Hika hizketan

  • Anttoni Nazabal LKIn sartu zen

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Konfrontazio politiko handiak egon ziren herrian, politika kontuengatik. LKIn sartu zen bera: troskista zen. Kartzelara eraman zuten, Martutenera. Herriko bi abertzale ere sartu zituzten eta haiei laguntzeko fondo bat sortu zuten herrian, baina beraientzat ez. Herrian errebeldia handia egon dela dio.

  • Anttoni Nazabal Bere bila joan zirenean, konplizitatea

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Zergatik atxilotu zuten kontatzen du. Institutuan zebilen eta propaganda aparatuan zegoen. CAFen greba handiak izan ziren garai hartan eta beraiek ere manifestazioa egiten zuten. Txileko kolpea gogoratzen du... Polizia bere bila joan zenean, irakasle batek gezurra esan zien. Amak ere ezkutatu egin zuen vietnamita. Berak orduan ez zekien 1936ko gerran zenbat fusilatu zituzten.

  • Anttoni Nazabal Madrilen epaitua, artean adingabea zelarik

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Sei hilabete egin zituen kartzelan. Adin txikikoa zen artean. Madrilen izan zen epaiketa. Ama bere defentsan atera zen beti. Amaren bizitza kontatzen du pixka bat eta haren izaera.

  • Anttoni Nazabal Amari errebeldea izatea tokatu zitzaion

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Amaren izaerari buruz hitz egiten du. Anttoni Iztuetari errebelde izatea tokatu zitzaion eta berak asko miresten zuen. Hiru neska eta hiru mutil ziren; errebeldia puntu bat izan dute guztiek.

  • Anttoni Nazabal Madrileko epaiketa II

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Madrileko epaiketa. Bi neska eta bi mutil ziren; kide bat asko torturatu zuten. Beraiek ez zituzten torturatu, baina gaizki tratatu bai. 'Vietnamita' libratu zutela dio, kopiak egiteko makina. Kopiak nola egiten zituzten azaltzen du.

  • Anttoni Nazabal Selektibitatea ez zuen egin nahi izan eta neskametzan hasi zen

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Selektibitatearen kontra ere borrokatu zuen. Ez egitea erabaki zuen eta lanean hastea. Amari disgustua eman zion. Tolosara joan zen familia batera. Neskameen egoera ezagutu zuen hala: neska gazteak depresioak jota, interna etxeetan, kontraturik gabe...

  • Anttoni Nazabal Magisteritza, Dominikar Errepublikan

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Dominikar Errepublikara joateko aukera sortu zitzaion. Irakasle titulua han atera zuen.

  • Anttoni Nazabal Zaldibiako ikastolaren sorrera; Dominikar Errepublikako esperientzia

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Zaldibian etxebizitzetan ikastola jarri zuten eta mugimendu indartsua sortu zen. Irakasleetako bat Carmen Irastortza zen. Dominikar Errepublikara elkarrekin joan ziren; guztira 9 neska. Urtebeterako printzipioz, baina bi urte azkenean. Familia aberatseko troskista bat ezagutu zuen eta kontraesana sortu zion horrek.

  • Anttoni Nazabal Magisteritza, Dominikar Errepublikan II

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Dominikar Errepublikan hezkuntza aldetik hemen baino aurreratuago zeudela uste du. Santo Domingon egon ziren. Emakumearen egoerari buruz hitz egiten du eta hango familia ereduari buruz.

  • Anttoni Nazabal Emakumearen egoera Zaldibian

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Emakumeen egoera Zaldibian. Gaztea zelarik, kuadrillan lehenengo bikoteak egiten hasi zirenean, jarrera batzuen kontra zegoen. Bera ez zen pintatzen, ez dotore janzten... oso kritikoa zen. Oso lotsatia zen. Orduko kontraesanak.

