Hika hizketan
-
Zaldibiako udal taldean: Kultura zinegotzi
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Militantzia urteak: 80ko hamarkadan udal hauteskundeak hasi zirenean, 40 pertsona biltzen ziren herrian udal talde bat sortzeko. Bera independiente moduan sartu zen. HB ilegalizatu zutenean, orduan barruan sartzea erabaki zuen, klase borroka ahaztu gabe. Yoyes hil zutenean bera zinegotzia zen, eta argi esan zuen bere ustez bizirik egon behar lukeela.
-
Udalean zegoela egindako aldaketak
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Udaletxean koadroak kendu egin zituzten, gizonezko ilustreenak zirelako, eta iskanbila handia sortu zen horregatik. Ekitaldietan kutsu erlijiosoa kendu zuten.
-
Herriko kohesioa eta aniztasuna; eskolan duten proiektua
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Zaldibian ezker abertzaleak herriari kohesio handia eman diola uste du. Herriko eskolan aniztasuna lantzeko duten proiektua aipatzen du. Hala ere, ez da erraza oraingo ratioekin eta baliabide urriekin. Ikasleen erdien gurasoek ez dakite euskaraz.
-
Guraso batzuk umeen euskara mailarekin arduratuta
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Kanpotik etorritakoen seme-alabek kalean ere euskara ikasten dute. Hizkuntzaren kalitatearekin arduratuta daude guraso batzuek, eta normala iruditzen zaio. Sare sozialek ez dute laguntzen.
-
Globalizazioaren eragina herrian
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Globalizazioaren eragina herrian: Internet bidez erostea Covid garaiko kontua zela uste zuen, baina ez. Kanpotik etorritakoek ez dute herriko dendetan erosten, garestixeagoa izaten delako. Denda batzuetan kubatarrak daude lanean, baina gehienek euskaraz hitz egiten dute.
-
Zaldibia herri itxia?
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Beste herrietatik datozenek Zaldibia herri itxia dela esaten dute, baina berari ez zaio hala iruditzen. Legorretarekin egiten du konparaketa: Zaldibian kultur ekimen gehiago zeuden han baino, garai batean behintzat. Bertakoekin ezkondutakoei "eranskinak" esaten diete, eta haietako batzuek diote ez zaiela hain erraza egin herrian integratzea.
-
Migratzaileak Zaldibian
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Kubatar familia bat ondo integratu dela kontatzen du, baina ez ziren zuzenean Kubatik etorri. Egoera asko aldatu da herrian: hauteskunde garaian, atez ate joan denean, kanpotar asko aurkitu ditu. Harrera egiten zaie etorkinei, Udaletik.
-
Familia eredu berriak I
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Homosexualitatea, familia eredu berriak (bi ama)... motel ikusten du egoera herrian, etxean tokatu bitarte. Bera ezkondu gabe bizi izan da. Eskolan umeentzat naturala da, ez dago epairik, baina nagusien artean...
-
Familia eredu berriak II
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Herrian ez dago normalizatuta homosexualitatea. Bide bakarra norberak bere bidea egitea da. Eskolan heziketa sexuala emateko kultura batzuek eragozpenak ipintzen dituzte. Inauterietan neskak mutilez eta mutilak neskaz janztea proposatu zuten, eta marrokiar familietako amak kexuka joan zitzaizkien. Integrismoa.
-
"Arkakuxoak" zaldibiarrak
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Zaldibiarrak 'arkakuxoak' zergatik diren. Artzain asko zegoelako uste du izango dela. Berezi fama daukate inguru herrietan. Festetan jende asko joaten zen garai batean Zaldibiara. Ekintzaile asko dagoela herrian eta fama hori izan dutela dio.
-
Ataun-Zaldibia harremana
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Ataunen eta Zaldibiaren arteko harremanak. Mendiz lotura handia zegoen garai batean. Herri oso luzea dela dio eta horrekin txisteak egin izan dituztela. Ataunen lizentziatu asko egon izan dela dio.
-
Mondeju txuriak eta mondeju-zopa
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Mondeju txuria betidanik ezagutu du. Amak beti egiten zituen, festetarako. Terrazan ipintzen zituen zintzilik. Aitak partitzen zituen, motoan. Ama falta denetik ez dute etxean egin. Harategian erosten dituzte. Mondeju-zopa ere izaten da herriko tabernetan.
-
Ipuin gutxi etxean
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Ez ditu ipuin eta kontu mitologiko asko entzun etxean. Kontu izugarri batzuk bai (ume baten hilketa). Zaldibiako himnoa sortu zuen Zaldibiako emakume batek.
-
1646an herrian atxilotutako 10 emakumeak
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Martxoaren 8rako 1646ko emakume batzuen epaiketari buruzko dokumentua atera zuten herrian. 10 emakume ezkongabe atxilotu zituzten; batek apaizarekin izan zituen bi ume. Don Modestori buruz esan dituztenak.
-
Nikaraguako emakume baten historia
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Nikaraguako emakume baten historia kontatzen du, herrian bizi izan dena. Haurdun zegoela, gizonak alde egin zion. Bertako familia batek laguntza handia eman zion eta nola egin zuen aurrera.
-
Hika norekin hitz egiten duen
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Hika senideekin eta lagun artean egiten du. Alabei zuka egiten die batez ere. Mutilen artean joera handiagoa dago hika egiteko nesken artean baino.
-
Ikasleei batzuetan hika
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Irakasle moduan ikasleekin ere erabili du hitanoa. Mutilen artean ohitura handiagoa ikusi du hika egiten. Konfiantzaz hitz egin nahi zienean hika ateratzen zitzaion.
-
Hitanoaren egoera Zaldibian; eskolan erakutsi beharko litzateke
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Herriko hitanoaren egoera: mutilek egiten dute gehiago. Hezkuntzan ere leku bat izan beharko lukeela uste du, baina dauden erronka guztiekin zaila ikusten du. Hika irakaslea aurkitzea ere igual ez litzatek erraza izango. Mutiko marokiar batzuek kalean hika ere ederki ikasi zutela dio.
-
Hitanoa galzorian nesken artean
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Hitanoa nesken artean galzorian dagoela uste du. Nesken esku ikusten du hori iraultzea. Hitanoak ahalduntze bat erakusten duela dio: bolumen altua... Neskak finagoa izan behar du gizartean duen rolean.
-
Mutilek noka egiteko zailtasunak
Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia
Berak ez du ahaleginik egin behar mutilei hika egiteko, baina gizonezko askok bai alderantziz, ez dakizkitelako nokako aditz formak. Hika kalean ikasitako mutil batek baserriko etxekoandreari esan ziona: "Damian etxean al zegok?".