Hika hizketan

  • Maider Irizar Egungo mutil gazteen erabilera, "berpizte" bat?

    Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati

    Nokaren galera handiagoa izan da tokarena baino, herri guztietan. Ikerketa egiten ibili denean, hainbat baserritan entzun ditu hitanoaren kontrako iritziak. Gazteen artean mutilek darabilte, baina bere ustez ez dute jaso aurreko belaunaldiek bezala, etxean naturaltasunez. "Berpizte" moduko bat ikusten du, erabilera aldaketa bat...

  • Maider Irizar Gizakumeen arteko hikak "bizirauteko eremu" bat izan du

    Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati

    Elkarrizketatzaileak dio mutilen kasuan ez dela etenik egon hitanoaren transmisioan. Gizakumeen arteko hikak "bizirauteko eremu" bat izan du, eta emakumeenak ez. Hitanoa zatartzat jo zuten.

  • Maider Irizar Euskara zaharrean hitanorik ez?

    Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati

    Hika, berorika eta zuka espainolaren eraginez sortutako tratamenduak direla dio, ez direla betikoak: 'Hi' zen singularra eta 'zu' plurala, eta 'zuek' gero sortu zen. Leizarragak hika hitz egiten zion Jaungoikoari.

  • Maider Irizar Eskoletan batua gailentzeak herri hizkeren transmisioan eragin?

    Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati

    Euskara batua eta hitanoa. Eskolan ez diote hitanoa erakutsi, baina batuko hitanoko formak ulertzea ez zaio zaila iruditzen, hala ere. Batuaren aurrean euskalkiek izan dezaketen desprestigioak hitanoari ez zion mesederik egingo, seguruenez. Hitanoak ez dauka lekurik maila akademikoan, ahozkorako delako, eremu informalekoa.

  • Maider Irizar Emakumeen formak berreskuratu beharra

    Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati

    Hitanoaren osasuna Oñatin: anaia-eta ikusita, osasuntsu dagoela dirudi, indartsu, baina mutilen artekoa soilik da. Emakumeen formak oso gutxi entzuten ditu, baita adinekoen artean ere. Emakumeen formak berreskuratzea faltako litzateke.

  • Maider Irizar Emakumeek hika egiteko erreparoa

    Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati

    Zaharragoei hika egitea zaila gertatzen zaio. Hik maila berekoen artekoa izateko muga dauka. Hala ere, oraingo mutil gazteek errazago egiten diete hika zaharragoei, emakumeek baino. Esango dutenaren beldur dira, "ausarkeria" ote den konfidantza handia ez dutenekin hala hitz egitea.

  • Maider Irizar Hika egiteak konplizitatea ematen du

    Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati

    Bere kasa hasi zen hika egiten, galdu ez dadin. Erabiltzen duenean hurrekotasun bat sentitzen du pertsona horrekint. Asko ezagutzen ez dituenekin ere hasi da batzuetan, eta hika egite horrek konplizitate bat sortzen du.

  • Maider Irizar Hitanoa galduko balitz, zer?

    Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati

    Hitanoa galtzea lastima izango litzatekeela dio. Aberastu egiten du euskara.

  • Maider Irizar Zergatik hasi zen hika egiten

    Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati

    Etxean jaso bai, baina ez zuen erabiltzen, eta bazuen kezka hori. Horregatik hasi zen. Hasieran nahastu egiten zituen hika eta zuka. Hasieran arraroa egiten zitzaion, baina gero berez irteten dela dio. Ez du gogoan zeinekin hasi zen lehenengo, ez zen erabaki hain konzientea izan... Oñatin batekin bakarrik egiten du. Lagun eta lankideekin egiten du, eta denak ere euskararen pobretzearekin arduratuta daudenak dira.

  • Maider Irizar Hitanoa, ahalduntzerako tresna?

    Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati

    Bere kasuan kontzientzia linguistikoarekin lotuta dago hitanoa erabiltzea. Ez du ahalduntze-prozesu moduan ikusten. Ez da kontziente izan nokaren galeraren arrazoiez, eta ez da emakume bila ibili hika egiteko: toka zein noka, biak berdin darabiltza. Baina uste du balio dezakeela berdinago sentitzeko.