  • Anttoni Nazabal Matxismoa lehen eta orain

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Matxismoa ageriago zegoen lehen. Txiste batzuekin barre egiten zuten... Kontakatilu fama emakumeek daukatela dio, baina mutilak ere ez ei dira motz geratzen. Festetan begirada lizunak, ipurdia ukitu... halakoak sarri gertatzen ziren.

  • Anttoni Nazabal Komentario arrazistak ohikoak

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Komentario arrazistak sarri entzuten ditu herrian bertan eta uste du kosta egiten zaigula interbenitzea. Feminismoak ere ez duela hainbeste eboluzionatu dio.

  • Anttoni Nazabal Amak dantzarako astirik ez

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Aita dantzaria zen, baina gurasoak ez ditu ikusi herriko festetan elkarrekin edo soltean dantzan. Amak ez zeukan horretarako astirik. Ezkondu zirenean, hiru egunerako Iruñeara joan ziren ezkonbidaian eta amari luze egin zitzaion.

  • Anttoni Nazabal Eskolako oroitzapenak

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Eskolan hasi zenean erdaraz ez zekien eta sustoa hartu zuen. Maistra kopetiluna iruditu zitzaion, gainera. Neskak eta mutilak aparte, gimnasia ere desberdin. Irakasleak baserrikoak gutxietsi egiten zituen. Eraztunarekin kaskarrekoak ematen zituen batek. Parrokoaren familiakoek enkarguak eginarazten zizkieten eskolako umeei.

  • Anttoni Nazabal Ez da mezetara asko joandakoa

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Denbora gutxian joan zen mezetara. Jaunartzea egin zuen, baina ez zuen presio handirik joateko. Amak irratian entzuten zuen meza, baina ez zen igandero joaten. Beste etxe batzuetan zorrotzagoak ziren. Kanpotik etorritako emakumeak ez ziren mezetara joaten, hiletetara bakarrik. Lutoa janzten zuten.

  • Anttoni Nazabal Legorretako ikastolan irakasle

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Legorretako ikastolan hasi zen lanean. Urte dezente egin zituen han. Publifikatu egin zen gero eta eskola bakarra geratu zen. Euskaraz nola alfabetatu zen azaltzen du, bere kabuz. Asko irakurtzen zuen, hitz zerrendak egin... Ordiziako ikastolakoekin harremana zuten eta ikastaroak egiten zituzten.

  • Anttoni Nazabal Zaldibiako udal taldean: Kultura zinegotzi

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Militantzia urteak: 80ko hamarkadan udal hauteskundeak hasi zirenean, 40 pertsona biltzen ziren herrian udal talde bat sortzeko. Bera independiente moduan sartu zen. HB ilegalizatu zutenean, orduan barruan sartzea erabaki zuen, klase borroka ahaztu gabe. Yoyes hil zutenean bera zinegotzia zen, eta argi esan zuen bere ustez bizirik egon behar lukeela.

  • Anttoni Nazabal Udalean zegoela egindako aldaketak

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Udaletxean koadroak kendu egin zituzten, gizonezko ilustreenak zirelako, eta iskanbila handia sortu zen horregatik. Ekitaldietan kutsu erlijiosoa kendu zuten.

  • Anttoni Nazabal Herriko kohesioa eta aniztasuna; eskolan duten proiektua

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Zaldibian ezker abertzaleak herriari kohesio handia eman diola uste du. Herriko eskolan aniztasuna lantzeko duten proiektua aipatzen du. Hala ere, ez da erraza oraingo ratioekin eta baliabide urriekin. Ikasleen erdien gurasoek ez dakite euskaraz.

  • Anttoni Nazabal Guraso batzuk umeen euskara mailarekin arduratuta

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Kanpotik etorritakoen seme-alabek kalean ere euskara ikasten dute. Hizkuntzaren kalitatearekin arduratuta daude guraso batzuek, eta normala iruditzen zaio. Sare sozialek ez dute laguntzen.