Hika hizketan
-
Adin askoren artean hika
Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola
Jaimek jende edadetuari ez dio egiten, uste duelako besteari ez zaiola ondo pentsatuko. Pasarte bat kontatzen du, bera baino zaharrago batek zuka egin beharrean berari hika egiteko eskatu zionekoa. Jose Ramoni kosta egiten zaio lankide gazteek berari zuka egitea, nahiago du hika egin diezaioten. Alabak hika egiten dio askotan Jaimeri eta ilobak eta biek elkarri hika egiten diote.
-
Hika konfiantzan, eta emakumeei egitea kosta
Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola
Jaimek alabari bietara egiten dio, hika eta zuka. Arrebari zuka egiten dio gehiago eta anaiari hika. Jose Ramonek arrebekin zuka egiten du baina koinatuekin hika. Hika konfidantza duenari egiten diola dio Jaimek. Jose Ramoni kosta egiten zaio emakumeei hika egitea.
-
Hitanoa, etxetik ikastea onena
Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola
Hika etxetik eta txikitatik hasi behar dela diote. Ohitura aldatzeak ahalegin handia eskatzen duela diote. Beraiek baino zaharragoak diren emakumeek egiten dute hika.
-
Zeinek egiten duen hika Antzuolan
Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola
Jaimek deskribatzen du hika ari direnen perfila: ikastolatik pasatu gabekoa, baserritik datorrena, adinean askotarikoa. Denetarik ikusten dutela diote: gurasoei hika, anai zaharrenari hika eta gazteari zuka...
-
Animaliei toka
Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola
Animaliei hika egin izan diete eta orokorrean, toka, arrarena.
-
Hika egiten diotenari zuka egitea zaila
Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola
Pena hartuko lukete hitanoa galduko balitz. Ezin dute zuka egin hika egitera ohituta daudenekin. Jaimek dio euskaraz egitera ohituta dagoenari erdaraz egitea bezain zaila egiten zaiola.
-
Noka berreskuratzeko, lehenengo neskek ekin behar
Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola
Neskek lehenengo hika beraien kasatara egiten hasi beharko luketela uste du Jaimek. Hartara, haiek entzunez gero, norberak ere errazago egingo liekeela hika.
-
Hitanoa, etxetik edo eskolatik jaso behar
Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola
Hika egiten jarraitzea dela bidea diote: ez galtzeko, egin egin behar dela. Noka nola indartu ez dakite. Kalean egiten ez duenak etxean ez duela egingo uste dute, eta alderantziz ere bai. Etxetik edo eskolatik jaso beharko luketela diote.
-
Txamarretxe auzoan jaioa
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Txamarretxe auzoan jaio zen, artzainen auzoan. Gurasoak baserritarrak ziren, baina kale-etxean bizi ziren. Aitak CAFen egiten zuen lana. Sei senide ziren. Biosola baserrira asko joaten ziren.
-
Kalean eta etxean hika
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Kalean ikasi zuen hitanoa, lagun artean. Mutilen artean gehiago erabiltzen zuten. Berari hika egitea ateratzen zaio. Gurasoei bromatan bakarrik hika, bestela zuka, eta senideen artean hika egiten zuten. Hirugarrena da bera.
-
Neska-mutikoak umetan hika
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Gaztetxotan erdaraz hitz egiten hasi ziren neskak (mutilak ez). Aitak debekatu egiten zien. Umetako jolasak zeintzuk ziren esaten du. Neska-mutilen artean hika egiten zuten.
-
Espainiako migratzaileekin zuten harremana
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
60ko hamarkadan migrazio handia egon zen herrian. Oso harreman ona izan zuten haiekin. Amak halaxe ikasi zuen erdaraz. Kanpotik etorritakoek ez zuten euskara ikasi, baina haien seme-alabek bai; kalean ikasten zuten euskara, eskolan dena erdaraz zelako.
-
Andaluziatik etorritako emakumeen ohiturak
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Gizonak elkarteetara joaten ziren, eta emakumeak etxe aurrean elkartzen ziren. Berea ama galtzerdiak konpontzen zebilen bitartean Andaluziatik etorritako emakumeak pipak jaten ikusten zituenean harrituta geratzen zen; emakume haiek Ordiziara ere joaten ziren zinera. Tomatea gordinik jateari buruzko komentarioak.
-
Bilore lantegiko neskak erdaraz; euskararen aldeko mugimendua
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
12-13 urterekin erdarako joera hartu zuten neskek, baina gero buelta eman zioten, euskararen aldeko herri mugimendua hasi zenean. Bilore lantegia ireki zutenean berak ere hantxe lanean hasi nahi zuen, baina amak ikasten jarraitzeko esan zion. Han zebiltzan neska askok erdaraz hitz egiteko ohitura hartu zuten.
-
Don Modesto parrokoaren eragina
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Don Modesto parrokoak asko markatu zuen herria. Frankista zela dio eta igandeko sermoietan egundokoak esaten zituela abertzaleen eta "gorrien" kontra. Horren ondorioz, laiko eta ateo asko sortu ei ziren herrian.
-
Guraso abertzaleak, euskaldunak
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Etxean abertzaleak ziren. Gurasoek argi zeukaten euskaldunak zirela eta ez españolak. Argiak itzalita entzuten zituzten irrati klandestinoak.
-
Gerra garaian errepresio handia herrian
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Aitak Castellonen egin zuen soldaduska. Afrikan ere egon zen eta 20 arte zekien kontatzen arabieraz. Zaldibian errepresio handia egon zen gerra garaian. Hondasunen bahiketa ohikoa izan zen. Fusilatuak ere egon ziren.
-
Don Jexux apaiza, Don Modestoren justu kontrakoa
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Aitak kontatzen zion gaztetan dantza taldean klandestinitatean entsegatzen zutela. Don Modestoren ondoren Don Jexus apaiza joan zen herrira, komunista. Hark ere bere marka utzi zuen. Gazte asko erakarri zituen. Antzerkia egiten zuten, mendira joan...
-
Erlijioak egindako kaltea
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Amak ez zituen ulertzen beti elizan zebiltzan emakume batzuk, ateratakoan gaizki esaka eta epaitzen aritzen zirenak. Oiduiko aterpera joaten hasi ziren eta Don Modestok sermoian egundokoak esaten zituen beraiei buruz. Jendea epaitzeko giroa bultzatzen zuen erlijioak.
-
Amaren izaera
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Ama feminista zela dio eta aitari eboluzionatzen lagundu ziola uste du. Besteek zer esango zuten ez zitzaion hainbeste inporta amari.


