Hika hizketan
-
Emakumeen formak berreskuratu beharra
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Hitanoaren osasuna Oñatin: anaia-eta ikusita, osasuntsu dagoela dirudi, indartsu, baina mutilen artekoa soilik da. Emakumeen formak oso gutxi entzuten ditu, baita adinekoen artean ere. Emakumeen formak berreskuratzea faltako litzateke.
-
Emakumeek hika egiteko erreparoa
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Zaharragoei hika egitea zaila gertatzen zaio. Hik maila berekoen artekoa izateko muga dauka. Hala ere, oraingo mutil gazteek errazago egiten diete hika zaharragoei, emakumeek baino. Esango dutenaren beldur dira, "ausarkeria" ote den konfidantza handia ez dutenekin hala hitz egitea.
-
Hika egiteak konplizitatea ematen du
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Bere kasa hasi zen hika egiten, galdu ez dadin. Erabiltzen duenean hurrekotasun bat sentitzen du pertsona horrekint. Asko ezagutzen ez dituenekin ere hasi da batzuetan, eta hika egite horrek konplizitate bat sortzen du.
-
Hitanoa galduko balitz, zer?
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Hitanoa galtzea lastima izango litzatekeela dio. Aberastu egiten du euskara.
-
Zergatik hasi zen hika egiten
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Etxean jaso bai, baina ez zuen erabiltzen, eta bazuen kezka hori. Horregatik hasi zen. Hasieran nahastu egiten zituen hika eta zuka. Hasieran arraroa egiten zitzaion, baina gero berez irteten dela dio. Ez du gogoan zeinekin hasi zen lehenengo, ez zen erabaki hain konzientea izan... Oñatin batekin bakarrik egiten du. Lagun eta lankideekin egiten du, eta denak ere euskararen pobretzearekin arduratuta daudenak dira.
-
Hitanoa, ahalduntzerako tresna?
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Bere kasuan kontzientzia linguistikoarekin lotuta dago hitanoa erabiltzea. Ez du ahalduntze-prozesu moduan ikusten. Ez da kontziente izan nokaren galeraren arrazoiez, eta ez da emakume bila ibili hika egiteko: toka zein noka, biak berdin darabiltza. Baina uste du balio dezakeela berdinago sentitzeko.
-
Hasieran hika trakets samar: hi eta zu nahastuta
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Hika egiten hasteko prozesua. Lotsarik ez, konfiantza zegoelako, baina aditzak falta zitzaizkion. Etxean entzundakotik atera zituen aditzak, batzuetan asmatu ere bai. Erabiltzeak konfiantza dakar. Hasieran ohikoa da lehengo ohiturara joatea, zukara jotzea. Hizkuntza emozioekin lotuta dago, eta salto bat egitea suposatzen du. Zailena: gutxi egoten den jendearekin egiten jarraitzea eta taldeetan, hi eta zu nahasten direnean. Hi-k ez dauka pluralik.
-
Hikabizi eta Belarriprest
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Azpeitiko neska batekin gertatzen zaiona: berak hika egiten dio eta hark zuka erantzun.
-
"Gainetik jartzearen" sentsazio deserosoa
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Antzuolako neska batzuek esandakoaz dihardute: hika ez dakienari hika eginez gero "gainetik jartzearen" sentsazioa izatea. Maiderri ere gertatu zaio anaiaren lagunen koadrilakoekin. Hizkuntzak botere-tresnak dira.
-
Anaiarekin saiatu da hika egiten
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Anaiarekin gertatzen zaiona: noizean behin ahalegina egiten du hari hika egiteko, baina hark zuka erantzuten dio eta desoreka sentitzen du. Berriro saiatuko da, hala ere.
-
Entzundakotik ikasi du hika egiten
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Entzundakotik ikasi du. Antzuolako hitanoa eta Oñatikoa ez dira oso desberdinak, eta mutilena ere entzun du auzoan. Analogiaz ateratzen ditu aditzak. Badiharduguren aditz-taulak erabili izan ditu tarteka, idatzi behar izan duenean.