  • Maider Irizar Hasieran hika trakets samar: hi eta zu nahastuta

    Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati

    Hika egiten hasteko prozesua. Lotsarik ez, konfiantza zegoelako, baina aditzak falta zitzaizkion. Etxean entzundakotik atera zituen aditzak, batzuetan asmatu ere bai. Erabiltzeak konfiantza dakar. Hasieran ohikoa da lehengo ohiturara joatea, zukara jotzea. Hizkuntza emozioekin lotuta dago, eta salto bat egitea suposatzen du. Zailena: gutxi egoten den jendearekin egiten jarraitzea eta taldeetan, hi eta zu nahasten direnean. Hi-k ez dauka pluralik.

  • Maider Irizar Hikabizi eta Belarriprest

    Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati

    Azpeitiko neska batekin gertatzen zaiona: berak hika egiten dio eta hark zuka erantzun.

  • Maider Irizar "Gainetik jartzearen" sentsazio deserosoa

    Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati

    Antzuolako neska batzuek esandakoaz dihardute: hika ez dakienari hika eginez gero "gainetik jartzearen" sentsazioa izatea. Maiderri ere gertatu zaio anaiaren lagunen koadrilakoekin. Hizkuntzak botere-tresnak dira.

  • Maider Irizar Anaiarekin saiatu da hika egiten

    Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati

    Anaiarekin gertatzen zaiona: noizean behin ahalegina egiten du hari hika egiteko, baina hark zuka erantzuten dio eta desoreka sentitzen du. Berriro saiatuko da, hala ere.

  • Maider Irizar Entzundakotik ikasi du hika egiten

    Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati

    Entzundakotik ikasi du. Antzuolako hitanoa eta Oñatikoa ez dira oso desberdinak, eta mutilena ere entzun du auzoan. Analogiaz ateratzen ditu aditzak. Badiharduguren aditz-taulak erabili izan ditu tarteka, idatzi behar izan duenean.

  • Maider Irizar Taldean hika eta zuka nahasten direnean, arrarotasuna

    Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati

    Pertsona batekin bakarrik egonda arazorik ez dago hika egiteko, baina taldean hika dakitenak eta ez dakitenak baldin badaude, nahasketa sortzen da: bati hi, besteari zu... Berak ez du baimenik gabe, tratua egin gabe hika egiteko joerarik. Mutilak errazago hasten dira hika, mutil artean; lankide etorriberriari, adibidez.

  • Maider Irizar Zer egin behar da Oñatiko noka berreskuratzeko?

    Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati

    Hizkuntzarekin kezka dutenak dira batez ere hika egiten hasi direnak, bere inguruan. Ez du uste "ikasteko zerbait" dela esatea denik bidea... Oñatin noka berreskuratzeko, mutilen transmisio-modua kopiatzea proposatzen du. Emakumeen sozialiazio-modua aldatu egin denez, eta hika erabiltzeko nukleo txikiak sortu daitezke. Ahalduntzeko tresna moduan ere balio dezake, arrazoi linguistikoez aparte.

  • Maider Irizar Euskara menderatu behar da hika egiteko

    Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati

    Hitanoa erabiltzeko euskara menderatu behar da. Hika egiten duen lagun bat kalatana da: Jordi Serra. Dylan Inglis ere aipatzen du (biak daude elkarrizketatuta Ahotsak.eus proiektuan). Telebistan eta sare sozialetan hitanoa entzuteak ere lagunduko luke, baina euskaraz hizkera informalak ez dauka leku handirik.

  • Karmen Irizar Hitanoarekiko aurreiritziak eta ohiturak

    Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola

    Momentu batetik aurrera hasi ziren esaten hika egitea edukazio falta zela. Beren aita-amek hika egiten zuten senideekin eta gertukoekin. Mutilei errazago egin izan zaie hika neskei baino. Ohitura kontua izan dela dio Genarok. Kaleko jendearekin zuka egiten zuten. Eskolan euskara galarazita zeukaten. Elizan berorika egiten zuten.

  • Karmen Irizar Hika konfiantzan, zuka errespetuagatik

    Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola

    Batzuekin hikarako joera eta beste batzuekin zukarakoa izaten dute. Ohituraz gain, konfiantza mailak ere eragina daukala uste dute. Kuadrilan biek egiten zuten hika lagunekin, baina mutilek neskei dantza eskatzerakoan zuka egiten zieten. Errespetua behar zela entzuten zuten.