen joan da, eta mutilen artean parranda giroan erabiltzen dela uste du edo oso baserri eremuko jendeak. Bestela, ez du hain osasuntsu ikusten mutilena ere. Emakumeei lotsa handiagoa ematen die gaizki eaateko beldurrak mutilei baino.

  • Aintzane Agirre Hitanoa eta oñatiera eskoletan

    Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati

    Eskoletan ez da hitanoa erakusten... erakustekotan oso gainetik. Irakasleek ez diote behar besteko baliorik ematen hitanoari eta Oñatiko euskalkiari ere ez. Idatzizko dena euskara batuan da. Irakasleek beraiek ere ez dituzte Oñatiko aditz-formak behar bezala menperatzen.

  • Aintzane Agirre Hika zebilena, baserritarra

    Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati

    Frankismo garaian erdararako joera nagusitu zen. Euskarazko liburuak debekatu zituzten. Zuka egiten zuena baino maila baxuagokoa izango zen hika zebilena: baserritarrak. Baserri munduko adinekoak konplexuak dituzte oraindik ere.

  • Aintzane Agirre Zergatik joan da galtzen noka eta toka ez?

    Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati

    Lotsaren eraginez joan da galtzen noka: emakumeok konplexu gehiago dituzte. Emakumeen demostratu beharra. Bigarren mailan egon da beti emakumea.

  • Aintzane Agirre Noka konfiantzazko eremuetan bakarrik

    Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati

    Sozializatzeko modua desberdina zen gizonena eta emakumeena, sasoi batean. Emakumeek talde txikietan hika egingo zutela uste du, konfiantzazko eremuetan, baina hortik kanpora ez. Kalera bizitzera joandakoan ere hitanoa baztertzen zuten. Hitanoa baserri munduan gorde da ondoen.

  • Aintzane Agirre Seme-alabei hika ez egitearen arrazoia

    Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati

    Seme-alabei hitanoa ez transmititzearen arrazoia. Estatus kontua ikusten du Aintzanek: gutxiago izatearen pertzeptzioa. Gaur egun ondo ikusita dago, baina sasoi batean ez. Erabaki inkonszientea izan zela dirudi.

  • Aintzane Agirre Hikak ematen duena

    Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati

    Hika egitea mutil gazteen artean errebeldiarekin lotzen dela uste du Aintzanek, eta maskulinitatearekin ere bai. Aintzanerentzat plazera da hika egitea. Alabek hika egitea oso polita izango litzakeela dio.

  • Aintzane Agirre Hikak ematen duena II

    Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati

    Hitanoa konfiantza giroan erabiltzen du, ez edozeinekin. Oso jende bereziarekin egiten du hika. Nahiko luke koadrilan hika egin ahal izatea.

  • Aintzane Agirre Noka nola berreskuratu

    Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati

    Noka berreskuratzeko erabili egin behar da, beldur barik.

  • Aintzane Agirre Etxeko transmisioaren garrantzia

    Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati

    Etxetik jasotzea hitanoaren transmisioa, hori izango litzateke onena. Seme-alaba gazteak dituztenak egin dezakete hori. Ezin da karga guztia ikastetxeen gain ipini.

  • Aintzane Agirre Mutilak hika eta neskak erdaraz?

    Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati

    Nerabezaroan mutilek etxetik kanpo ikasten dute hitanoa sarri: kalean. Neskek bitartean erdarara jotzen dutela uste du Aintzanek. Nola lortu neskak ere hitanora erakartzea?

  • Aintzane Agirre Noka ahalduntze tresna?

    Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati

    Noka ikastea eta erabiltzea ahalduntze-prozesu moduan.