-
Taldean hika eta zuka nahasten direnean, arrarotasuna
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Pertsona batekin bakarrik egonda arazorik ez dago hika egiteko, baina taldean hika dakitenak eta ez dakitenak baldin badaude, nahasketa sortzen da: bati hi, besteari zu... Berak ez du baimenik gabe, tratua egin gabe hika egiteko joerarik. Mutilak errazago hasten dira hika, mutil artean; lankide etorriberriari, adibidez.
-
Zer egin behar da Oñatiko noka berreskuratzeko?
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Hizkuntzarekin kezka dutenak dira batez ere hika egiten hasi direnak, bere inguruan. Ez du uste "ikasteko zerbait" dela esatea denik bidea... Oñatin noka berreskuratzeko, mutilen transmisio-modua kopiatzea proposatzen du. Emakumeen sozialiazio-modua aldatu egin denez, eta hika erabiltzeko nukleo txikiak sortu daitezke. Ahalduntzeko tresna moduan ere balio dezake, arrazoi linguistikoez aparte.
-
Euskara menderatu behar da hika egiteko
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Hitanoa erabiltzeko euskara menderatu behar da. Hika egiten duen lagun bat kalatana da: Jordi Serra. Dylan Inglis ere aipatzen du (biak daude elkarrizketatuta Ahotsak.eus proiektuan). Telebistan eta sare sozialetan hitanoa entzuteak ere lagunduko luke, baina euskaraz hizkera informalak ez dauka leku handirik.
-
Hitanoarekiko aurreiritziak eta ohiturak
Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola
Momentu batetik aurrera hasi ziren esaten hika egitea edukazio falta zela. Beren aita-amek hika egiten zuten senideekin eta gertukoekin. Mutilei errazago egin izan zaie hika neskei baino. Ohitura kontua izan dela dio Genarok. Kaleko jendearekin zuka egiten zuten. Eskolan euskara galarazita zeukaten. Elizan berorika egiten zuten.
-
Hika konfiantzan, zuka errespetuagatik
Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola
Batzuekin hikarako joera eta beste batzuekin zukarakoa izaten dute. Ohituraz gain, konfiantza mailak ere eragina daukala uste dute. Kuadrilan biek egiten zuten hika lagunekin, baina mutilek neskei dantza eskatzerakoan zuka egiten zieten. Errespetua behar zela entzuten zuten.
-
Hitanoa indartzearen alde
Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola
Genaroren ilobek berari eta euren gurasoei hika egiten dietela azaltzen du. Hitanoa erabiltzea edukazio falta zela esaten zieten, eskolatik eta elizatik bereziki. Hitanoak adiskidetasuna erakusten duela uste du Karmenek. Hitanoa indartzearen alde daude.
-
Hika seme-alabekin, batzuek bai, besteek ez
Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola
Seme-alabei Karmenek hika egiten die, Genarok alabei, berriz, zuka. Ohitura kontua dela dio Genarok. Alabei ez baina suhiei hika egiten die Genarok.
-
Hitanoaren etorkizuna
Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola
Umeen kasuan, hika entzuten dutenek ohitura hartuko dutela uste du Genarok. Karmenek dio neska-mutikoen artean gutxi entzuten dela; lagaz gero, galdu egingo litzatekeela uste du. Genarok uste du, bere euskalkian hika egitea errazagoa dela batuan edo Tolosaldeko hizkeran hika egitea baino. Karmenek uste du bere euskalkia aldrebesagoa dela beste batzuena baino.
-
Hitanoaren transmisiorako, hizketarako ohitura berreskuratzea
Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola
10-12 urteko neska-mutikoak eta txikiagoak erdaraz entzuten ditu Karmenek. Erdararen indarra izugarria dela dio Karmenek. Genarok azaltzen du lehen hizketarako ohitura zegoela, etxean zein kalean. Adibidea jartzen du. Karmenek dio mugikorrak eskuetatik ihes egiten ote dion jendeari.


